Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakaria: “Hazkuntza-politika orok barne hartu behar du iraunkortasuna bere ADNan”

2012-06-29
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

“Krisiagatik, gure politika guztiak birplanteatzen ari gara. Ikasita genituen erantzunek ez dute balio garai berriak planteatzen dizkigun galderei erantzuteko. Modu kontrolatuan hazten ez bagara, Europako herrialdeok pairatzen ari garen paralisi honetara itzuliko gara laster”. Patxi Lópezek gaur arratsaldean Gasteizko Montehermoso Jauregian Europako 2014ko Hiriburu Berdearen zeremonia zuzendu du. Saria Kopenhagek lortu du azkenean, Bristol eta Frankfurt garaituz.

Ingurumen komisarioak, Janez Potocnik-ek, ongietorri hitzaldiarekin eman dio hasiera ekitaldiari. Ondoren, Javier Marotok, Gasteizko alkateak; Mercedes Bressok, Eskualdeen Lantaldeko buruak; Miguel Arias Cañetek, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen ministroak; lehendakariak eta hiru hautagai finalisten ordezkariek esku hartu dute.

Guztira 18 hiri aurkeztu ziren bi urte barru European Green Capital bihurtzeko, hala nola, Paris, Viena, Brusela, Gante eta Torino. Hautagaitza bakoitza 12 adituko nazioarteko batzorde batek ebaluatu zuen.

Hiri hautagaiak 12 adierazleren arabera ebaluatzen dira: klima-aldaketa, garraioa, lurraren erabilera iraunkorra barne hartzen duten hiriko eremu berdeak, natura eta biodibertsitatea, airearen kalitatea, kutsadura akustikoa, hondakinak, uraren kontsumoa, hondakin-uren tratamendua, ekoberrikuntza, enplegu iraunkorraren eta energiaren kudeaketa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)
  • Patxi López
    Lehendakaria (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari