Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak, hirugarren urtez jarraian, lankidetza hitzarmen bat sinatu du Lan eta Immigrazio Ministerioarekin (GSIN), aldi baterako ezintasuna hobetzeko programarekin jarraitzeko (2012-06-26(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko ekainak 26

Erabakia, Lan eta Immigrazio Ministerioarekin lankidetza-hitzarmena sinatzeko baimena emateko. Helburua: aldi baterako ezgaitasunaren prestazioa hobetzeko kudeaketa-estrategia batzuk bideratzeko eta iraupen motzeko prozesuen jokabidea aztertzeko programarekin jarraitzea 2012an.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Lan eta Immigrazio Ministerioarekin, aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa hobetzeko kudeaketa-estrategia batzuk garatzeko.

Aldi baterako ezintasunaren kudeaketaren emaitzak hobetzeko nahitaezkoa da arlo horretan eskumena duten organismo eta erakundeen (Osasun eta Kontsumo Saila eta GSIN) arteko lankidetza-bitartekoak ezartzea, eragindako langileei zerbitzu hobea emateko eta kostu ekonomikoen arrazionalizazioa eta eustea bultzatzeko, sistemaren jasangarritasuna lagunduko bada. Hori dela eta, 2010ean ezarri zen esparru horretako lehen hitzarmena, eta 2011n ere jarraipena izan zuen. Emaitzak onak izan zirenez, erakunde biek erabaki dute duela bi urte ekindako lankidetzaren eta koordinazioaren bideari eustea eta 2012rako berriz ere hitzarmena sinatzea.

2012rako lankidetza-hitzarmenaren helburua da Osasun eta Kontsumo Sailaren eta GSINen artean lankidetza-neurriak ezartzea aldi baterako ezintasunaren inguruan, EAEn aldi baterako ezintasunaren kudeaketa arindu, modernizatu, koordinatu eta kontrolatzeko neurriak ezartzera bideratutako berariazko programa baten bidez. Osasun eta Kontsumo Sailak bere gain hartzen dituen konpromisoen artean dago iraupen laburreko aldi baterako ezintasunen patroia aztertzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan