Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Euskadiko elikagaien artisau-ekoizpena arautzen duen Dekretua onartu da (2012-07-03(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko uztailak 03

Dekretua, Euskadiko elikagaien artisau-ekoizpenari buruzkoa.

Gobernu Batzordeak gaur egin duen bileran, babestutako ekoizpenen definizioa, higiene eta osasun-baldintza gutxienekoak, kalitatezko ezaugarriak, sistema kudeaketak eta Artisau ekoizleen Erregistroaren kudeaketarako antolaketa neurriak arautzen dituen Dekretua onartu du.

Pilar Unzaluk aurkeztu duen Dekretu horretan, Elikagaietako eta Nekazaritzako Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legeak jasotzen dituen oinarrizko identifikazioa, elikagaietako segurtasuna eta trazabilitatea bateratzen ditu baita artisautza ekoizpen sektorean aplikatu beharreko araudi orokorreko ezaugarriak ere.

Dekretu horren helburuak, Euskadiko elikagai kultura defendatzen eta babesten laguntzen duten bertako artisau produktuen elaborazioa eta ekoizpen txikiak babestea eta bultzatzea da; baita ere, ingurumena babesten, landa eremuaren hazkunde orekatua lortzen eta nekazal eta abeltzaintza ustiategiak bere horretan mantentzen lagunduko duten neurriak hartzea.

Era berean, artisauen ekoizpen sistema egoki eta tradizionalak bultzatzea defendatzen du dekretuak, baita ere, kalitatearen araberako produktu motak garatzea, eta txikizkako merkataritza eta zuzeneko salmentaren bitartez gertuko zirkuitu salmenta egitea, batez ere, landa, itsas eta hiri eremuetako biztanle eta kontsumitzaileen arteko harremana eta elkartrukatzea bultzatzeko.

Onartutako dokumentuak, gainera, "Artisau Elikagaigintza-Artesanía Alimentaria" kalitate ziurtagiria eta "Baserriko Artisau Produktuak-Productos Artesanos de Caserío" deitura erabiltzeko eskubidea izango duten artisauen erregistroa egitea aurreikusten du. Horiek, gainera, Euskadin dauden beste kalitate ziurtagiriekin bateragarriak izango dira.

Dekretuak, ekoizpen, manipulazio, lantze, transformazio edo ontzikiratze jarduerak nekazaritzako ustiategietan egin dadin zaintza lana egingo du, besteak beste, produktu horiek egiteko, manipulatzeko edota eraldaketarako erabiliko diren lehengaiak, batez ere, ustiategi horretakoak izan daitezen ziurtatzeko; eta ustiategiko jabeak araudiak finkatzen duen edukien araberako ardura-aitorpena edo aurretiko komunikazioa egin beharko duelako dagokion osasun-agintaritzaren aurrean.

Dekretu horrek arautzen dituen artisau elikagaietako jarduerak hauek dira: Esnekien eta haragi eratorrien ekoizpena; ardo, ozpin, edari destilatu, patxaran eta sagardoaren ekoizpena; landare, fruta, barazki, perretxiko, onddo, zuku eta mermelada kontserben ekoizpena; ezti eta erleetatik eratorritako produktuen manipulazioa eta ekoizpena; olibako olioaren ekoizpena; eta eguneko arrautzen sailkapena, markatzea eta datatzea.

Artisautza eredua jarraituz egiten diren eta Dekretu horretatik kanpo gelditzen diren produktuak dokumentu horren osagarri izango diren dokumentu arautzaileen bitartez lagundu eta arautuko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan