Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

Emakume nekazarien Estatutuaren Lege proiektua onartu da

2012.eko ekainak 26

Nekazaritza ustiategien %32ren jabegoa dute emakumeek eta, ustiategien %31k bakarrik dute emakume bat buru.

Gobernu Batzordearen gaurko bileran Emakume Nekazarien Estatutuaren Lege proiektua onartu da, landa eremuan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko harremanak eta aukera berdintasuna bultzatzeko eta sektoreko alor guztietan genero ikuspuntua gehitzeko neurrien dokumentua.

Gobernu Batzordeak, Pilar Unzalu sailburuak aurkeztutako proiektuari bide eman dio eta horrela, emakumezkoek nekazaritza sektorean jasaten dituzten desberdintasun egoerak desagerrarazi nahi dira. Besteak beste, euren onarpen profesionala, estima soziala eta eskubide fiskal, profesional eta sozialak erabilgarri izatea. 

Estatutuak 31 artikulu ditu, 2 xedapen gehigarri, xedapen indargabetzaile 1 eta 4 azken xedapen. 6 titulutan egituratua dago: Xedapen Orokorrak, ustiategien jabetza, sektorean emakumeak duten ordezkaritza, giza-eskubideak, euren lanaren errekonozimendua eta zabaltzea, eta azkenik, Estatutuaren Jarraipen Komisioari dagokiona. 

Dokumentuak, ustiategien jabetza partekaturako emakumeen aukera aldarrikatzen du baita belaunaldi errelebua lortzea eta horrela nahiko balute, emakumeek landa ingurunean bizitzen jarraitu ahal izateko lan aukerak izatea. Era berean, ikastaroetan eta formazio programetan izena emateko preferentzia aitortzen zaie.

Sektoreko erabaki organoetan gero eta emakume gehiago egon daitezen neurriak proposatzen dira baita emakumezkoenak bereziki diren lan arriskuak ekiditen saiatzekoak eta jasan dezaketen sexu-jazarpenari aurre egitekoak.

Emakume nekazariaren Estatutu horrek ez du inolako araudi aurrekaririk, nahiz eta gizon eta emakumeen arteko berdintasun lortzeko asmoz horrelako politika bateratzaileak eta diskriminazio positibozko ekimen, gomendio eta mandatu ugari egon -nazio zein nazioartekoak-.

Gaur egun, indarrean dauden 15.000 ustiategietatik, %32etan bakarrik dago jabegoa emakumeen eskuetan eta ustiategien %31ean emakume bat dago buru.

Bestetik, ustiategietan kontratatzen den langileriaren artean, kontratatutako emakumeen (233) batez bestekoa %21 da. Gainera, erabaki postuetan emakumeen presentzia oso urria da, bai landa sindikatuetan baita Landa Garapenerako Erakundetan ere.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-06-26n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Unzalu