Berriak
Eu

Erakunde arteko ekintza Euskadiko bainurako eremuen informazioa eta seinaleztapena hobetzeko

2012.eko ekainak 29

Ezbairik gabe uda ura aisialdian erabiltzeko une gorena da Euskadiko hondartzetan. Herritarrek, gero eta gehiago, erabilpen hau ziurra eta atsegina izan dadila eskatzen dute, bainu eremu horien eta bere inguruaren hobetzearekin batera. Horregatik bainu denboraldi bakoitzean hondartzetako oinarrizko zerbitzu asko berriro hartzen dira eta berritu egiten dira, urtean zehar hartzen diren beste neurri batzuekin osatzen direnak bainu eremuan ematen den aisialdia errazteko.

Bainu guneen kudeaketa egokia ondorio nabariak ditu osasunean, ingurumenean eta ekonomian eta horrek, beste batzuen artean, interesaturik dagoen jendea behar bezala informatua egotea eskatzen du bainu eremuen uren kalitateaz, neurri zuzentzaile eta prebentiboez, edo bainu gunean eragina izan dezaketen eta bainu-hartzaileen osasunarentzat arriskutsuak izan daitezkeen beste edozein alderdiz.

Lan horretan diharduten administrazioen ekintza planifikatu eta bateratuari esker 2006/7/CE Zuzentarauak ezartzen duen informazio publikoa eskaintzeko beharra bete da, zuzentarau horrek ezarritako irizpideak jarraituz.

Kudeaketa honetan hainbat erakunderen lankidetza ezinbestekoa da horien artean: Eusko Jaurlaritzareko Osasun eta Kontsumo Saila, Uraren Euskal Agentzia-URA, Ebroko Konfederazio Hidrografikoa, Foru Aldundiak eta Udalak. Guztiek elkar ulertu dute hondartzetan ikusgai egongo diren kartelak formatu eta eduki komuna izan dezaten.

Lan horri esker, beraz, kartel informatzaileak egin ahal izan dira. Horiek bainurako ur gune bakoitzean kokatuko dira, sarrera erraza duten lekuetan, eta ondorengoei buruzko informazioa izango dute: ezaugarri fisiografikoak, osasun arloko sailkapen eta kalifikazioa, ingurumenerako dauden arriskuak, osasun eta ingurumenaren kontrolerako puntuak, eta behar izanez gero, bainua debekatzeko zergatiak eta debekuaren iraupena. Horrez gain, eskaintzen diren azpiegitura eta zerbitzuen inguruko informazioa barne hartzen dute (sorospen, komun, aldagela, zaintza postuen ordutegiak, aparkalekuak...)

Karteletan dagoen ingurumen informazioa hainbat agiritan oinarritzen da: alde batetik "bainu uren profiletan" 2011. urtean egin eta berraztertuak, Uraren Euskal Agentziak EAEko kostaldeko hondartzetarako, eta, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak Ulibarri Ganboako urtegiko bainu eremuetarako; beste alde batetik, bainurako eremuen sailkapenaren azken lau denboraldietako osasunaren inguruko informazioan; eta, azkenik, Udal eta Aldundiek eguneratuko informazioan.

Horrez gain, guzti horiek astero eguneratzen den uren kalitateari eta beste edozein gertakariren inguruko informazioarekin osatuko da, eta Osasun Sailak astero egindako analisien emaitzen osasun-informazioarekin. Kartel hauetan, gainera, bainu eremuen urteroko sailkapena agertzen da (Bikaina, ona, nahikoa eta eskasa), azken lau urteetako analisien emaitzetan oinarritua

Beste alde batetik administrazio hauek beste informazio bide batzuk dituzte haien web orrien bidez bainurako uren kalitateari buruzko informazioa eskuragarri egoteko eta behar izanez gero, hondartzena. (www.osakidetza.euskadi.net; www.uragentzia.net; www.nayade.msc.es;  www.gipuzkoa.net; www.bizkaia.net, eta hainbat udalen web orrietan ere bai)

Informazio panelen kokapena jadanik hasia da Bizkaian, eta ondoren Gipuzkoako kostaldean eta Ulibarri-Ganboako urtegian jarraituko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan