Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Gobernu-Kontseiluak E.A.E.ko Administrazioaren eta Finantza-erakundeen arteko finantza-lankidetzarako hitzarmen bat onetsi du. Horren bitartez, enpresentzako aparteko finantzaketa-lerroa prestatu da, 666 milio euro mobilizatu ahal izateko (2012-06-26(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko ekainak 26

Erabakia, finantza-entitate batzuekin hitzarmen bat izenpetzeko baimena emateko dena. Helburua: berme publikoko aparteko finantzazio-lerro bat gaitzea.

Gobernu Kontseiluak onetsi egin du beste finantzaketa-bide bat sustatzen duen hitzarmen bat sinatzea. Horrela, finantza-erakundeei EAEko Administrazioaren bermeak ematearen bitartez, ekoizpen-jarduerari eustea eta enplegua mantentzea sustatuko da.

Hitzarmenarekin, 666 milioi eurora arteko ekarpena egingo da abaletan. Eusko Jaurlaritzak mailegu eta kredituetarako abal batzuk emango dizkie (400 miloi euro gehienez), arrisku partekatuan (% 60 Eusko Jaurlaritzak, eta gainerako % 40a finantza-erakundeek), finantza-erakundeek emandako finantzaketaren onuradunei.

Maileguen zenbatekoei dagokienez, 50.000 eta 750.000 euro bitartekoa izango da enpresa txiki eta ertainentzat, eta 10.000 eta 100.000 euro bitartekoa banakako enpresaburuentzat eta profesional autonomoentzat.

Hitzarmen honekin arriskuak ez dira, guztiz edo zati batean, finantza-erakundeetatik administraziora lekualdatuko. Aldiz, beste finantzaketa bat eta beste baldintza batzuk eman beharko zaizkie hitzarmenarekin bat egingo duten onuradunei. Horixe da babes publikoaren justifikazioa.

Europako Batzordeak hitzarmenaren baldintzak gainbegiratu ditu, estatuko laguntzen inguruko erkidegoko arauak bete ditzaten. Gauzak horrela, Europako Batzordeak adierazi du onetsiko diren eragiketa guztiek berriak izan beharko dutela, hau da, ezin izango direla erabili aurreko kredituak berreskuratu edo birnegoziatzeko.

Finantza-erakundeekin egindako hitzarmena tresna berrienetako bat da iragan martxoan onetsi zen aparteko programaren barruan, eta 2.180 milioi eurora arteko kopurua mobilizatzen du ekonomia sustatzeko eta Euskadiko enpresek dituzten finantzaketa-arazoetarako irtenbideak bilatzeko.

Hazkundea eta jarduera ekonomikoa suspertuko duten talka-neurri antiziklikoak sustatzeko abiarazi zen neurrien paketea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan