Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Euskotrenek garraio aldaketa burutuko du Ekainaren 30ean eta Uztailaren 1ean, Amorebietako eta Durangoko geltokien artean, Euban egiten ari diren bikoizketa lanak direla eta

2012.eko ekainak 28

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren, Sozietate Publikoak, ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean garraio aldaketa burutuko du Bilbao-Donostia trenbide lineako Amorebietako eta Durango arteko geltokien artean Euban egingo diren bikoizketa  lanak direla eta. 

Ukitutako trenak goizez zein gauez noranzko bietan, hasiera, helmuga edo noranzkoa zein izanik ere Amorebieta-Durango tartetik ibiliko direnak izango dira.
Bilbao-Amorebieta  eta Durango-Donostia artean trenak ohi bezala ibiliko dira.
Autobusez egin beharreko garraio aldaketa zerbitzuaren ezaugarriak ondorengo hauek izango dira:

BILBAO-DONOSTIA TRENAK
Bilbao-Donostia trenetako bidaiariek trenetik autobusera egingo dute garraio aldaketa Amorebietan, eta autobusak helmugaraino eramango ditu. Gero bidaiariak dagozkien autobus geralekuetan jaitsiko dira.

DONOSTIA-BILBAO TRENAK
Donostia-Bilbao trenetako bidaiariek trenetik autobusera egingo dute garraio aldaketa Durangon eta azken honek helmugaraino eramango ditu. Gero bidaiariak dagozkien autobus geralekuetan jaitsiko dira, Lemoara, Bediara, Usansolora, Zuhatzura eta Basaurira doazen bidaiarien kasuan izan ezik, horiek Amorebietako Geralekuan jaitsi eta euren jomugara eramango dituen trena hartuko baitute.

Goizeko 7:12etan Durangotik irteten den zerbitzuko bidaiariek autobusez egingo dute ibilbide osoa, eta 20:47etan Donostiatik irteten den zerbitzua ere autobusez eskainiko da Durangotik aurrera.

LURRALDE MAILAKO TRENAK (HENDAIA NORANZKOA)
Hendaiara doan lurralde mailako treneko bidaiariek, beraien helmugaraino eramango dituen autobusa hartuko dute Atxuri-Bilbon, Boluetakoek izan ezik. Horiek trenez joango dira Atxuriraino, eta bertan hartuko dute autobusa. Aldi berean, lurralde mailako trenak Durangotik Donostia-Hendaraino zirkulatuko du, bere ohiko ordutegiarekin.

LURRALDE MAILAKO TRENAK (BILBAO NORANZKOA)

Bilbora doan lurralde mailako bidaiariek, helmugaraino eramateko Durangon autobusera egingo dute garraio aldaketa. Hendaia-Donostia eta Durango artean, trenak bere ohiko ordutegiarekin zirkulatuko du.

GAUEKO TRENAK
Bilbao-Deba gaueko treneko bidaiariek, jomugara eramango dituen autobusa hartu beharko dute Amorebietan.
Deba-Bilbao gaueko treneko bidaiariek, jomugara eramango dituen autobusa hartu beharko dute Durangon.

Autobusetik igotzeko  GERALEKUAK geltokien eta geralekuen ondoan egongo dira kokatuta, ondorengo tokietan :

Bidaiariak IGOTZEKO geralekuak, Bilbao noranzkoa:       
•    Durango, Herriko Gudarien kaleko oinezkoen igarobidea
•    Euba, autobus geralekua 634 EN

Bidaiariak IGOTZEKO geralekuak, Donostia noranzkoa:
•    Amorebieta, Auzobusa geralekua, geltokiko eskaileren ondoan (Sabino Arana kalean).
•    Euba, autobus geralekua 634 EN

Bidaiariak JAISTEKO geralekuak ohiko tokietan egongo dira, geltokien ondoan.                              

EuskoTrenek mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako egokitutako garraio zerbitzu berezia eskainiko du. Zerbitzu hori betetzeko, beharrezkoa egiten da aurretiaz egon daitezkeen garraioaren beharrizanak hautematea. Beraz, interesa duten pertsonek zerbitzua aurretiaz erreserbatu beharko dute telefono honetan  944.019.800

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan