Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Zahartze aktiboari buruzko lankidetza-hitzarmena Ingema Fundazioarekin (2012-06-26(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko ekainak 26

Erabakia Fundación Instituto Gerontológico Matía (INGEMA) fundazioari zuzeneko diru-laguntza bat emateko. Helburua: adineko pertsonentzako I+G ekimenen, etxez etxeko arreta-eredu integralaren eta heziketa-jardueren garapenari bultzada ematea.

Jaurlaritzaren Kontseiluak oniritzia eman dio lankidetza-hitzarmen bat sinatzeari Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren eta "Instituto Gerontológico Matía (INGEMA)" fundazioaren artean, zahartze aktiboaren eta menpekotasun-egoeran dauden pertsonen arretaren arloan ikerketak egin ahal izateko. Hitzarmenak bi urteko iraupena izango du (2012 eta 2013), eta zenbatekoa 4 milioi eurokoa izango da.

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak bere helburuen artean dauka gizarte-zerbitzuen esparruan berrikuntza sustatzea, erkidegoan oinarritutako zaintza-eredu iraunkorrerantz aurrera egiteko, autonomia funtzionala mugatuta duten pertsonen duintasuna, nahiak eta bizi-kalitatea errespetatuz eta sustatuz. Hortxe kokatzen da "Etxean ondo" izeneko esperientzia pilotua, zeina, Gipuzkoako bost udalerritan egindako lehenengo fase arrakastatsuaren ondoren, euskal geografiaren gainerako lekuetara zabaltzea aurreikusten baita.

Hitzarmenak, era berean, jardunbide egokiak sortu eta garatu nahi ditu zentro gerontologikoetako bizikidetza-unitateen inguruan, pertsonetan eta housing paradigmaren printzipioetan oinarritutako arreta-eredua eskaintzeko eta eredu horren inguruan eguneko zentroetan esperientzia berriak sortzeko eta daudenekin jarraitzeko, bereziki eguneroko bizitzan jarduera terapeutikoak sartuz.

Hitzarmen honen esparruan, I+Gko jarduerak burutuko dira, autonomia sustatzearen eta adinekoen artean menpekotasuna prebenitzearen inguruan jakintza areagotzeko. Jarduera horien artean dago Legacy proiektua, AEBetako Cornell Unibertsitatearekin lankidetzan egingo dena. Esperientzia honetan, zahartzen ari diren pertsonen bizitzan erreferente izan diren alderdiak zabalduko dira, beste belaunaldi batzuei jakinaraztea komenigarria dela iritzita.

Esparru honetan, lankidetzari esker, azterketa bat egingo da, CSIC zentroarekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoan adinekoek egiten dituzten lan ordaindu gabeek BPGan duten eraginari buruz; horretarako, Stiglitz metodologia erabiliko da.

Azkenik, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren finantziazioak aukera emango du, batetik, zenbait irakaskuntza-proiektu egiteko pertsonetan oinarritutako arreta gerontologikoaren ereduari lotutako zenbait alderdiren inguruan eta, bestetik, prestakuntza-jarduerak burutzeko tratu onari eta tratu txarren prebentzioari buruz, "Zahartzen diren pertsonen ongizatean eta tratu onean aurrera egiteko 100 proposamen" izeneko dokumentuan egindako proposamenak betetzeko. Era berean, ikastaro pilotuak egingo dira laguntzaile pertsonalek (Menpekotasunari buruzko Legean aurreikusiak) eta kasu soziosanitarioen kudeatzaileek behar dituzten gaitasunak eta trebetasunak identifikatzeko.

Iruzkin bat
  • @FPilares
    2012.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco reafirma su apuesta por el MODELO de ATENCIÓN #GERONTOLÓGICA INTEGRAL CENTRADO en la PERSONA. Irekia. http://t.co/A0H95YWU

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan