Berriak
Eu

Euskadiren Ordezkaritza Ramon Oyarzun Argentinako espainiar enbaxadore berriaren ongi etorri ekitaldian izan zen

2012.eko uztailak 03

Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguay eta Uruguayko Ordezkaritza CECRAk (Cámara Española de Comercio de la República Argentina) espainiaren ordezkari berriaren omenez antolatutako ekitaldian izan zen. Madrilen jaioa, 1957an, Roman Oyarzun Marchesi zuzenbidean lizentziatua da eta 1985az geroztik karrerako diplomazialaria da. Karrerako diplomazialari moduan, Siria, Uruguay, Belgika eta Argentinan egin du lan.

Euskadiren izenean, Elvira Cortajarena ordezkaria eta enpresetako zein instituzioetako teknikariak gerturatu ziren. Zenbait euskal enpresek ere parte hartu zuten ekitaldian, tren-industria zein janari-industriakoak.

Argentinan lan egiten duten espainiar enpresetako exekutibo talde handi baten aurrean, CECRAko zuzendari Guillermo Ambrogiok harrera beroa eman zion enbaxadore espainiarrari. Oyarzunek hitzok eskertu eta Espainia eta Argentinaren arteko lotura historikoak nabarmendu zituen. Bi herrialdeen arteko harremanak sendotzeko lanean jardungo duela ere gehitu zuen.

Enbaxadoreak, Espainia Argentinako lehen inbertsorea izaten jarraitzen duela gogoratu zuen. Horren adibide dira CECRA osatzen duten ia 800 enpresa. Gainera, Buenos Airesek jasotzen dituen turisten gehiengoa espainiarrak direla aipatu zuen.

Bestalde, zenbait datu nabarmendu daitezke. Urtero 380.000 bisitari argentinar jasotzen ditu Espainiak. Horrela, Ordezkaritzaren helburua hauetako ahalik eta turista gehien erkidegotik pasatzea da, Euskadi ezagutu dezaten.

Argentinan 26 euskal enpresa daude. Euskadi eta Mercosur-eko herriadeen arteko hartu-emanean EAE agertzen da garaile. 2011ean, Euskadik 115.300.000 euroko balioko esportazioak egin zituen Argentinara, Brasilera 606.646.000 euro, Paraguayra 2.297.000 eta Uruguayra 11.823.000. Denera, beraz, 640.228.000 euro.

Iruzkin bat
  • @jorgenavos
    2012.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    La Delegación de Euskadi asistió a la bienvenida del embajador de España en Argentina, Román Oyarzun. http://t.co/64Ono2lU

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria