Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Azpeitiako “Ingurugiro Etxea” Ingurumen Museoaren kudeaketarako lankidetza hitzarmena onartu da (2012-07-03(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko uztailak 03

Erabakia, Ingurugiro Etxea Museoa kudeatzeko, Azpeitiko Udalarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzea baimentzeko dena. Aipatu museoa, ingurumenari buruzkoa, Azpeitian dago, Egibar baserrian (Gipuzkoa).

Gobernu Batzordeak gaur egin duen bileran, Azpeitiako Egibar baserrian kokatzen den "Ingururgiro etxea" Ingurumen Museoaren kudeaketarako Eusko Jaurlaritzaren eta Azpeitiako udalaren arteko lankidetza hitzarmenaren sinadura onartu du.

Gobernu Batzordeak, horrela, hitzarmen horri bide eman dio Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza departamentuak 360.000 euro bideratuko ditzan "Ingurugiro Etxearen" kudeaketarako hurrengo 3 urtetan.

Lankidetza Hitzarmenak "Ingurugiro Etxea" Ingurumen Museoaren kudeaketan beharrezkoa den administrazio arteko lankidetza du helburu nagusi, zehatzago, EcoEuskadi Planean finkatu diren Garapen Jasangarrirako hezkuntza programako helburuen garapena; bailara mailan Tokiko Agenda 21 eta Eskolako Agenda 21-en koordinazioa; eskola zentroetako ziklo ezberdinetako ingurumen kurrikuluetarako ingurumen hezkuntza zerbitzuak eskaintzea eta ingurumen eta garapen jasangarri gaietan beharrezkoa den informazioa eta jakintza beharra asetzea.

Lankidetza Hitzarmena, beraz, 2000-2011. urtean izan zuen dirulaguntza izendun figura baztertuz, hasiera batean zuen Administrazio arteko lankidetza hitzarmen fomulara itzuli da.

Iruzkin bat
  • @museosgipuzkoa
    2012.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    Aprobado el convenio de colaboración para la gestión del Museo Medioambiental Ingurugiro Etxea de Azpeitia http://t.co/uDDK7fpE #museoa

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan