Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Eraikuntza eta eraispen hondakinen ekoizpen eta kudeaketa arautzen duen Dekretua onartu da (2012-06-26(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko ekainak 26

Dekretua, Eraikuntza eta eraispen hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautuko dituena.

Gobernu Batzordeak gaurko bileran, eraikuntza eta eraispen hondakinen ekoizpen eta kudeaketa erregimen juridikoa arautzen duen dekretua onartu du. Horrekin, eraikinen funtzionaltasuna eta kalitatea gutxitzen ez duten eraikuntza jasangarriari bultzada ematen zaio. Eraikuntza mota horrek hondakinen sortzea nabarmen gutxitzen du.

Otsailaren 1eko 105/2008 Erret Dekretua erregulatzen duen Dekretu horri esker, Euskal Autonomia Erkidegoaren esku uzten du arau betetzea eta obra larrietan ematen diren eraispen eta eraikuntza material eta hondakinak sortu edo dituzten enpresek eta langileen betebeharrak finkatzen ditu. Hori dela eta, edozein obra proiektuetan derrigorrezkoa izango da eraikuntza eta eraispen hondakinen kudeaketarako ikerketa.

Hondakinak dituzten enpresa eta langileek, bere aldetik, hondakinen kudeaketa ikerketaren alde ezberdinak biltzen dituen plana aurkeztu beharko dute baita betetze maila egokia izan dezan arduradunaren edo arduradunen identifikazio zehatza ere.

Era berean, hondakinak sortzen dituen pertsonak obra lizentzia lortzeko fidantza bat jarri beharko du. Horren helburua, obra larrietan sortzen diren eraikuntza eta eraispen hondakinen kudeaketa egokia ziurtatzea da.

Azkenik, Dekretuak eraikuntza eta eraispen hondakinen desagertze eta balioztatze jarduerak erregulatzen ditu. Horretarako ingurumen organoaren baimena eskatuko da.

Finean, dekretu horren helburuak hauek dira:

Ingurumen egoera seguruetan eraikuntza eta eraispen materialen berrerabilpena sustatzea.
Ingurumen egoera egokietan, prebentzioa, birziklapena eta edozein motatako eraikuntza eta eraispen hondakinen balorazioa sustatzea.
Eraikuntza eta eraispen hondakinen desagertzea gutxitzea.
Eraikuntza eta eraispen hondakinen desagertze egokia ziurtatzea.
Eraikuntza jasangarriaren alde egitea, beti ere, eraikinen kalitatea eta funtzionaltasunari eutsiz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan