Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Lanbidek Bizkaiako Foru Aldundiari eskatu dio oraindik gordeta dituen 1.500 gizarte-laguntzen espedienteak lehenbailehen entregatzea

2012.eko ekainak 25

"Atzerapen eta ezkutatze horrek giza drama handia sortzen du beren eskabidearen erakuntzaren zain dauden familietan" adierazi du Javier Ruiz, Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratze Sailburuordeak, eta "prestazio hori eskatzen denetik ordaintzen den arte gutxienez zortzi hilabeteko atzerapena dagoela" ere adierazi du. Beste bi foru aldundiek beren dokumentazioa aurkeztu duten bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiak ez du Lanbidek egindako eskakizunei erantzun.

Javier Ruizek prentsaurrekoa eman du gaur goizean Bilbon, Pedro María Sánchez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariarekin batera, atzerapen hori salatzeko.

Ruizen aburuz, "herritarren eskubideak ez dira defendatu". Halaber, adierazi du "ziur asko, prestazio hori behar duten familien kopuruak gora egiten jarraituko duela".

Bizkaiko Foru Aldundiari oraindik atxikita dituen 1.500 bat espedienteak (Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eskatzaileen espedienteak) emateko eskatu dio Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak; izan ere, Eusko Legebiltzarrak prestazio ekonomiko horren eta Etxebizitza Gastuetarako Prestazio Osagarriaren (EPO) kudeaketa integrala Lanbideri eskualdatu zionetik sei hilabete baino gehiago igaro baitira jada.

Euskal Enplegu Zerbitzuak errekerimendu publikoak eta pribatuak egin dizkion arren, Bizkaiko Foru Aldundiak oraindik ez du igorri errekurtsoak dituzten espedienteen azken multzo hori eta duela sei hilabete igorri behar zituen, hain justu, Eusko Legebiltzarrak Lanbideren esku utzi zuenean DBE eta EPO prestazioen kudeaketa, betiere onuradunak lan-aktibazioarekin lotzeko.

Gainerako Foru Aldundiek entregatu dute dokumentazio guztia, baina Bizkaikoak ez die kasurik egin Lanbideren eskakizunei. “Aldundiaren deskontrolaren ondorioz drama humano handia sortzen ari da eskaeraren erantzunaren zain dauden 1.500 familia horietan; gure bulegoetara joaten dira eta gure langileek ezin dute haien egoera egiaztatu, espedienteak Bizkaiko Foru Aldundian daudelako oraindik”, azaldu du Plangintza eta Enpleguko sailburuorde Javier Ruiz jaunak.

DBE eta EPO prestazioen kudeaketa integralaren hasierako sei hilabete hauetan, Bizkaiko Foru Aldundiak arian-arian 19.214 espediente (15.034 familia-unitateri dagozkio) igorri ditu guztira, hau da, guztizkoaren % 40 inguru.

Jada igorri dituen txosten horiek izapidetzean batez beste zortzi hilabeteko atzerapena izan da. Izan ere, Lanbidek jaso dituen espedienteen artetik, Bizkaitik bidalitako 1.451 espedienteren kasuan gutxienez hamahiru hilabeteko atzerapena zekarten. Bestela esateko, 1.451 eskatzailek iazko maiatzean egin zuten laguntzen eskaera, kasurik onenean, eta oraindik ez dute erantzunik jaso.

Bizkaitik bidalitako beste 3.547 espedienteren kasuan, zazpi hilabetetik hamabi hilabetera bitarteko atzerapena zegoen. Beraz, Lanbideri entregatutako espedienteetatik 4.998k gutxienez zazpi hilabeteko atzerapena zuten.

Bizkaiak entregatutako espedienteak

Gehienez bi hilabeteko atzerapenarekin

8.842

3-6 hilabeteko atzerapena

5.374

7-12 hilabeteko atzerapena

3.547

Gutxienez 13 hilabeteko atzerapena

1.451

GUZTIRA espedienteak

19.214



Hamahiru milioi euro atzerapenetan


Berandutze horren ondorioz, Euskal Enplegu Zerbitzuak ordaindu behar izan ditu Bizkaiko Foru Aldundiaren kudeaketa txarraren ondorioz iritsi zaizkion atzerapenak. Orain arte, Lanbidek hamahiru milioi euroko estra bat ordaindu behar izan du Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Etxebizitza-gastuetarako Prestazio Osagarriaren nominetan, foru-administrazioak eragindako atzerapenak kitatzearren; izan ere, iazko abendura bitarte Foru Aldundiari baitzegokion laguntza horien kudeaketa.

Euskal Enplegu Zerbitzuak diru asko ordaindu behar izan du Bizkaiko aurreko kudeatzaileak herritarrei eragindako kalteak ordaintzeko. DBEaren kasuan, Bizkaiko Foru Aldundiak eragindako atzerapengatik Lanbidek 9.640.311,87 euro ordaindu ditu. EPOren kasuan, aldiz, 3.431.178,54 euro. Zenbateko horrek gizarte-prestazioetan Bizkaiko lurralde osoan urte hasieratik ordaindu den zenbateko guztiaren % 7 osatzen du.

Aldi berean, Lanbideko langileek egindako kontrol-lanaren ondorioz, gizarte-laguntzak kobratzeko iruzurrari dagokionez, Bizkaian garrantzi handia duela konturatu dira. Gizarte-prestazioak eten diren kasuen % 72,27 lurralde horretan gertatu dira. Legez finkatutako baldintzak betetzen ez zituzten onuradunei egindako gainerako eteteak honela banatzen dira: % 13,88 Araban eta % 13,83 Gipuzkoan.

4 iruzkin
  • @txarliegarcia
    2012.eko abuztuak 31

    Comentario de Twitter:
    Me gustaría saber si @iurkullu exigiría a @jlbilbao los expedientes de ayudas sociales de Lanbide si fuera Lehendakari http://t.co/enY8Jxfw

  • @txarliegarcia
    2012.eko ekainak 26

    Comentario de Twitter:
    Bizkaia es la única Diputación que todavía no ha dado todos los expedientes de RGI a Lanbide: 1500 están bloqueados. http://t.co/y6A7PHwB

  • @PSEBarakaldo
    2012.eko ekainak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @rvoscar: Esta es la "buena gestión, la de los de aquí, la de verdad": http://t.co/5TU99nKJ #andayahombre

  • @rvoscar
    2012.eko ekainak 25

    Comentario de Twitter:
    Esta es la "buena gestión, la de los de aquí, la de verdad": http://t.co/5TU99nKJ #andayahombre

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Ruiz, Pedro María Sánchez