Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

EAEko lan-produktibitatea Alemaniakoaren antzekoa da

2012.eko ekainak 27

 

  • Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak eta Ivie Valentziako Ikerketa Ekonomikoen Institutuak liburu bat aurkeztu dute: Un modelo de crecimiento y productividad regional. El caso del Pais Vasco (Eskualdeko produktibitate- eta hazkunde-eredua. EAEren kasua (Marcial Pons, 2012). Liburu horretan, Espainiako produkzio-ereduaren azterketa sakona egin da eta etorkizunean portaera hobetzen lagunduko duten neurri estrategikoak proposatzen dira. Liburuaren egileek EAEren ibilbideari bereziki erreparatu diote; izan ere, Espainiako autonomia-erkidegoen artean, produkzioarekin eta lehiakortasunarekin loturiko portaera berezitua eta positiboenetako bat izan baitu azken urteotan.
  • Espainiako ekonomian, produktibitatearen aurrerabidea oso geldoa da eta lan-kostu unitarioak gora egin du Estatu Batuekin edo Alemaniarekin alderatuz gero, hazkunde ekonomikoaren garaian; halaber, espezializazio sektoriala ere ez da behar bezalakoa izan eta, horren guztiaren ondorioz, Espainiako krisialdi ekonomikoa areagotu egin da.
  • AEBen kasuan, zerbitzuetako lanaren produktibitatea asko handitu zen hazkunde-garaian, Espainian ez bezala; beraz, horrek ondorio negatiboak izan zituen gainerako sektoreen aurrerabidean.
  • Espainiako autonomia-erkidegoen artetik, EAEk produkzioarekin loturiko portaera onenetariko bat izan du. Lanaren produktibitatearen bilakaera Alemaniakoaren antzekoa eta Europako herrialde gehienek baino hobea izan du, nahiz eta, Estatu Batuekin alderatuta, bi kasuetan posizioa murriztu egin den.

 

Madril, 2012ko ekainaren 26a- Hazkundearen garaian, sektore guztietako produktibitatea oso mantso garatu zen; lan-kostu unitarioak nabarmen handitu ziren unean uneko errealitate ekonomikoarekin alderatuta; Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia (IKT) berriekin loturiko aktiboetan egindako inbertsioa oso txikia izan zen; eta zerbitzu-sektoreak ekarpen oso txikia egin zion lanaren produktibitatearen hazkundeari. Faktore horiek guztiak, besteak beste, Espainiako eta EAEko ekonomiaren ahuleziak dira, baina EAEren kasuan hein txikiagoan, betiere krisialdia gainditzeari dagokionez.

Ondorio horiek atera dituzte gaur Madrilgo Deusto Business School egoitzan aurkeztu duten Un modelo de crecimiento y productividad regional (Eskualdeko produktibitate- eta hazkunde-eredua) (Marcial Pons, 2012) liburuan; ekitaldi horretan partaide hauek izan dira: Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburu Bernabé Unda jauna; Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren zuzendari nagusi José Luis Curbelo jauna, eta ikerketaren zuzendari Matilde Mas andrea (Valentziako Universitat-eko Analisi Ekonomikoko katedraduna eta Valentziako Ikerketa Ekonomikoen Institutuko irakasle ikertzailea) eta Mikel Navarro jauna (Deustuko Unibertsitateko Ekonomiako katedraduna eta Lehiakortasunaren Euskal Institutuaren ikertzaile seniorra). 

Eztabaida ekonomikoan nagusi izan den egoera alde batera utzita, liburuan Espainiaren portaera produktiboa aztertu da ikuspegi hirukoitz batetik begiratuta. Lehenik, epe luzeko hausnarketa egin da, ekonomia batean sortzen diren indarrak eta ahuleziak identifikatuta. Bigarrenik, azterketa sektorial baten bitartez, sektore ekonomikoen arteko portaera-aldeak aurkeztu dira; eta azkenik, nazioarteko azterketa batean Espainiaren produktibitatearen bilakaera AEB, Alemania eta Europar Batasunekoarekin alderatu da.

Ildo beretik, Espainiako ekonomiak hazkunde ekonomikoaren garaian (1995-2007) egindako esfortzua nabarmendu da liburuan, langile kualifikatuak kontratatzearekin eta kapital-zuzkidurarekin loturik, betiere Alemaniarekin edo Estatu Batuekin alderatuta. Hala ere, lanaren produktibitatea ez da herrialde horietan bezainbeste hazi eta, horren ondorioz, krisialdia larriagoa da eta hobetzeko aukerak oztopatzen ditu. Krisialdiarekin, lanaren produktibitatea izugarri igo zen Espainian enplegu asko eta asko suntsitu zirelako eta oraindik ere suntsitzen ari direlako. Eta horren arrazoia bakarra dela esan dezakegu: eraikuntzaren sektorean gertatzen ari den enplegu-suntsitze izugarria; izan ere, gainerako sektoreetan aurrerabideak oso txikia izaten jarraitu du eta etorkizunean suspertzeko indarrik izango ote den zalantza sortu da.

Dela hazkunde-garaian, dela krisialdian, Espainiako ekonomian garrantzi handiena duten sektoreen artean eraikuntza nabarmendu izan da. Bestalde, jakintzan intentsiboak diren merkatu-zerbitzuen sektoreak (ingeniaritzak, kontsultoretzak, IKT zerbitzuak, aholkularitzak, arkitektoak eta abar) ekarpen txikiena egin dio herrialdearen produktibitatearen hazkundeari; horrek esan nahi du gainerako sektoreek lehiakortasunean aurrera egiteko ahulezia bat dagoela.

Espainian, lan-kostu unitarioak ere handiagoak dira liburuan aztertu diren gainerako herrialdeetan baino. Hazkunde ekonomikoaren garaian produktibitatean arian-arian aurrera egin bazen ere, lan-kostuak erritmo bizian hazi ziren eta, horren ondorioz, kostuei dagokien lehiakortasun-posizioan behera egin da. Besteak beste, eraikuntzaren sektorean izandako hazkunde bizkorrarengatik gertatu da hori.

Alemanian, Estatu Batuetan edo Hamabost herrialdeko Europan, IKT kapital-metaketako eta produkzioko prozesuen eraginkortasuna hobetzea izan da hazkundearen estrategia; herrialde horietan ez bezala, Espainian, hazkunde ekonomikoaren garaian, estrategia lan egindako ordu kopurua handitzea izan zen -eta ez kalitatea hobetzea-, baita kapitala metatzea ere, baina bereziki IKT ez zen kapitala. Hori horrela izanik, egindako esfortzua handia izan den arren, horrek ez du ekarri lanaren produktibitatea hobetzea.

Teknologia berrien egitekoa

Teknologia berriek Espainiako hazkunde ekonomikoan izan duten inpaktuari dagokionez, liburuan ondorioztatzen denez, IKT aktiboak produzitzen dituen sektoreak aztertutako gainerako herrialdeetan baino parte-hartze txikiagoa du; aldiz, IKTen erabileran intentsiboak ez diren sektoreek dute garrantzi handiena. Horrela, bada, teknologia berrien ikuspegitik begiratuta, posizioa ez da hain ona. Bestalde, IKT aktiboak produzitzen dituzten sektoreek lehiakortasuna hobetzen gehien lagundu dute, lan-kostu unitarioei eustea ahalbidetu baitute. Aitzitik, lehiakortasuna hobetzeko eragozpenik handiena IKTak modu intentsiboan erabiltzen ez dituzten sektoreen aldetik dator.

Espainian, teknologia berriak ezartzeko inbertsioa txikiagoa da Estatu Batuetan edo Hamabost herrialdeko Europan baino. Horren adierazgarri, Espainian % 30 gehiago ordaintzen da Interneterako sarbidea izateagatik eta konexioen proportzio handiena abiadura ertainekoa da.

Beraz, IKT azpiegituretan hornidura txarra ez dagoen arren, kostuari dagokionez posizioa ez da hain ona. Prezio garestiagoa izatearen ondorio bat aipatzearren, teknologia berriak behar baino gutxiago erabiltzen direla esango dugu, hain zuzen ere, erabilgarri ditugun horniduren arabera, erabilera handiagoa egin beharko baikenuke. Liburuaren egileei jarraiki, kezkagarriena honako hau da: enpresek IKTak gutxi erabiltzen dituztela merkataritzarako eta merkatuak zabaltzeko; eta merkataritza elektronikoa oso gutxi erabiltzen dela, bereziki, transakzioarekin eta informazioarekin loturiko kostuak merkatu eta murrizten abantaila handiak eskaintzen dituela kontuan izanik.

