Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

26,6 milioi euro unibertsitate-beketarako (2012-07-03(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko uztailak 03

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko, beka eta diru-laguntza jakin batzuen deialdia finantzatu ahal izateko; bekak, Euskal Autonomia Erkidegoan 2012-2013 ikasturte akademikoan Unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko dira, eta, diru-laguntzak, ikasturte horretan Unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiten ari diren ikasle ezgaituen garraioak eragindako gastuak ordaintzeko.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, gaurko bilkuran agindu bat onartu du. 2012-2013 ikasturtean unibertsitate eta goi-mailako ikasketak egiteko beketarako deia egiten duena, izaera orokorreko beketarako, eguneroko garraio-gastuak ordaintzeko eta minusbailotasunen bat duten ikasleak garraiatzeko diru-laguntzarako, hain zuzen.

Beken deialdi hau, 26,6 milioi euroko zenbateko globalean, Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-egoitza duten ikasleentzat da, 2012/2013 ikasturtean Autonomia Erkidego honetan edo Estatuaren gainontzeko tokietan kokatuta dagoen edozein tokitan ondorengo ikasketak egin behar badituzte:

Graduko unibertsitate-titulu ofiziala, unibertsitate-masterraren titulu ofiziala eta unibertsitate-diplomatuaren, arkitekto teknikoaren, ingeniari teknikoaren, lizentziatuaren, arkitektoaren eta ingeniariaren titulu ofizialak lortzera bideratuak; egokitzapen-ikastaroak eta unibertsitate-ikasketen bigarren ziklo batera iristeko behar diren prestakuntza-osagarriak; 25 urtetik gorakoak unibertsitatera sartzeko unibertsitate publiko ez presentzialek ematen duten prestakuntza-ikastaroa; goi mailako arte-irakaskuntzak eta akademikoki unibertsitate-lizentziatuaren edo diplomatuaren baliokideak diren titulu ofizialak lortzera bideratutako goi mailako beste ikasketa batzuk.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan