Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak euskal kanpo-ekintzaren "eredu berria" aurkeztu dio Moratinosi

2010.eko otsailak 11

Eusko Jaurlaritzak Brasilen aurkeztuko du kanpo-politika berri hori, sektore askotako 90 enpresekin batera egingo duen bidaia ekonomikoan


Patxi López Lehendakaria, Miguel Ángel Moratinos Atzerri Arazoetako Ministroarekin bildu da Ajuria Enean, "Eusko Jaurlaritzaren kanpo-ekintza aztertzeko" eta "Euskadirentzako politika estrategikoak garatzeko orduan, lankidetza lortzeko". Lehendakariak eta Ministroak azpimarratu dute funtsezkoa dela atzerrian Autonomia Erkidegoen papera indartzea, bereziki Europan, Ipar Atlantikoko Ardatzaren bitartez.

Patxi López Lehendakariak adierazi du datorren martxoan Brasilera egingo duen bidaia aukera ezin hobea dela "Euskadiren benetako irudia" atzerrian aurkezteko. Enpresa-misio garrantzitsua da bidaia hori, sektore ekonomiko ezberdinetako 90 enpresa baino gehiagok egin dute "oihartzun handiko hitzordu" horretan parte hartzeko eskaera, Euskadiko "produktu eta enpresentzako aukera ugari dituen merkatua baita". "Euskal kanpo-ekintza berriari eman nahi diogun itxura berriaren froga argiena dela" esan du Lehendakariak, baita "ahalegin guztiak egingo dituela, Euskadiren benetako irudia islatzeko: herri berritzailea, puntakoa eta aurrerakoiaren irudia; era horretan, gizarte libre, solidario, lehiakor eta iraunkorrean aurrera egin ahal izateko".

Lehendakariaren eta Miguel Ángel Moratinos, Atzerri Arazoetako Ministroaren arteko bilera Ajuria Enean egin da. Lópezek azpimarratu du kanpo-estrategia berri horrek "herritarren, enpresen eta elkarteen interesak kontuan hartzen dituela" eta euskal gizartearen "garapen eta ongizatean aurrera egitea duela helburu, alferrikako gatazka edo doktrinamendurik egin gabe". Hala, Lehendakariak azaldu du bilera horretan euskaldunen interesak hobeto defendatzeko moduak aztertu dituztela, era horretan "erakundeen arteko bikoiztasunak" saihesteko eta Gobernu zentralaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko koordinazioa areagotzeko.

Eusko Jaurlaritzarentzako lehentasunetako bat, hain zuzen ere bilera horretan aztertu dena Euskadik Europar Batasunean izan dezakeen partaidetza da. Horretarako, "autonomia erkidegoen partaidetza sustatzeko formula homogeneoak bilatuko direla" adierazi du Lópezek, "betiere autonomia erkidegoek osatutako Estatuaren errealitatearekiko koherentzia mantenduz". "Kanpo-ekintzari buruzko eztabaida irmo eta serioa egin nahi dugu, politika horiek autonomia erkidegoekin koordinatzeko" eskatu du Lehendakariak. Horrez gain, "aukera historikotzat" jo du bi gobernuen arteko egungo harreman erraza, "estatuarentzako eredu izan daitekeen politika" zehazteko baliagarria izan baitaiteke.

4 iruzkin
  • Irekia
    2010.eko otsailak 22

    Mikel, puedes encontrar la respuesta del Lehendakari a tu pregunta en este enlace: https://www.irekia.euskadi.net/es/news/1194-lehendakari-responde-las-preguntas-los-ciudadania-traves-irekia

  • 2010.eko otsailak 15

    lo de nuevo cuño que es, por lo de viajar a brasil, no? ya me explicaran ustedes señores del gobierno que pinta un lehendakari en brasil, que se le ha perdido en Brasil sr.Lehendakari?

  • @helua
    2010.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @ikermerodio: Esto sí que da miedo: RT @Irekia_News El lehendakari traslada a Moratinos el "nuevo cuño" de la Acción Exterior vasca http://bit.ly/bXlcQy

  • @ikermerodio
    2010.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    Esto sí que da miedo: RT @Irekia_News El lehendakari traslada a Moratinos el "nuevo cuño" de la Acción Exterior vasca http://bit.ly/bXlcQy

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria