Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Pilar Unzaluk nabarmendu du esportaziorako laguntzen eskaeretarako zenbatekoa % 433 hazi dela 2009tik

2012.eko ekainak 28

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburu Pilar Unzaluk Arabako Errioxako ardoa nazioartekotzearen aldeko apustua egin behar dela nabarmendu du gaur, "kalitatezko gure produktuarekin merkatu berrietan lehiatzeko eta kontsumitzaile berrietara iristeko". Pilar Unzaluk nabarmendu duenez, "esportaziorako laguntzen eskaeretarako zenbatekoa % 433 hazi da 2009tik".

Pilar Unzaluk ABRAren Arabako Errioxa XI. Saria eta Omenaldiak emateko ekitaldian eta 2011ko uztaren aurkezpen-sariak entregatzeko ekitaldian parte hartu du Eskuernagan, eta Arabako Errioxako ardoa "nazioarteko merkatuetarako ditugun aurkezpen-gutun nagusietako bat" dela adierazi du.

"Oso sektore dinamikoa da, aberastasuna sortzen duena eta gauzatzen duen zuzeneko eta zeharkako jarduerarekin gure landa-inguruneko bizitza mantentzen laguntzen duena", agertu du Pilar Unzaluk, eta ildo horretatik, "hainbat urtetan garatutako eta errotutako Arabar Errioxako sare soziala, ekonomikoa eta ekoizpenekoa desegitea, ari eta garbi, zekarren mahastiak liberalizatzearen erabat kontrakoa" dela nabarmendu du.

Sailburuak "mantentzea eta merkatu berrietan egotea" defendatu du, sektorea sendotzeko eta kate osoak (mahatsaren ekoizpenetik hasita) sektorean egindako lana errentagarri bihur dezan lortzeko.

2010etik 2011ra bitarte Arabako Errioxako ardoen esportazioek % 15,5eko hazkundea izan zutela adierazi ondoren, honako hau zehaztu du: "nazioartekotzearen aldeko apustua jada ez da aukera bat, ia betebehar bat baizik, eta sektoreak ere hori deritzola iruditzen zait."

Horri dagokionez, OCM programaren bitartez gure upategiek EBtik kanpoko herrialdeetan sustapena gauzatzeko laguntza ekonomikoetarako egindako eskaerek % 433ko hazkundea izan dute, 2009an 0,9 milioi izatetik 2012an 4,8 milioi izatera aldatuz, eta "sektoreak ere esportazioa funtsezko elementua dela ulertzen duela argi eta garbi" frogatzen du horrek.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Unzalu