Euskal Autonomia Erkidegoa: hazkunde ekonomikoaren eredu bat

Espainian ez bezala, hazkunde ekonomikoaren urteetan enpleguaren hazkundea neurri txikiagoan egon zen immigrazioaren mende, eta beste oinarri sektorial batzuetan oinarrituta egon zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lanaren produktibitatea Espainiakoa baino gehiago hazi zen. Krisialdia iritsi zenean, enplegu-mailei eustearen alde egin zen, nahiz eta produktibitatearen hazkundeari buruzko ondorioak negatiboak izan, batez ere 2009an. Inbertsio-ahaleginari dagokionez, herrialdeko beste leku batzuetan bezala, ahalegin hori Alemaniakoa, Estatu Batuetakoa eta Europar Batasuneko gainerako herrialdeetako baino handiagoa izan zen, baina Espainiako gainerako herrialdeetan ez bezala gure autonomia-erkidegoak IKTei lotutako aktiboetan gehiago inbertitzearen alde egin zuen. Gauzak horrela, eraginkortasunaren eta IKT kapital-metaketaren alorreko hobekuntzen aldeko apustua egin zen, batez ere softwarean eta hardwarean. Horrekin batera, datuek erakusten dute Euskal Autonomia Erkidegoko lanindarra Espainiako gainerako lekuetan baino kualifikatuago dagoela eta horrek ondorio positiboak dituela lurraldearen lehiakortasunerako.

Teknologia berriak ezartzeari dagokionez, Espainiako gainerako lekuetan bezala, Euskal Autonomia Erkidegoa atzean geratu da IKTen erabilerari dagokionez Hamabosteko Europako gainerako herrialdeekin alderatzen badugu, nahiz eta EAEren kasuan egoera Espainiako gainerako herrialdeetakoa baino hobea izan.

Produktibitate sektorialaren ikuspegitik begiratuta, hazkunde ekonomikoaren urteetan eta gaur egun EAEk Espainiak baino portaera hobea izan du, ekonomia honetan garrantzi handiena duten sektoreak manufaktura- eta energia-sektorea direlako. Manufaktura-sektoreak azken urte hauetan galerak izan dituen arren, batez ere metalurgia-industrian eta produktu metalikoen fabrikazioan, industria astunak eta garraio-materialaren fabrikazioak orekatu egiten dute sektore horren hazkunde-balantza. Eraikuntzak euskal ekonomiari egin dion ekarpen neutralari esker ere portaera Espainiako gainerako lekuetakoa baino hobea da produktibitateari dagokionez. Energia-sektoreak euskal ekonomian duen garrantziak modu positiboan eragiten du lurraldearen lehiakortasunean; izan ere, gaur egun produktibitate-hazkunde handienak dituen sektoreetako bat da, eta lan-kostu unitarioak nabarmen jaitsi ziren zabalkunde-fasean. 

Espainian eta Europako gainerako herrialdeetan gertatzen den bezala, euskal ekonomiak duen ahulezia nagusietako bat zerbitzu-sektorearen produktibitatearen garapen urria da. Gaur egun, sektore horren garrantzia aztertutako herrialde gehienetakoa baino txikiagoa da, industriak garrantzi handiagoa duelako; eta produktibitatearen hazkundea txikiagoa da; hori guztia ekonomia garatuentzat hain garrantzitsua den sektorean. 1995. urtetik 2007. urtera bitarte, merkatu-zerbitzuetako lanaren produktibitateari dagokionez EAEk portzentajezko hogeita hamar puntu galdu zituen Estatu Batuekin alderatzen badugu, eta Espainiak, aldiz, hogei. Ildo horretatik, liburuaren egileek ondorioztatu dute derrigorrezkoa dela sektore honetako produktibitatean eta hazkundean aurrera egitea ekonomian garrantzi handia duelako.

Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuari buruz.

Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutua.

                                                                                        

Deustuko Fundazioaren Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutua (Orkestra) 2006an sortu zen, eta administrazio publikoaren jarduerari, agente sozioekonomikoei, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitate guztiei lehiakortasunarekin lotutako eremuetan laguntzea du helburu. Orkestra EAEko gizarte aldakorrak eta berritzaileak eskatzen dituen lehiakortasunaren eta ongizatearen benetako bideak identifikatzeko sortu zen; horretarako, politika publikoen eta enpresa-agenda pribatuen garapena bideratu eta azkartuko du hiru funtsezko eginkizunen garapen sinergikoaren bitartez: ikerketa, elkarrekintza eta heziketa. Orkestrak Donostiako eta Bilboko Deustuko Unibertsitateko Campusean ditu egoitzak; horrez gain, laguntzaile-sare handia du, eta Eusko Jaurlaritzak -SPRIren bitartez-, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskaltelek, Kutxak eta Repsol-Petronor enpresak Institutuaren funtzionamenduaren alorrean duten zeregin bultzatzailea nabarmentzen da. Gainera, Boston Consulting Group taldearen, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE), Gamesaren eta Iberdrolaren laguntza du Orkestraren Energia Katedran.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero: www.orkestra.deusto.es

 

