Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Batzordea

2012.eko ekainak 26

Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuak (www.euskadiemprende.net) 6.200 erabiltzaile baino gehiago dauzka jada eta 28.000tik gora bisita izan ditu martxan egon den hilabetean.

Ekintzaileen esku jarri den beste zerbitzuak, alegia, informazio pertsonalizatuko telefonoak (900 716 001) 400 kontsulta inguru jasotzen ditu hilean.

Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzua martxan jarri denetik 100dik gora eragile publiko eta pribatu homologatu dira Euskadi Emprende zigiluarekin.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburu Bernabe Unda Legebiltzarreko Industria Batzordearen aurrera agertu da berak hala eskatuta, bertako kideei azaltzeko Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuaren edukiak eta duela hilabete inguru abiarazi zenetik izan duen funtzionamendua.

Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuarekin gauzatu egin da Patxi López Lehendakariak duela hilabete batzuk agindutako proiektua, zeren orain Jaurlaritzak "eskura dauzkan baliabideak koordinatzeko eta ordenatzeko eta tramiteak sinpletzeko" zerbitzu bat eskaintzen baitio ekintzaileari.

Sailburuak ekintzaileen esku jarritako tresna guztien berri eman du bere azalpenean: Euskadi Emprende marka, arreta pertsonalizatuko telefonoa (900 716 001), hilean 400 kontsulta inguru jasotzen dituena eta www.euskadiemprende.net ataria. Ataria martxan jarri zenetik (duela hilabete inguru), 28.000tik gora bisita jaso dira eta jada 6.200 erabiltzaile baino gehiago dauzka.

Sailburuak onartu du zerbitzu berri honen helburu garrantzitsuenetako bat (eta eskaintzen duen abantaila handienetakoa) ekintzailetzako eragileen homologazioa dela.

Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuak etapa berri bat irekiko du, non azkenean Euskadiko ekintzailetza sarea ordenatu eta ezagutu ahal izango baita (zein eragile dauden, nolako ekimen eta laguntzak proposatzen dituzten, kanpoko aholkulariak, e.a.) homologazio prozesu baten bidez.

Hasieratik SPRIk (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietateak) kudeatu duen Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuak hainbat tresna eskaintzen ditu negozio bat martxan jarri nahi duten ekintzaileentzat eta "Euskadi Emprende" zigiluak bermatzen duen kalitate baldintzetan egin nahi dutenentzat. Marka hori babesgarri bat izango da eragile, instituzio eta erakunde publikoentzat eta, hain zuzen, horretarako sortu da eragileak atxikitzeko eta homologatzeko protokoloa.

Zerbitzuetako bat Eusko Jaurlaritzaren beste lorpen bat da Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuko eragile homologatu izan nahi duten aholkularitzek gehienez ere 50 €/orduko tarifa eskainiko dutela bost urte baino gutxiago dituzten enpresa berriak aholkatzeagatik.  Hala, prezio onargarriak eskainiko zaizkie enpresari berriei.

Bernabe Undarekin batera egon da Xabier Garmendia, Industria eta Energia sailburuordea, zeinak bereziki azpimarratu baitu nolako lana egin den azken hiru urteotan ekintzaletzaren arloan, ekintzailetza delako 2010-2013 Lehiakortasun Planaren ardatzetako bat. Han izan da baita ere Lara Cuevas, SPRIko ekonomi sustapeneko zuzendaria, zerbitzua martxan jarri denetik hona bildu diren datuen berri emateko.


Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuaren helburuak


Laburbilduz, hauek dira Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuaren helburuak:

  • Euskadin ekintzailetzaren alde egiten den jarduera trafikoa ordenatzea.
  • Espazio komunak sortzea eragileak, inbertsiogileak eta ekintzaileak harremanetan jar daitezen, elkarreragin dezaten eta elkarlanean jardun dezaten. Espazio horiek fisikoak (Emprende Foroa eta beste eragile publiko nahiz pribatuek garatutako jarduerak, Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuak berak sustatutako Cooperar para Emprender programaren bidez babestuak) nahiz birtualak (sare sozialez gain, Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuaren atarian argitaratzen den guztia partekatzeko eta komentatzeko prestatuta dago, harremanetarako espazio bizia delako) izango dira.
  • Ekintzailearen edo lantalde osoaren zalantzak eta kezkak eraginkortasunez bideratzea Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuko profesionalengana, proiektu profilaren eta premien arabera. Horrek guztiak helburutzat dauka eragile guztiez osatutako sare sendo bat ehuntzea, gai izango dena enpresa gazteen premiei konponbideak emateko.

www.euskadiemprende.net atariko zerbitzuak


 Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuaren tresna garrantzitsuenetako bat bere webgunea da eta dagoeneko zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

1.Euskadin, Espainian nahiz Europan ematen diren ekintzailetzarako laguntzak bildu eta mantentzea (300 laguntza daude eta atariaren atal nagusietan dauden beste finantzaketa tresna batzuk ere sartuko dira, esaterako enpresak sortzeko, barne-ekintzailetzarako edo sendotzeko).

2. Euskadin ekintzailetzaren alde egiten den jarduera guztia biltzea eta Estatuan zein Europan egiten diren ekimen garrantzitsuenen aukeraketa bat eskaintzea.

3. Euskadin ematen diren ikastaroei buruzko informazioa eskaintzea. Ekintzaileen gaitasunak eta trebetasunak garatzeko ikastaroak.  Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuak identifikatuko ditu zeintzuk diren gai horiek lantzeko eragile egokienak (Ganberen eta Patronalen hitzarmena).

4. Euskadin ekintzailetzaren inguruan sortzen diren albiste guztiak biltzea. Horrela, espazio bakar batean edukiko dugu proiektu berriei, programei eta euskal eragile edo erakundeek eginiko ekintza guztiei buruzko informazioa.

5. Albiste hezigarriak egitea eta astean behin enpresa bat sortzeko ezinbestekoak diren gaiak lantzea. Horrez gain, proiektuen hazkunderako garrantzitsuak diren gaiak ere landuko dira.

6. Iritzi, harreman eta lankidetza foroak sortzea sare sozialetan.

7. "Ekintzailekidetzarako" espazio egoki bat sortzea, non enpresa proiektu bat partekatu nahi duten pertsonak harremanetan jarriko baitira ekintzaile+ekintzaile=lana formula aplikatuz. Garrantzia ematea lankidetzari eta partekatzeari, beti hobea delako ideia eta proiektu partekatu bat edukitzea edo aldaketa partekatu bat gauzatzea.

8. Balioan jartzea Euskadiko proiektu ekintzaileak eta horri buruz hitz egitea, hasi berritzaileenetatik eta apalenetaraino. Horiez guztiez hitz egingo dugu, baina ez guk, protagonistak eurak izango direlako beren lanen berri emango digutenak, eurak direlako bizitza proiektu berri horri buruz ongien hitz egingo dutenak. Gogora ekarriko dugu gure sarearen garrantzia, hain zuzen ere enpresa txikiena.

 

Gasteizen, 2012ko ekainaren 25ean

 

Iruzkin bat
  • @lanbideejgv
    2012.eko uztailak 11

    Comentario de Twitter:
    Berriak, Portal Servicio Vasco #Emprendimiento ha recibido más de 28.000visitas en un mes http://t.co/5QT3Rpbj #noticias @irekia

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lara Cuevas (SPRI)