Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Gardentasunaren Legea aurkeztu du (2012)

2012.eko ekainak 27

Lehendakaria-ren ustez, “Gobernu Irekiak errotik aldatu behar du gardentasuna ulertzeko modua”. Patxi Lópezek Gobernu Irekiaren arloko adituen aurrean aurkeztu du Gardentasuna eta Gobernu Onaren Legearen Aurreproiektua. Topaketa horretan, adituen iritzia jaso da testua hobetzeko eta gizarte zibilaren exijentzietara ahal beste hurbiltzeko. "Gobernu Irekia eta gardentasuna ezin dira aldaketa kosmetiko huts bat izan", esan du lehendakariak. Legearen ekarpen nagusietako bat da Eusko Jaurlaritzaren sail bakoitzean gardentasun-arduradun bat izendatzea.

“Guretzat, gardentasuna ez da hitz huts bat. Gardentasunean sinesten dugu, eta, horregatik, eredu gisa jardun dugu legealdi honen hasiera-hasieratik”, esan du lehendakariak. Horrez gain gogorarazi du Eusko Jaurlaritza izan zela mundu anglosaxoitik kanpo Open Data programa bat sortu zuen lehena.

Nagore de los Ríosek, Gobernu Irekia eta Interneteko Komunikazioaren zuzendariak, tresnaren hainbat alderdi baloratu ditu, hala nola, iruzkinen moderazioa.

Koldobike Uriartek, Lehendakaritzako Koordinazio zuzendariak, Legearen lehen jomuga moduan herritarrek informaziorako sarrera izatea ezarri du. Gainera, testuak datu publikoen irekitzearen beharra jasotzen duela nabarmendu du. "Estatuko legearekiko informaziorako sarrerarako exijentzia maila handitu egin dugu", azaldu du Koldobike Uriartek.

Bilbon bildu diren adituek positiboki balioetsi dute Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen Aurreproiektua. Haiek bezala, herritarrek ere Legean parte hartzeko aukera izango dute arratsalde honetatik aurrera.

 

7 iruzkin
  • @AAC_GD
    2012.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @archivisticanet: El Gobierno Vasco presenta el Anteproyecto de Ley de Transparencia y Buen gobierno http://t.co/f22SnNMs

  • @arxiverslleida
    2012.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @archivisticanet: El Gobierno Vasco presenta el Anteproyecto de Ley de Transparencia y Buen gobierno http://t.co/f22SnNMs

  • @opendatanavarra
    2012.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @archivisticanet: El Gobierno Vasco presenta el Anteproyecto de Ley de Transparencia y Buen gobierno http://t.co/I5XB4KLL

  • @feridesfer
    2012.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @archivisticanet: El Gobierno Vasco presenta el Anteproyecto de Ley de Transparencia y Buen gobierno http://t.co/f22SnNMs

  • @archivisticanet
    2012.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco presenta el Anteproyecto de Ley de Transparencia y Buen gobierno http://t.co/f22SnNMs

  • @redmatriz
    2012.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    ✔ Misión Cumplida!!! De regreso en Madrid agradecido de @irekia: Gran Congreso #LeydeTransparencia & Standards #oGov! http://t.co/6uxFSPQ2

  • 2012.eko ekainak 27

    Enhorabuena!! y gracias por las posibilidades de seguimiento por streaming.. país Vasco un ejemplo en Ogov para todos.. alentaros en vuestro proyecto. adelante. Agur

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Helen Darbishire, Europe Directora ejecutiva Acces Info; Karina Banfi, Secretaria de la Alianza Regional; Kevin Dunion, Former Information Commissioner of Scotland; Álvaro Ramirez Alujas, Acces Info Europe, fundador de GIGAPP, I. Ortega y Gasset.