Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Osasun eta kontsumo Sailak 300.000 euro bideratuko ditu GIB/HIESaren prebentzioaren eta kontrolaren arloan lan egiten duten irabazi asmorik gabeko erakundeentzako laguntzetara (2012-06-26(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko ekainak 26

Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak, aurten, 300.000 euro bideratuko ditu Euskadin GIB/HIESa prebenitu eta kontrolatzeko jarduerak burutzen dituzten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei zuzendutako laguntzetara.

Laguntza horien helburua da aurten burututako hainbat ekintza finantzatzea, hala nola, GIBarekiko bereziki ahulak diren kolektiboen inguruan (gizonekin sexua duten gizonak, immigranteak, prostituzioan jarduten direnak eta drogak bide parenteraletik hartzen dituztenak) prebentziorako esku-hartzeen estrategiak burutzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan