Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak “nazioartean lehiakorrak izateko produktuak sortzearen alde” egiten du apustu

2012-07-02

Patxi Lópezek gaur goizean Jundizko New Food Spray lantegi berria bisitatu du. Lantegia aerosoletan ontziratutako elikagaiak ekoizten dituela-eta da azpimarragarria. Lantegiak 4.500 metro karratu ditu, eta Europako lehenengoa da. Lehendakariak aukera aprobetxatu du Euskadiko sukaldaritza goratzeko, “gure tradiziorik onenen jakituria mantentzeaz gain, gure produktuak ongi zaintzen eta berritzen jakin duelako”.

Lantegiaren automatizazio-maila garrantzitsua da. Lehengai solidoak eta likidoak biltegiratze-prozesuan bereizten dira, eta, ondoren, nahastu egiten dira hoztu eta ontziratu baino lehen. Ontziratze-abiadura 2.400 poto ordukoa da.

Lehendakariaz gain, bisitan izan dira Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, Pilar Unzalu, eta Arrantza eta Elikagaien Industrien sailburuordea, Jon Azkue.

Andoni Luis Aduriz, Mugaritz jatetxekoa, proiektuaren sortzaileetako bat izan da. “Eusko Jaurlaritza ez balitz gu bezain ekintzailea, proiektu hau ez zitekeen gauzatuko", eskertu du. “Hazi eta konfiantza sortu nahi dugu”, erantsi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Felix Eguía, Andoni Aduriz