Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Onartu da Euskadi 2015 Agenda Digitala, 72 milioi euroko aurrekontuarekin (2012-07-03(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko uztailak 03

Erabakia, "2015 - Agenda Digitala" onartzen duena.

Euskadi Informazioaren Gizartean Plan berriak ezartzen du jakintzaren gizarteranzko bidea sustatzeko estrategia- eta aurrekontu-esparrua.

Plan horrek ezartzen ditu internetetik arin nabigatzeko, zerbitzu digital aurreratuetarako sarrera izateko, Administrazioarekin eguneko 24 orduetan tramiteak egiteko edo sarean segurtasun oso altua izateko oinarriak.

Planaren prestaketan ehun pertsona inguruk hartu du parte, 400 ideia jaso dira eta, horietatik abiatuta, 101 ekimen eta proiektu zehaztu dira Agenda Digitalean.

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Euskadi 2015 Agenda Digitala (lehengo Euskadi Informazioaren Gizartean Plana). Agenda hori erakunde arteko plan gisa egituratu da eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak koordinatzen du; informazioaren gizarte sustatzera eta Euskadiren esparru horretako etorkizuna eraikitzera zuzentzen da. Planak 72 milioi euroko aurrekontua du, 2015era arte.

Horrela, amaiera ematen zaio estrategia hori prestatzeko Eusko Jaurlaritzak, informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektoreak, lotutako beste sektore batzuek eta herritarrek burututako hausnarketa sakonari.

Hainbat eragile ekonomiko eta sozial garrantzitsuren partaidetza ere izan da prozesu horretan. Ehun bat pertsonak hartu du parte eta 400 ideia baino gehiago jaso dira (156 aukeratu dira aztertzeko); horietatik atera dira 101 ekimen eta proiektu.

Plan honek hainbat helburu ditu, herritarrentzako beste onura batzuen artean, eta honako hauek ahalbidetzen dituzte: internetetik arin nabigatzea, zerbitzu digital aurreratuetarako sarbidea izatea, administrazio publikoarekin eguneko 24 orduetan egitea tramiteak edo sarea erabiltzerakoan segurtasun oso altua izatea.

Agenda Digitala lau esparru edo ardatz estrategikotan aplikatuko da:

-Komunitate digitala: helburua da herritarrak sarean arduraz ibiltzea, aukera-berdintasunean, gaitasun teknologiko handiarekin. Hemen biltzen dira Espainian aitzindaria den Metaposta bezalako proiektuak.

-e-Enpresa: helburua da bermatzea euskal enpresek, edozein tamainatakoak direla ere, lehiakortasuna eta produktibitatea handituko dutela, belaunaldi berriko IKTei esker.

-Zerbitzu digital aurreratu eta irisgarriak: euskal administrazio publikoak herritarrei eta enpresei eragin handiko zerbitzu publiko digital aurreratuak eskaintzeko.

-Azpiegiturak: bermatzeko Euskadiko herritarrek, enpresek eta administrazioak zerbitzu digital aurreratuak abiadura ultralasterretan, segurtasun-maila altuekin, arrazoizko prezioetan eta edozein lekutatik eskuratzen dituztela. Horren adibide da joan den astean Jaurlaritzak, Kutxabankek eta lau eragilek sinatutako protokoloa.

Euskadiko Agenda Digitalaren planteamendua anbizio handikoa eta berritzailea da, eta Jaurlaritzak euskal gizartea erreferentziako eredu izateko duen konpromisoaren isla da; gizarte horretan informazioaren eta komunikazioaren teknologietan oinarritako zerbitzuen erabilerak ahalbidetuko du nabarmen handitzea herritarren bizi-kalitatea eta administrazio publikoen, enpresen eta gizarte-antolakuntzen eraginkortasuna eta lehiakortasuna.

Plan hori informazioaren gizartea xede duten hainbat ekintza biltzen dituzten Jaurlaritzaren beste plan batzuekin koordinatu da. Besteak beste, helburua da IKTek produktibitatea eta hazkunde ekonomikoa handitzen eta enplegua sortzen laguntzea Euskadin. Horregatik, estrategia honi eman zaion ikuspegi berriaren xedea da IKTek lehiakortasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko ematen duten aukerari ahalik eta etekinik handiena ateratzea.

Aurreikusitako emaitzak

Euskadi 2015 Agenda Digitalarekin, Eusko Jaurlaritzak estrategia bat jarri du abian euskal herritarrei, besteak beste, honako hauetarako aukera emango diena:

-30 Mbps baino gehiagoko abiaduran nabigatzea Euskadiko udalerri guztietan, arrazoizko tarifetan.

-Partaidetza aktiboa izatea, IKTen bidez, Euskadiko erabaki sozial eta politikoetan.

-Edozein lekutatik sarbidea izatea zerbitzu digital aurreratu ugaritara mugikorren bitartez, eta abiadura handian.

-Argi jakitea zertarako erabiltzen diren euskal administrazio publikoak kudeatzen dituen baliabideak.

-Internet bidez zerbitzuak erabili eta eragiketak burutzea, segurtasun oso altuarekin.

-Nabarmen hobetzea mendekotasun-egoeran dauden senitartekoen ongizatea eta bizi-kalitatea, IKTen bitartez, bai eta gaixo kronikoena ere.

-Edozein lekutatik linean eskuratzea informazio eta zerbitzu ugari, eta administrazio publikoarekin izapideak egitea eguneko 24 orduetan.

-Balio erantsi handiko eduki digitalen aukera zabala izatea eskuragarri.

3 iruzkin
  • @jicriado
    2012.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @balapiaka: Aprobada la Agenda Digital de Euskadi 2015, con un presupuesto de 72 millones de euros (A... http://t.co/P58JXIjf https://t.co/zn12m3DV

  • @RamiroOliva
    2012.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @balapiaka: Aprobada la Agenda Digital de Euskadi 2015, con un presupuesto de 72 millones de euros (A... http://t.co/P58JXIjf https://t.co/zn12m3DV

  • @santisaborido
    2012.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @balapiaka: Aprobada la Agenda Digital de Euskadi 2015, con un presupuesto de 72 millones de euros (A... http://t.co/P58JXIjf https://t.co/zn12m3DV

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan