Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadik hiru urte lehenago zabalduko ditu belaunaldi berriko sareak

2012.eko ekainak 29

Euskadik hiru urte lehenago zabalduko ditu belaunaldi berriko eta 4G-ko sareak. Hori da gaur Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltel, Orange, France Telecom, Telefónica, Vodafone eta Kutxabank-ek Lehendakaritzaren egoitzan sinatu duten protokoloaren helburu nagusietako bat.

Patxi López lehendakaria buru izan den ekitaldi horretan, bost entitateek konpromisoa hartu dute egokiak diren formulak aztertzeko eragileen negozio-planetan bildu ez diren herri eta enpresa-zentroetara zuntz optikoaren azpiegiturak epe labur-ertainean eramateko inbertsioak bideratzeko (ziurrenik enpresa bat sortuko da) datozen hilabeteetan.

Ekimen hori legegintzaldi honetan Lidera Estrategiaren baitan aktibatzen den laugarren proiektua da, ibigailu elektrikoa (Mercedes eta Repsol), sare elektriko adimendunak (Iberdrola) eta gas naturala garatzeko sinatutako akordioen ondoren.

Arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza hau datorren astearteko Gobernu Kontseiluan onartuko den Euskadi 2015eko Agenda Digitalaren baitan burutuko da. Hain zuzen ere, ekimen hori izango da Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) enpresentzako eta herritarren eguneroko bizitzarako benetako aukera bihurtzeko gida.

Gaur sinatutako protokoloaren xedea da Euskadi banda zabal ultralasterreko sareen arloan erreferentzia diren herrialdeen mailan kokatzea. Ekintza honen bitartez, honako hauek lortzea espero da:

1.- Erabiltzaileentzat:

-    Banda zabal ultralasterraren zerbitzu-eskaintza udalerri guztietara zabaltzea.
-    Ahalmen (banda-zabalera) handiko komunikazioetarako ezinbestekoak diren zerbitzu eta edukiak ahalbidetzea.

2.- Gizartearentzat eta ingurune sozio-ekonomikoarentzat:

-    Sare ultralasterren zabalkundean inbertsioak egiteko sarrera oztopoak murriztea, beste moduren batera horrelako sarerik izango ez zen tokietan, edota sare horien sarrera aurreratuta.
-    Belaunaldi berriko sareen arloan erreferentzia diren herrialdeen mailan jartzea Euskadi.
-    Euskadin garapen ekonomiko eta soziala sustatzea, IKTek ekoizpena, berrikuntza eta hazkundea (lehiakortasuna handitzea eta enplegua sortzea) bezalako alderdietan duten eragin guztiz positiboaren bidez.
-    Arlo publikoaren eta pribatuaren arteko esperientzia berritzaile bat garatzea banda zabaleko belaunaldi berriko sareen sustapenean, erreferentzia edo praktika on gisa aurkeztu ahal izateko 2020rako Europako Agenda Digitalaren baitan.

Gaurko protokoloa sinatu aurretik, Eusko Jaurlaritzak iaz “Banda Zabal+” azterlana egin zuen, komunikazio elektroniko ultralasterren zerbitzuak (Next Generation Access Networks) sustatzeko Euskadin. Hor ezarri ziren lehen jarduera-ildoak.

Eusko Jaurlaritzak egindako ikerketa honetan helburu hauek ezarri dira 2015erako:

•    Zuntz optikoko lotuneak izatea 100 biztanle baino gehiagoko hiriguneetan, eragileek herritarrei belaunaldi berriko zerbitzuak eman ahal izateko lurralde guztian 30-100 Mbps-ko abiaduran.
•    1 Gbps-ko zerbitzu ultralasterrak teknologia- eta negozio-zentroetan kalitate profesionalarekin eskaini ahal izateko beharrezko azpiegitura ezartzea.
•    Gutxienez 30 Mbps-ko azken belaunaldiko zerbitzu mugikorrak izatea biztanleen % 90entzat, 5.000 biztanletik behera dituzten herrietan eta garraio bide nagusietan. Hartara, ziurtatuko litzateke 4G-ko zerbitzu mugikorrak orokortu direla.

Ekitaldi honetan izan dira, lehendakariarekin batera, Bernabé Unda, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua; Alberto García Erauzkin, Euskalteleko presidentea; Fernando Ballestero, France Telecom Españako idazkari nagusia; Francisco Javier Zorrilla, Telefónicaren iparraldeko lurralde zuzendaria; Juan Antonio Gomara, Vodafoneko iparraldeko lurralde-zuzendaria; eta Alicia Vivanco, Kutxabank-en Industria Partaidetzako eta Proiektu Finantzazioko zuzendari nagusia.

Iruzkin bat
  • @jamoral
    2012.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    Qué mal lee Patxi López en euskera... http://t.co/9ljSx14N

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria