Berriak Kultura
Eu

Escenium, arte eszenikoen nazioarteko foroaren amaiera

2010.eko otsailak 12

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, Titulartasun Publikoko Antzoki, Auditorio, Zirkuitu eta ekitaldien Espaniar Sarearekin batera, Bilbon, bi urtero, Escenium izenpean, gaur eguneko beharren analisia abiapuntutzat hartuta, erronka kolektiboak zehazteko forua egin da Bilbon.

Forua eta merkatua dira Escenium osatzen duten bi funtzioak. Bilboko Euskalduna jauregian, 2010eko otsailaren 10tik 12ra egindako laugarren edizioak, eskena-arteak izan ditu oinarri moduan.

Bilboko Euskalduna Jauregian hilaren 10ean hasitako ‘Escenium 2010, Arte Eszenikoen Nazioarteko Foroa’ri itxiera eman dio gaur Blanca Urgellek (Kultura sailburua).

Espainiako arte eszenikoen sorkuntza, banaketa eta programazioaren 600 profesional inguru bilduko dira Foro honen laugarren edizioan. Egungo publikoa eta kontsumo ohiturak, eskaera areagotzea xede duten politika publikoak eta marketing kulturalaren teknika berritzaileak aztertu dituzte aurtengoan  Esceniumen.

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Blanca Urgellek, ‘Escenium 2010, Arte Eszenikoen Nazioarteko Foroa’ri bukatutzat eman du gaur; publikoa izan da aurtengo edizio honetako ardatz eta aztergai nagusia.  

Urgellen hitzetan, ‘sortzailearen eta publikoaren arteko harremana erraztu beharko luke politika publikoak’; eta ‘kultur eragile guztiak publikoari berari aurre egiteko prestatzen ari direla gaineratu du.

Sailburuaren adierazpenen arabera, arte mundua egoera onean dago eta une gozoa bizi du, ‘lehiakortasun handikoa’. Hortaz, sorkuntzan eta garapenean parte hartzen duten kultur eragileak, ‘sortzaileetatik hasi eta instituzioetaraino gero eta prestatuago daude publikoaren  aurrean aurkezteak suposatzen duen erronkari aurre egiteko’. Itxiera ekitaldian eman duen hitzaldian, egun arte munduak ‘lehiakortasun handiko aroa’ bizi duela eta honen onurez gozatzeko praktika eta ekimen kulturalak sortzea beharrezkoa dela baieztatu du Blanca Urgell Kultura sailburuak. ‘Interneteko eta, orokorrean, komunikazio esparruko unibertso osoak horrenbesteko garrantzia duen garai honetan, aipatutako  egitasmo hauek publikoarentzat aproposak eta ulerterrazak izan behar dute’, gehitu du.

Haur eta gazteak erakartzeko teknikak, gain-produkzioa, politika publikoak,  kontsumoa areagotzeko abian dauden teknika eta produktu berriak, marketing-a edo ez-ohiko komunikazioa izan dira Esceniumen laugarren edizioan jorratu dituzten gai aipagarrienak.

Foroaren arduradunek azaldu dutenez, krisi garaian arte eszenikoen kontsumitzaile kopurua hazi egin bada ere, sektorean argi daukate ikus-entzulea dela eragile nagusia, orain inoiz baino gehiago. Hortaz, ‘ezin da  esparru ekonomikoa izan publikoekiko harremana baldintzatuko duen bakarra’, ondorioztatu du sailburuak. Arte eszenikoen balioak eskaintzan ezinbesteko eragina du. Era berean, interes kulturalak ‘famili giroan sortzen dira, hasteko, haurtzaroan eta denborak aurrera egin ahala, heziketa sisteman eta giza harremanetan’, gaineratu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Blanca Urgell