Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Eusko Jaurlaritzak 1.111.457 euro bideratu ditu arrantza, nekazaritza eta elikagaien sektoreko elkarteentzako laguntzetara (2012-07-03(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko uztailak 03

Agindua, azaroan 15eko 233/2011 Dekretuan ezarritako esparruaren barruan Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresaburuenei zuzendutako laguntzen deialdia, 2012eko ekitaldikoa, argitara ematen duena («ELKARTEAK» Programa).

Elkarteak programara 2012ean guztira 1.111.457 euro bideratzea onartu du gaurko bileran Jaurlaritzaren Kontseiluak; Euskal Autonomia Erkidegoko landa-garapeneko eta mendi-nekazaritzako elkarte eta federazioei nahiz nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei zuzendutako laguntzen programa da.

Horrela, Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aginduari; agindu horrekin, nekazaritza, arrantza eta elikagaien sektoreko taldeen funtzionamendua sustatzeko Elkarteak programako laguntzen deialdia egiten da.

Elkarteak programako laguntzen kopuru osotik, nekazaritzako sektoreko elkarteetara 666.769 euro bideratuko dira eta elikagaien sektorekoetara guztira 252.525 euro, eta arrantzaren sektorekoek 192.163 euro jasoko dituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan