Pilar Unzalu: “Garapen jasangarrirako erabakien %80, esparru lokaletan eta erregioetan hartzen dira”
Okako Iruña, ekainak 29.- Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Pilar Unzaluk, Trespuenteseko (Okako Iruña) Santa Catalinako lorategi botanikoaren birgaitze lanak zer nola doazen ikuskatu ditu Okako Iruñako alkatearekin, Javier Martínezekin eta “La Caixa”ko Euskadiko Ordezkari Nagusiarekin, José Manuel Bilbaorekin.
Pilar Unzaluren departamentuak, kontserbazio aktiboaren, bateratze sozialaren eta enpleguaren eta ekonomia indartzearen aldeko politikaren testuinguruan, Trespuneteseko Santa Catalinako Lorategian eta bertara iristeko bideetan birgaitze lanak egiteko 691.000 euroko dirulaguntza eman du.
Pilar Unzaluren hitzetan, “lorategi botaniko hori, egokitutako ibilbideei, natura ondareari eta kulturari esker, zabalkunde erreminta, ekonomia suspertzaile eta erakargarria da Okako Iruñarentzat”.
Sailburua asko poztu da, “bi administrazioen arteko lankidetzari esker proiektu hau aurrera eraman delako –tokian-tokikoa eta Eusko Jaurlaritza-“ eta gogora ekarri nahi izan du, “ingurumenean eta garapen jasangarriaren inguruan hartzen diren erabakien %80, herrietan eta erregioetan hartzen dira. Horiek dira garrantzitsuenak eskumenak dituztelako eta ingurunearen gertutasuna kontuan harturik sentsibilizazioa handiagoa dugulako”.
Birgaitze lanak, ibilbideak hobetzeaz gain, mendixka eta hormen egokitzea, errepideak eta gune berdeak berreskuratzea eta landaredia prestatzea eta egokitzea izan dira.
Era berean, sailburuak zera ekarri nahi izan du gogora, Okako Iruñako 691.000 euroz gain, 2012. urtean garapen jasangarriko proiektuetarako 3.700.000 euro banatu dizkietela Euskadiko udaletxeei dirulaguntza deialdien bitartez eta Lurraldearen Zaintzarako proiektuetarako beste 350.000 euro.