Berriak Eusko Jaurlaritza IX. leg
Eu

Ohiko osoko bilkura (2012-06-28)

2012.eko ekainak 29

Gai-zerrenda:
1. Hezkuntza Batzordearen irizpena, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziari buruzko lege-proiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\09\01\00\0030)
2. Gizarte Politika, Lan eta Berdintasun Batzordearen irizpena, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko lege-proiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\09\01\00\0028)
3. Erakunde, Herrizaingo eta Justizia Batzordearen irizpena, Euskadiko segurtasun publikoaren sistema antolatzeko lege-proiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\09\01\00\0021)
4. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Batzordearen irizpena, Euskadiko ekintzaileei eta enpresa txikiari laguntzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\09\02\02\0013)
5. Erakunde, Herrizaingo eta Justizia Batzordearen irizpena, Kazetarien Euskal Elkargoa sortzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\09\02\02\0021)
6. Erakunde, Herrizaingo eta Justizia Batzordearen irizpena, Euskadiko ekonomialarien eta merkataritza-tituludunen elkargoak bateratzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\09\02\02\0022)
7. Aralar legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, bizitzaren amaieran pertsonen eskubideak eta duintasuna ziurtatzeari buruz. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\09\02\02\0025)
8. Seme-alaben ardura duten gurasoen edo seme-alabarik gabeko bikoteen elkarbizitza hausten den kasuetako gurasoen erantzukizun partekatuari buruz eta familia-harremanei buruz aurkeztutako legegintzarako herri-ekimeneko lege-proposamena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\09\02\04\0005)
9. Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, gaur den egunean artean ebatzi gabe jarraitzen duten ETAren 300etik gora krimen ebazten laguntzeko Eusko Jaurlaritzaren jardunbideei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\03\00\0155)
10. Aralar legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, tokiko jai garrantzitsuenak titulartasun publikoko ondare gisa gordetzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0616)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan