Berriak Lehendakaritza
Eu

Loza: "Ezin da neutrala izan indarkeriaren aurrean "

2012.eko ekainak 27

Jesús Loza elkarbizitzarako komisionatuak, asteartean amaituko du Txilera bi egunetan zehar egingo duen bidaia, eta atzo hitzaldi bat eman zuen Alberto Hurtado Unibertsitateko Giza Eskubideen katedran Santiagon.

Gela betetzen zuen auditorioaren aurrean ETAren historia laburtu zuen Lozak eta berrogei urtetik hona agintariek terrorismoaren aurkako borrokan izandako gertaera nagusien berri eman zuen.

Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak ETA behin betiko desagertzea eta elkarbizitza bakean, askatasunean eta berdintasunean eraikitzea ezarri zituen gaur egungo erronkarik garrantzitsuenen artean. Erakunde terroristak indarkeria uztea positibotzat jo zuen, nahiz eta azpimarratu elkarbizitza Euskadin ez dela hobetuko ETA erabat desagertu arte.

Komisionatuak azpimarratu zuen ETAren indarkeriaren aurka ezin dela neutrala izan eta argi eduki behar dela badaudela "hil zutenak eta hil zituztenak". Horregatik "adierazi zuen Lozak" kontakizuna "memoria inklusibo" baten gainean eraiki behar da, biktima guztien presentziarekin eta baloreak sustatu eta erantzukizunak eskatu "kode penaletik haratago".

Lozak Txilen egin duen azkeneko jarduera Senatuan hitzaldi bat ematea izan da Salvador Allende presidentea omentzeko, Salvador Allende La Monedan hil baitzen Augusto Pinochet buru zela 1973ko irailean emandako Estatu kolpearen ondorioz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jesús Loza, Ainhoa Alday