Berriak Lehendakaritza
Eu

Europa "modernoa, lehiakorra, berritzailea eta jasangarria" eskatu du Lehendakariak, EBeko Berrikuntza, Zientzia eta Industria ministroen aurrean

2010.eko otsailak 07

Europako Lehiakortasunaren gaineko Goi-bilera hasi da, Zientzia, Berrikuntza eta Industria ministro europarrak bildu direlarik bertan

Patxi López Lehendakaria izan du buru Donostiako Miramar Jauregian egiten ari den Europako Lehiakortasunaren gaineko Goi-bileraren hasiera ekitaldiak. Ekitaldi honi esker, Euskadi "Europako berrikuntzaren hiriburu" bihurtuko da, eta bertan etorkizuneko gizarte europarraren gaineko hausnarketa egingo da, eta Lehendakariaren iritziz, "gizarte modernoa, lehiakorra, berritzailea eta jasangarria" finkatu egin beharko da aipatu etorkizun horretarako.

Patxi López Lehendakariak "Euskadi berritzailea" aurkeztu die Berrikuntza, Zientzia eta Industria ministro europarrei, zeintzuk, gaurko gauetik aurrera, parte hartuko duten Donostian Europako Lehiakortasunaren gaineko Goi-bileran. Euskal gizarteaz nabarmendu egin du Lehendakariak "punta-puntako ehun industriala, maila goreneko enpresa eta unibertsitateekin, eta teknologia eta ikerkuntza zentroekin, mundura begira dugun aurkezpen kartarik hoberena dena". "Egunotan zehar Euskadi Europako berrikuntzaren hiriburu izango da, zientzia eta ezagutzaren gaineko hausnarketa eta erabakien gunea, eta hauei esker finkatu egin beharko da Europako Batasuna gizarte moderno, lehiakor, berritzaile eta jasangarri gisa", adierazi du.

Patxi López Lehendakaria izan du buru Europako Lehiakortasunaren gaineko Goi-bilerak, gaur gauetik aurrera eta asteartera arte Donostiako Miramar Jauregian ospatuko dena. Lehendakariarekin batera, Zientzia eta Berrikuntza ministra Cristina Garmendia izan da, eta Europar Batasuneko Zientzia, Berrikuntza eta Industria ministroak. Ekitaldi honen ospakizunak 2016an Donostia Europako Kulturaren Hiriburu izateko hautagaitza lagunduko du.

Bere hitzaldian, euskal gizarteak bere ekonomiari eskaini dion "balio erantsia" nabarmendu du, "ez bakarrik beste ekonomia batzuekin berdintasun baldintzetan lehiatu ahal izateko, baizik eta aurrean jarri gaitezen, bide berriak ireki ditzagun eta esploratzaileak izan gaitezen ezagutza maila berrien lorpen progresiboan", erantsi du.

Hiru hizkuntzatan (euskara, ingelesa eta gaztelania) hitz egin duen Lópezek, euskal sukaldaritza kokatu du paradigma gisa, "gizarte modernoak aurrerapenaren trenetik atzeratuta geratu ez daitezen". "Euskal sukaldariek adierazi digute gizarte modura hazteko hartuko beharreko bidea: gure sustraietatik abiatu, gure iraganaz ikasi, ondo zaindu gure produktuak eta lehengaiak eta konponbide berrien bilaketan esperimentatu", azpimarratu du. Izaera horren adierazgarri da, Lehendakariaren hitzetan, Basque Culinary Center-a, "gastronomia zientzien gaineko trebakuntza, ikerkuntza eta berrikuntza goi-mailako zentroa, Europan sortutako era honetako lehena". Euskal sukaldariak "gure gizartearen ADN-an dagoen izaera berritzailearen eredurik onena" direla esan du Lehendakariak.

Europar zaletasun nabaria

Espainian eta Euskadin azken urteetan bizi izan den aurrerapenaren arrakasta "bere izaera galdu gabe" eraldatzean datzala nabarmendu du Zientzia eta Berrikuntza ministra Cristina Garmendiak". "Gure Europar zaletasun nabariaren sekretua gure iraganaz, Europak lagundu digunaz eta orain guk lagundu dezakegunaz dugun kontzientzia da", azpimarratu du Garmendiak.

 

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko martxoak 24

    El mejor predicador "fray Ejemplo".

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria