Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Nekazaritza eta abeltzaintzako erabileretarako izendatutako azalerak 2012an teledetektatzeko hitzarmena onartu da (2012-07-03(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko uztailak 03

Erabakia, Nekazaritza Bermeko Espainiar Fondoarekin lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena emateko dena. Helburua: eskabide bakarrean sartutako laguntza-erregimeneko azalerak teledetekzio bidez kontrolatzeko 2012ko lanak egitea.

NBEF Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsarekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetu du gaurko bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2012. urteko eskabide bakarrean jasotako erkidegoko laguntza-araubideetako azaleren teledetekzio bidezko kontrol-lanak egiteko.

Horrela, Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman du, Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak hitzarmen hori izenpetzeko. Horren bidez, SIGPAC satelite bidezko irudiak interpretatzeko sistemaren bitartez kontrolatuko da nekazariek edo abeltzainek aitortutako lursailak bat datozen laguntza-eskabideetan agertzen denarekin.

Hitzarmen hori urtero berritzen da NBEFarekin; kontrol horiek kontratatu eta koordinatzeko agintea funts horrek dauka. Funtsak gehienez ere 131.218 eurorekin finantzatzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren lanen zati bat, eta autonomia-erkidego honek lanak gauzatzeko behar diren agiriak aurkezten ditu, eta 76.450 eurorekin finantzatzen du teledetekzioa 2012ean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan