Berriak Lehendakaritza
Eu

Buruzagi politikoen artean, lehendakaria da aprobazio mailarik handiena lortu duenak

2012.eko ekainak 27

Bai EAEko bai Espainiako egoera ekonomikoaren pertzepzioa okerragotu egin da. Egoera sozial, ekonomiko eta politikoaren balorazioan, EAEri eta Espainiari buruzko balorazioen arteko aldeak mantendu egin dira. Arlo pertsonalean, “arazo ekonomikoen” eta “lanarekin lotutako arazoen” eragina igo egin da.

Arazo nagusiak berriz ere lan merkatuarekin lotutakoak (%80k hiru nagusien artean aipatzen ditu), arazo ekonomikoak (%40) eta politikarekin lotutakoak (%19) dira. Terrorismoa arazotzat aipatu dutenen ehunekoak jaisten jarraitzen du eta %5ean kokatu da, bilduma osoko mailarik baxuenean.

4 euskal herritarretatik 3k politikarekiko interes gutxi du edo ez du batere interesik eta euskal alderdi politiko ia guztiekiko begikotasunak behera egin du. Buruzagi politikoen artean ezagunena Patxi López lehendakaria da, ezagutza espontaneoa zein iradokitakoa eta berak lortu du gainera, aprobazio mailarik handiena eta hauteskundeetako zeharkakotasunik handiena.

EGOERA EKONOMIKOAREN ETA SOZIOPOLITIKOAREN PERTZEPZIOA

1.1.- Egoera orokorraren pertzepzioa

Bai Euskadiko bai Espainiako egoera ekonomikoaren pertzepzioa okerragotu egin da, 2011ko batez besteko balorazioarekin alderatuta. Inkestatuen %75en iritziz EAEko egoera ekonomikoa txarra edo oso txarra da, eta iritzi hori bera dute Espainiako egoerari buruz inkestatuen %94k.

Egoera sozialari dagokionean, iritzi zatiketa dago, herritarren erdiek baitiote Euskadiko egoera ona edo oso ona dela eta beste erdiek txarra edo oso txarra dela. Espainiako egoera sozialari buruz, %19k diote ona edo oso ona dela eta %73k txarra edo oso txarra dela.

Inkestatuen %60k Euskadiko egoera politikoa txarra edo oso txarra dela uste dute eta iritzi bera dute Espainiakoari buruz euskal herritarren %81ek.

Arazo garrantzitsuenak berriz ere lan merkatuarekin lotutakoak (%80k hiru arazo nagusien artean aipatu ditu 2011n baino 4 puntu gutxiago), arazo ekonomikoak (%40, 6 puntu gehiago) eta politikarekin lotutakoak (%19, portzentaje berdina) dira. Jaisten jarraitzen du terrorismoa arazotzat aipatu dutenen ehunekoak, %5ean kokatuz; bilduma osoko punturik baxuena da.

1.2.- Egoera pertsonalaren pertzepzioa

Arazo pertsonal nagusiei dagokienean, gehien aipatu direnak berriz ere lan merkatuari lotutakoak (%55ek hiru arazo nagusien artean aipatu ditu) eta arazo ekonomikoak (%31) izan dira.  Hari horri jarraituz, krisiak zenbateraino eragiten dien 0tik 10erako eskala erabilita baloratzean, euskal herritarrek 5,7ko batez bestekoa eman dute. Krisiaren eragina gero eta handiagoa da klase sozial subjektiboak behera egin ahala. CISen datuekin alderatuz, Espainiako gizartean krisiak duen eraginaren pertzepzioa altuagoa da, 6,6ko batez bestekoarekin.

Familia inguruan azken bi urteotan krisiarekin lotutako bizipenak izateaz, eurei edo etxeko norbaiti ondokoak gertatu zaizkiela esan dute inkestatuek: soldata edo pentsioa izoztea (%38k), lana galtzea (%37k), soldata murriztea (%34k) eta lanaldia derrigorrean gutxitzea (%22k).

Krisi ekonomikoaren iraunkortasunak egoera sozial zein politikoaren pertzepzioan eragina izan du. Horrela islatzen dute aurrekoan aipatutako indizeek eta “arlo orokorraren” eta ”arlo pertsonalaren” arteko hautemateko desberdintasunek.

JARRERA ETA BALIO POLITIKOAK


2.1.- Alderdi politikoen balorazioa eta definizio ideologikoa

Politikarekiko interesa 4 puntu jaitsi da eta lau euskal herritarretatik batek esaten du politikarekiko interes handia edo nahikoa duela. Alderdi politikoekiko hurbiltasuna apur bat handitu da eta alderdi politikoren batekiko hurbil sentitzen diren herritarrak %13tik %16ra pasa dira.


Alderdi politiko guztiekiko begikotasun maila jaitsi egin da, salbu eta Ezker Batuarekikoa, hari 2,9an (10 maximoa izanik) mantentzen baita. EAJrekiko begikotasuna 3 hamarren jaitsi da eta Bildurekikoa 2 hamarren, 3,5ean kokatuz. PSE-EErekiko begikotasuna hamarren bat jaitsi da, 3,4an kokatuz, Aralarrekikoa 2 hamarren jaitsi eta 3,1ean gelditu da, IU-Ezker Anitzarekikoa hamarren bat jaitsi eta 3an gelditu da, PPrekikoa 2 hamarren jaitsi eta 1,9an kokatu da eta UPDrekikoa ere 2 hamarren jaitsita 1,8an gelditu da.

Inkestatuen definizio ideologikoa anitza da: %26k diote, lehenengo edo bigarren aukeran, euskal nazionalista edo abertzale jotzen dute euren burua, %15ek liberal, %14k sozialista, beste %14k ekologista, %11k apolitiko, %8k kontserbadore, beste %8k aurrerakoi edo progresista, %6k sozialdemokrata, beste %6k feminista, %6k demokrata-kristau, %4k komunista, %2k beste erantzun bat eman du eta %18k ed/ee.

2011ko azaroko Hauteskunde Orokorretan bozkatutako alderdiaren arabera, PSE-EEko boto-emaile gehienek (%59), lehenengo edo bigarren aukeran bere burua sozialista jotzen dute; EAJren eta Amaiurren boto-emaile gehienek (%62 eta %71 hurrenez hurren) euskal nazionalista edo abertzale jotzen dute beren burua eta PPren boto-emaileen artean talderik handiena beren burua kontserbadore jotzen dutenek osatzen dute (%33).

Abertzaletasun eta ezker-eskuin eskaletan, 0tik 10erako tartean, egonkortasun handi xamarra erakusten dute datuek. Abertzaletasun mailarekiko batez bestekoa 5 puntukoa da eta ezker-eskuin eskalakoa 4,2 puntukoa.


2.2.- Buruzagi politikoak

Bat-bateko ezagutza

Inkestatuei eskatu zaie bat-batean aipatzeko Euskadiko lau buruzagi politikoren izenak. Inkestatuek  gehien aipatu dituzten 4ak ondoko hauek dira: Patxi López (%65), Iñigo Urkullu (%30), Antonio Basagoiti (%24) eta Juan Jose Ibarretxe (%16).

Iradokitako ezagutza

Iradokitako ezagutzari dagokionean, %50 edo gehiagoko indizearekin, buruzagi ezagunenak dira: Patxi López (%97), Antonio Basagoiti (%83), eta Iñigo Urkullu. (%79)

Gutxien ezagutzen diren buruzagien artean (%50etik beherako indizea) daude: Aintzane Ezenarro (%45), Pello Urizar (%34), Mikel Arana (%32) eta Gorka Maneiro. (%32)

Aprobazioaren indizea

Patxi Lopezen aprobazioa 2011ko azaroan baino 5 puntu altuagoa da, (%48), eta %50 edo gehiagoko portzentajeak dauzka honako hautesleen artean: abstentzionistak (%50), UPyD (%66), IU-Ezker Anitza (%52), PP (%65) eta PSE-EE (%84). Gero agertzen da: Iñigo Urkullu bere aurreko mailatik 5 puntu igo egin da, bere aprobazioaren indizea %42 da eta bere hautesleen artean %77raino igo da. Aintzane Ezenarrok %24ko aprobazioa dauka (2011ko arazoan baino 2 puntu gehiago) eta bere hautesleen artean %43. Antonio Basagoitik %22ko aprobazioa dauka (azaroko portzentaje bera) eta  bere hautesleen artean %67.


Balorazioaren indizea

Ez dago buruzagirik 5 puntu edo gehiago ateratzen duenik. Bost hamarren igo da Gorka Maneiro (2,8); 2 hamarren Aintzane Ezenarro (4,6), Iñigo Urkullu (4,6), Patxi Lopez (4,3) eta Mikel Arana (4,2). Berdin jarraitzen du Pello Urizarrek (4,5) eta Antonio Basagoiti hamarren 1 jaitsi da (2,9).

Diputatu Nagusiak

Diputatu Nagusiei dagokienean, bere lurraldean ezagunena Martin Garitano da; %56k ezagutzen dute, %31k aprobatzen dute eta 4,8ko balorazioa dauka. Atzetik dator José Luis Bilbao, 554ko ezagutzarekin, %27k aprobatzen dute eta 4,7ko balorazioa dauka. Azkenik, javier de Andrés %39k ezagutzen dute, %13k aprobatzen dute eta 3,4ko balorazioa dauka.

Iruzkin bat
  • @barakaldotarrok
    2012.eko azaroak 22

    Comentario de Twitter:
    Hay que saber perder...:"@patxilopez es el político que obtiene mayor nivel de aprobación entre la ciudadanía" http://t.co/2YSzYmka

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Víctor Urrutia