Ikerketa Ekonomikoen Valentziako Institutuari (IVIE) buruz

 

IVIE ikerketa ekonomikoko institutua da, giza kapitalean, hazkunde ekonomikoan, finantza- eta eskualde-ekonomian, garapenean eta ongizatean espezializatuta dagoena. 1990ean sortu zen, eta ikerketa-alor horietan etengabeko produkzioa bermatzeko gai diren espezialista taldeak sendotzea du helburu. Horren ondorioz, Institutuak eta bere ikerlariek beren lanetan lortutako emaitzak argitaratzen dituzte artikuluen bitartez zientzia-aldizkarietan, liburuetan, monografikoetan eta lan-dokumentuetan. IVIEren beste jarduera garrantzitsu bat hainbat datu-banku egitea eta eguneratzea da, eta, ondoren. datu-banku horiek komunitate zientifikoaren eta jende guztiaren eskura jartzea. Gaur egun, Institutuak hamabi datu-banku egiten ditu, eta horietako batzuk duela hamabost urte baino gehiago hasi ziren argitaratzen.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero: www.ivie.es

 

 

Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutua.

Ikerketa Ekonomikoko Valentziako Institutua (Ivie)

Lorea Larrabeiti

María Llop

Tel.: 943 297 327

comunicacion@orkestra.deusto.es

Tel.: 963 190 050

 prensa@ivie.es

 

15 iruzkin
  • @TCI_2012
    2012.eko uztailak 02

    Comentario de Twitter:
    The work productivity of the Basque Country is similar to that of Germany http://t.co/PAJjLZIr via @Irekia_News @orkestra

  • @marisaran56
    2012.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    La productividad del trabajo del País Vasco es similar a la de Alemania http://t.co/T5WEC9Q0 http://t.co/xieyLVfR

  • @marisaran56
    2012.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    La productividad del trabajo del País Vasco es similar a la de Alemania http://t.co/T5WEC9Q0 http://t.co/xieyLVfR

  • @manycomics
    2012.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Berriak, "La productividad del trabajo del País Vasco es similar a la de Alemania" http://t.co/XDHYf0vM @Irekia

  • @tracymacedu
    2012.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    "@lanbideejgv: Berriak, "La productividad del trabajo del País Vasco es similar a la de Alemania" http://t.co/dHiSIbfM @Irekia"

  • @anavinalsblanco
    2012.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Berriak, "La productividad del trabajo del País Vasco es similar a la de Alemania" http://t.co/XDHYf0vM @Irekia

  • @AsierTelle
    2012.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Berriak, "La productividad del trabajo del País Vasco es similar a la de Alemania" http://t.co/XDHYf0vM @Irekia

  • @lanbideejgv
    2012.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    Berriak, "La productividad del trabajo del País Vasco es similar a la de Alemania" http://t.co/XDHYf0vM @Irekia

  • 2012.eko ekainak 28

    Comportamiento productivo, pero... ¿tenemos centros de decisión? En el caso de Mercedes en Álava, producimos unos modelos para esa marca pero todo viene desde Alemania. En el caso de Michelín, parecido. No podemos dormirnos como "productores" y con el complejo de hormiguitas, hay que enseñar a emprender, innovar y crear ya que el futuro de Europa no será la producción ni la productividad industrial, sino la capacidad de crear valor y exportar saber hacer. Somos referentes éticos además de saber hacer tornillos. Yo no apostaría por los tornillos pero sí en buscar valor de esa ventaja social, y orientaría el sistema educativo y la gestión pública hacia la potenciación de lo uno sobre lo otro.

  • @xupera
    2012.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    La productividad de País Vasco similar a Alemania pero hay que avanzar en Servicios: http://t.co/TcZkvKjH via @orkestra

  • @HETELFP
    2012.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @mmartinmuriel: Interesante artículo: La productividad del trabajo del País Vasco es similar a la de Alemania http://t.co/G3CAxrms...

  • @mmartinmuriel
    2012.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    Interesante artículo: La productividad del trabajo del País Vasco es similar a la de Alemania http://t.co/ajQQV92W http://t.co/cwyJATv4

  • @mmartinmuriel
    2012.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    Interesante artículo: La productividad del trabajo del País Vasco es similar a la de Alemania http://t.co/ajQQV92W http://t.co/cwyJATv4

  • @Empleo_UD
    2012.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    La fuerza de trabajo vasca está más cualificada que en el resto del país lo que nos hace más competitivos. http://t.co/9GsTsA0o

  • @DeustoAlumni
    2012.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    Pero debemos desarrollar la productividad del sector servicios.... http://t.co/p83LKyMz

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)