Berriak Kultura
Eu

Euskal gazteen %46 emantzipatuta dago, eta erdia alokairuan bizi da

2012.eko ekainak 28

Euskal gazteen %46 emantzipatuta dago, eta erdia alokairuan bizi da

Osatzen dituzten familien erdiek gehiegizko zorrak dituzte eta hamar gaztetatik bik familiaren etxera itzuli dira

18 eta 34 urte bitarteko gazteen %46 emantzipatu da, 2003an baina 15 puntu gehiago dira; erdiak ezkontzeko edo bikotearekin bizitzeko emantzipatu dira.  %51 etxe baten jabe da; sortzen diren familia berri horien erdiek gehiegizko zorra dute eta hamarretatik bi berriz familiaren etxera itzuli dira.  Horiexek dira Gazteen Euskal Behatokiak egindako ikerketaren ondorioetako batzuk. Eusko Jaurlaritzako Gazteriaren zuzendariak, Natxo Rodriguezek, aurkeztu du gaur goizean aipatutako ikerketa.

Txostena egiteko, 2011ko azaroaren 14tik 25era etxez etxe zenbait inkesta egin ziren. EAEko 18 eta 34 urte bitarteko 1.762 gazte elkarrizketatu ziren.  Azterketa hau lehendabiziko aldiz egin da eta zenbait gai landu dira, hala nola, gazteen emantzipazio tasa, etxebizitza edukitzeko orduan zein erregimen nahiago duten edo etxebizitza lortzeko dituzten arazoak.

Hona hemen daturik esanguratsuena: 18 eta 34 urte bitarteko gazteen %46 jatorrizko etxebizitzatik kanpo bizi da; emakumeen kasuan ehuneko hori % 50ekoa da. Emantzipazio tasa Espainiakoaren batez bestekoaren antzekoa da (%45), eta Europako beste herrialde batzuk kontuan edukiz gero, batez bestekotik behera dago, Europako iparraldean dituzten ehunekoetatik oso urrun gaude.  Beste erkidegoen aldean, Euskadi erdiko mailan dago, Balearrek, Valentziak edo Errioxak baino tasa txikiagoa du. Baina 2003. urtetik tasa horrek pixkanaka-pixkanaka gora egin du; azken zortzi urte hauetan 15 puntu igo da.

Emakumeen emantzipazioa gizonena baino 8 puntu handiagoa da eta, horrez gain, ereduei dagokienez aldeak daude horien artean: emakumeak bikotearekin emantzipatzen dira gizonak baino gehiago eta gehienetan etxea erosia da. Gizonek, berriz, nahiago dute alokairuan bizi eta bakarrik edo lagunekin.

Krisi-garaian emantzipazioaren tasa berarekin jarraitu dugu, gazteek egoerara egokitzeko izan duten motibazioari eta gaitasunari esker: gurasoekin bizi diren gazteen %85ek emantzipatu nahi du eta %10ek baino ez du aurreikusi hemendik hiru urtera emantzipatzea; gurasoekin eroso bizi direla azaldu du.

Emantzipatzeko zailtasuna handienak batez ere ekonomikoak dira: hamar gaztetik zortzik uste du etxebizitzaren prezioa, lanik ez edukitzea eta soldata txikia edukitzea  zailtasun "oso garrantzitsuak" direla, eta hamarretatik zazpik dio zailtasun handiena "banku-kreditua lortzeko zailtasuna" dela. %50 baino gutxiagok esan du "alokairuzko etxebizitzen eskaintza txikia dela" edo "oso etxebizitza gutxi daudela gazteen beharretara egokituta".

Bizitzeko ereduari dagokionez, gehienak bikoteka bizi dira (%67), seme-alabekin edo seme-alabarik gabe. Baina bakarrik edo lagunekin emantzipatzen direnen kopuruak gora egin du eta %27koa da dagoeneko.  Horri jarraituz, emantzipatzeko arrazoi nagusia ezkontzea edo bikotearekin bizitzea dira.  Horren ostean, independente izateko nahia dago (%38) -EAEn Espainian baino askoz ere garrantzitsuagoa da-, eta atzetik ikasketak edo lana dela-eta etxez aldatzeko beharra agertzen da.

Etxebizitza edukitzeko moduari dagokionez, emantzipatutako gazteek ia berdin-berdin aukeratu dute jabetzan edo alokairuan bizitzea: %51 etxebizitzaren jabe da eta %46 alokatutako etxean bizi da.  Aipatu beharra dago 30 urtetik beherakoen artean gehienek alokairua aukeratu dutela, eta hortik gora etxea erosten dutenen kopurua handiagoa dela. Gizonek emakumeek baino gehiagotan alokatzen dute etxea.

Horrek esan nahi du emantzipatu diren gazteen %43k hipoteka bat duela, eta hipoteka hori amortizatzeko epea batez beste 25 urte dira, Espainiako gazteen batez bestekoa baino lau urte luzeagoa da. Hipotekaren batez besteko zenbatekoa hileko 666 eurokoa da; Espainiako batez bestekotik gora ere bai.  Askok (%45), hipoteka ordaintzeko etxean sartzen den diruaren %30 baino gehiago behar dute; hipoteka-maileguaren bideragarritasuna bermatzeko gehienezko zorpetzetzat jotzen den mugan daude.

Alokairuan bizi diren pertsona emantzipatuen erdiak horrela bizi dira ezin dutelako etxebizitza bat erosi; %28k baino ez du esan nahiago duela alokairuan bizi hipoteka bat ordaindu baino. Alokatzeko errentaren batez besteko zenbatekoa 564 euro dira, Espainiako batez bestekotik gora dago. Kopuru hori etxeko sarrera guztien %30 ere da %55entzat.

Hona hemen independente bizi diren gazteen beste ezaugarri garrantzitsu batzuk:

- Batez beste 30 urte dituzte eta emakumeen kopurua gizonena baino handiago da.

- Hamarretik sei bikotearekin bizi da, eta %42k seme-alabaren bat du.

- Hamarretik zazpik lan egiten du eta erdiek hilero 900 euro dituzte.

- Herenek gurasoen etxean jaten dute edo gurasoen etxetik janaria eramaten dute euren etxeetara, eta %13k laguntza jasotzen du seme-alabak zaintzeko orduan behientzat astean behin eta horren ordez ordaindu gabe.

- Eta etxeari dagokionez emantzipatu badira ere, %14k familiarengatik dirua jasotzen du ohiz edo noizean behin.

 

Emantzipatu gabeko gazteak

Emantzipatu ez diren euskal gazteen ehunekoa %53 da, baina %85ek emantzipatu nahi du: %48k bikotearekin, %27k bakarrik eta %10ek lagunen batekin nahi du emantzipatu.

%54k esan du epe ertainean emantzipatu nahi duela (hiru urte), eta batez ere independente izan nahi duelako (%73); badira ere ezkondu edo bikotearekin bizi nahi dutenak (%20).

Emantzipatuko ez direla esan dutenek, baliabide ekonomikorik ez dutela aipatu dute gehien bat, eta lana ez edukitzearekin eta lan-ezegonkortasunarekin batera, %60 dira.  Laurdenek esan dute oso gazteak direla eta %10k esan du ez dela emantzipatuko familiaren etxean eroso bizi direlako (Espainiako gazteen kopuruaren aldean, 19 puntu gehiago dira). Hamarretatik zortzik nahiago dute jabetzean bizitzea.

Emantzipatu ez diren gazteen artean, %19k emantzipatu ziren bere egunean baina familiaren etxera itzuli behar izan dute. Horietatik guztietatik laurdenek, 10.000 gazte inguruk, egoera ekonomikoarengatik itzuli dira, lana galdu dutelako edo etxebizitzaren kostuak ordaindu ezin dituztelako.

Hona hemen talde honen beste ezaugarri garrantzitsu batzuk:

- Batez beste 24 urte dituzte eta gizonen kopurua emakumeena baino handiago da.

- Erdiek baino gutxiagok lana dute.

- %20k baino ez du hileko 900 euro, eta erdiak baino gehiago familiaren diru-sarreren menpe bizi dira.

- %27k familiaren gastuetan laguntzen du diruarekin.

Iruzkin bat
  • @NatxoRodriguez
    2012.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    El 46% de la juventud vasca de 18 a 34 años está emancipada, y la mitad vive en alquiler. http://t.co/3v55OjLx

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)