Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Jaurlaritzak "Aparkabisa Bizkaiko Garraio Gunea, A.B. – Centro de Transportes de Bizkaia, S.A. (Aparkabisa)” sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartuko du (2012-07-03(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko uztailak 03

Dekretua, Aparkabisa Bizkaiko Garraio Gunea, A.B. - Centro de Transportes de Bizkaia, A.B. sozietatearen kapital-gehikuntzan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak parte hartzeko baimenari buruzkoa.

Gobernu Kontseiluak onetsi duen dekretuaren bidez, baimena ematen zaio Jaurlaritzari Aparkabisa Bizkaiko Garraio Gunea, A.B- Centro de Transportes de Bizkaia, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko.

Europako Erkidegoko herrialdeen arteko merkataritza-harremanak areagotu egin dira, eta garraio-sektorearen garrantzi ekonomikoa gero eta handiagoa da. Hori dela eta, Europan mota horretako zentroak sortu dira. Zentro horien bidez, garraio-eskaintzaren eta -eskariaren arteko harremana errazten da, eta, aldi berean, koordinazio intermodala ahalbidetzen da, enpresen koordinazioa, kudeaketa eta antolaketa hobetuz.

Sozietatearen xede soziala honakoa da: Salgaien Zentral Integralak eta ibilgailu astunentzako aparkalekua sustatu, prestatu eta ustiatzea Bizkaiko Lurralde Historikoan.

Gehikuntzaren aurreko kapital soziala 49,3 milioi eurokoa zen, eta Eusko Jaurlaritzaren parte hartzea, berriz, 9,8 milioikoa (% 19,9ko portzentajea). Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako garraio-zentro integratuak bultzatzeko politikarekin jarraituta, Sozietatearen erabakia babestea ebatzi du Jaurlaritzak. Izan ere, Sozietateak bere kapital soziala 1,4 milioi euro handitzea erabaki du. Horretarako, Jaurlaritzak 299 mila euroko ekarpena egingo du, eta, horrela, partaidetza-portzentaje berdinari eutsiko dio.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan