Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Gizarte-laguntzetan detektatutako iruzur-kasuen % 72 Bizkaian gertatu dira

2012.eko ekainak 21

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak gizarte-prestazioetan detektatutako iruzurraren % 72,27 Bizkaian aurkitu da, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) eta Etxebizitza Gastuetarako Prestazio Osagarriaren (EGPO) kudeaketa osoa bere gain izan dituen lehenengo bost hilabeteetan. Legeak ezarritako baldintzak ez betetzeagatik hasitako gainerako etendura-espedienteak Araban (% 13,88) eta Gipuzkoan (% 13,83) izan dira.

"Datu horiek agerian uzten dute nola egin diren gauzak Euskadin azken urteotan gizarte-laguntzetako iruzurraren aurkako borrokari dagokionez, eta ze desberdinak izan diren diputazio batean edo bestean izandako kudeaketa eta kontrola", adierazi du Javier Ramosek, Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariak.

DBEren eta EGPOren kudeaketa osoa bere gain izan dituen lehenengo bost hilabeteetan 2.031 hartzaile baino gehiagori bi laguntza horietakoren bat eteteko prozedurei ekin die jada Lanbidek. Espediente horiek aztertzean iruzurraren jatorri geografikoa ezagutu ahal izan da. Diru-ondorioei erreparatuz, gizarte laguntzetako iruzurraren aurka borrokatzeko ekintza honen munta 17,28 milioi eurokoa da urtean.


Bizkaiko aldundia izan da espedienteak beranduen helarazi dituen foru administrazioa, sei hilabete baino gehiago beranduago, ebatzi gabeko 15.000 ohiko espediente, kudeatzen zituen espedienteen %40. Berez, Eusko Legebiltzarrak, lan-aktibazioari lotzea helburu, diru-prestazio horien kudeaketa osoa Lanbideri eman eta sei hilabetera, Bizkaiko Aldundiak oraindik ez ditu eman bere esku dituen espediente guztiak.

Eta, lan handiena udaletako gizarte-zerbitzuek egina zuten arren, Aldundiaren atzerapenak beharra zuten pertsonei egin beharreko ordainketetan ere atzerapena eragin du, baita legea betetzen ez zutenei kontrolik gabe egindako ordainketak ere. Hori guztia konpondu du Lanbidek, jasotako dokumentazioa gainbegiratu ondoren. "Anabasa handia aurkitu dugu Bizkaiko Aldundiak emandako dokumentuetan, eta iruzurraren datuek hori berresten dute", esan du Ramosek.

Legea ez betetzeagatik laguntza eten zaien hartzaileen banaketa koadro honetan jasotzen da:


Iruzurra EAEko gizarte-laguntzetan

Araba
Iruzurraren         % 13,88
Populazioaren     % 14,66
Diferentziala      -0,78

Bizkaia
Iruzurraren         % 72,27
Populazioaren     % 53
Diferentziala       +19,27

Gipuzkoa
Iruzurraren         % 13,83
Populazioaren     % 32,33
Diferentziala       -19,05

Grafikoak adierazten duenez, Lanbideko langileek gizarte-prestazioen kobrantzan antzemandako iruzurra Bizkaian zentralizatzen da, antzemandako kasuen % 72,27 han gertatu baita, populazio-indizeagatik dagokiona baino ia 20 puntu gorago. Araban, berriz, % 13,88, eta Gipuzkoan % 13,83.

Arabaren eta gainerako lurraldeen arteko alde nabarmen hori, ordea, ez da islatzen populazioaren portzentajean; izan ere, Eustatek emandako datuen arabera, euskal herritarrak honela banatzen dira: % 53 Bizkaian, % 32,33 Gipuzkoan eta gainerako % 14,66a Araban.

Hortaz, Gipuzkoako eta Arabako diferentzialak -19,05 eta -0,78 dira; Bizkaikoak, ordea, +19,27raino jotzen du.


Baita urtebete ere

Bizkaiko Foru Aldundiak gaur arte emandako espedienteak zazpi eta zortzi hilabete arteko atzerapenarekin ebazten dira, batez beste. Are gehiago, Lanbideko langileek urtebeteko atzerapena duten hainbat kasu ere aurkitu dituzte. Gorabehera horrek "izugarri atzeratu du gizarte-laguntzen kudeaketa lurralde horretan, espedienteen kontrola eta jarraipena eragotzi du eta prestazio horretan ematen den iruzurraren aurkako borroka oztopatu du".

Lanbidek bana-banan aztertu ditu espediente horiek, eta eragindako guztiei ordaindu die Bizkaiko Foru Aldundiak, gizarte-prestazioa jasotzeko baldintza guztiak betetzen zituzten arren, zor ziena. "Bizkaiko Foru Aldundiak diru-sarrerak bermatzeko errentarekin izan duen kudeaketa negargarria izan da, eta kontua are dramatikoagoa da kontuan hartzen badugu eragindako familiek estuasun ekonomiko larriak dituztela" azpimarratu du Ramosek.

Bizkaiko foru-administraziotik bidalitako espedienteak aztertzean, Lanbideko langile espezializatuek akats larriak antzeman dituzte ebazpenetan ere. "Adibide bat jartzeagatik, foru-aldundiak eskatzen zigun eskatzaile bati 10.000 euro baino gehiago ordaintzeko, atzerapenengatik, urteak direlarik ez dela Euskadin bizi. Jakina, ebazpen horri uko egin genion. Asko dira era horretako akatsak, Lanbideko langileek zuzendu dituztenak behar duenak kobra dezan eta eskakizunak betetzen ez dituenak kobra dezala saihesteko".

Bizkaiko Foru Aldundiaren kudeaketaren ondorioak

Bizkaiko Foru Aldundiak espedienteak ebazteko izan duen atzerapenak Lanbidek Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) eta Etxebizitza Gastuetarako Prestazio Osagarriaren (EGPO) nominetan aparteko 13 milioi ordaindu behar izana ekarri du, pasa den abendura arte prestazio horien kudeaketaren arduraduna zen foru administrazio horrek sortutako atzerapenak likidatzeko.

Euskal Enplegu Zerbitzuak ordainketa garrantzitsu hori egin behar izan du aurreko kudeatzaileak Bizakaian herritarrei egindako kaltea zuzentzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako DBEren atzerapen moduan, Lanbidek 9.640.311,87 euro ordaindu behar izan ditu. EGPOren fakturari dagokionez, diru kopurua 3.431.178,54 eurokoa izan da.

 

 

2 iruzkin
  • @davidutti
    2012.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    “@lanbideejgv: Berriak, "El 72% del fraude en las ayudas sociales se concentra en Bizkaia" #RGI /PVC https://t.co/nXEIUia9 #noticias @Irekia

  • @lanbideejgv
    2012.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    Berriak, "El 72% del fraude en las ayudas sociales se concentra en Bizkaia" #RGI /PVC https://t.co/GzuHknnP #noticias @Irekia

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan