Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Zahartzearen, kronizitatearen, teknologiaren eta industriaren 22 herrialdetako 30 aditu baino gehiago bilduko dira Bilbon datorren astean, sanitatearen, gizarte zerbitzuen eta industriaren arteko zubi bat eraikitzeko

2012.eko ekainak 21

Ekainaren 27tik 29ra bitarte egingo da Bilbo AAL Summit 2012 konferentzia, hiriarentzat 500.000 eurotik gorako inpaktu ekonomikoa eragingo duen ekitaldia.

Zahartzearen, kronizitatearen, teknologiaren eta industriaren alorreko 22 herrialdeko mundu osoko 33 aditu bilduko dira AAL Summit Bilbao 2012 konferentzian, Sanitatearen, Industriaren eta Zerbitzuen Sektorearen nazioarteko elkarraldian, eta zahartzaren erronkari ekingo zaio bertan, iraunkortasuna bermatzeko premia eta negozio-aukera gisa.

Mundu osoan izen handia dute hizlari horiek beren esperientzia eta jardunbide onenak erakutsiko dituzte inbertsioa bultzatzeko eta eskala handian soluziobideak abiaraztea ahalbidetzeko AAL Summit 2012 konferentzian. Honako hauek dira nabarmentzekoak:

Alejandro Ruelas-Gossi dr. Adolfo Ibáñez Negozio Eskolako zuzendari eta Estrategiako irakaslea, Miami, AEB.

Ursula M. Staudinger dr. irak. Etengabeko prestakuntzarako eta garapen instituzionalerako Jacobs Center zentroaren dekano sortzailea eta Bremengo (Alemania) Jacobs Unibertsitatearen presidenteordea

Walter van Kuijen. Estrategiako eta Merkataritza Garapenako zuzendaria, Philips Healthcare. AEB

Holly B. Jimison dr. Informatika Medikoko eta Epidemiologia Klinikoko irakasle elkartua Oregongo (AEB) Osasunaren eta Zientzien Unibertsitatean.

Carlos Cendra Armijo. Negozio Garapeneko zuzendaria eHealth, Telefónica Digital, Espainia.

Fernando Fantova dr. Etorbizi Fundazioaren zuzendaria. Espainia.

Mike Biddle. Batzorde Teknologiko Estrategikoa eta AALA elkartearen presidentea. Erresuma Batua.

Marja Vaarama dr. Finlandiako Osasun eta Ongizateko Institutu Nazionalaren zuzendari nagusiaren laguntzailea eta "More years better life" Programaren presidentea. Finlandia

Era berean, 600 inbertitzaile, enpresaburu, berritzaile, ikertzaile, profesional sanitario, politikari eta elkarte inguru izango dira (eskualde eta estatukoak zein nazioartekoak) jakintza trukatu eta premia publiko eta garapen teknologikoak sartzearen artean dagoen sintoniarik eza aztertuko dutenak.

AAL SUMMIT 2012 programa

Programa betea eskaintzen du konferentziak, 4 osoko bilkurak eta 12 bilkura paralelok osaturikoa. Zahartze aktibo eta independente baten epe luzerako ikuspegia, arreta sozio-sanitarioko eredu berriak, kontsumo-produktu eta zerbitzuen garapen errentagarria, eta horiek garatzea ahalbidetuko duten politika publikoak biltzen dituzte aztertu beharreko gaiek. ALL esparruaren barruan aztertu beharreko gairik esanguratsuenak azpimarratu beharko dituzte osoko bilkurek, ALL produktu eta zerbitzuen merkaturatzea Europako herritarrentzat egia bihur dadin.

Bi bilkura berezi ere egingo dira, Europako Eskualdeak eta Inbertsio Foroak. Europako Eskualdeak bilkuran ALL esparruan Europan eginiko lana erakutsiko da eta lan hori nola lotzen den Euskadiko ekimenekin, eta bertan Europako hainbat herrialdetako (Kent, Suediako Ekialdea, Flanders, Noord-Brabant, Eskozia, Plugia, Friuli Venezia Giulia) sektore publiko eta industrialeko hainbat adituk parte hartuko dute.

Matchmaking-Inberbitzaileak-ekintzaileak bilkurak agertoki bat eskainiko du proiektu teknologiko irudikorrak inbertitzaileen aurrean aurkezteko eta finantza-babesa izan dezaten benetako negozio bihurtzeko.

Programa osatzeko deklarazio bat sinatuko da, AAL esparruaren etorkizunerako ideiak eta AAL SUMMIT - ISG Conference bilkura birtual bat bilduko dituena, helburutzat zahartzerako konferentzia teknikoen elementu garrantzitsuenak, ALL gailurra eta ISG konferentzia ekitaldi bakar batean biltzeko helburuarekin betiere. Bertan parte hartuko dute Eusko Jaurlaritzaren Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuorde Olga Riverak eta ISG Geronteknologiako Nazioarteko Sozietatearen presidente Alain Franco MD-k. Deklarazioan biltzen diren ideiak izango dira eztabaidaren ardatza, eta ekintzak aterako dira bertatik bizitza independente eta zahartze aktiborako teknologiaren merkatu bat sortzeko.

Ekitaldiak irauten duen egunetan, ALL esparruko produktu, zerbitzu eta soluziobideen aukera osoa eskainiko du konferentzia merkataritza-erakusketa osatuko duten 15 standetan.

Produktu eta teknologia berriak laguntza-eredua aldatzeko eta zahartzearen eta kronizitatearen erronkari aurre egiteko

Esparru sanitarioan duen garapen teknologikoko bere maila handiarengatik aukeratu du Euskadi egoitza gisa AAL Summit 2012 konferentziak, Euskadik lidertza erakusten duelako kronizitateari eta zahartzeari ekiteko modu berri, hobe eta iraunkorragoen bilaketan eta garapenean, eta Sanitatearen, Gizarte Zerbitzuen eta Industriaren arteko beharrezko zubi-lanak egingo ditu konferentziak.

Garrantzitsua da jakitea zahartzearen eta kronizitatearen merkatuak birekin biderkatuko duela bere bolumena datozen 30 urteetan. Euskadin, 2050ean, euskal biztanleriaren % 33k 65 urte baino gehiago izango ditu. Gaur egun, % 85ek patologia kroniko 1 du gutxienez eta urteak bete ahala, tipologia horretako beste patologia batzuk hartzen dituzte, eta baliabide sanitarioen % 80 kontsumitzen duten patologia anitzeko paziente eta paziente plurimedikatu bihurtzen dira. Mundu osoko joera da hori, herrialde aurreratu guztietan gertatzen dena, baita garapen-bidean dauden herrialde gehienetan ere.

Enpresa-dibertsifikazioko apustu handi gisa sortzen ari da zahartzearen merkatua, enplegu berria, enpresa-hazkundea, garapen zientifiko teknologikoa eta lehiakortasuna garatzeko gai dena. Egungo industriaren % 30 baino gehiago eta zerbitzuaren sektorearen % 40 bultzatuko du.

Gero eta zahartuagoa den biztanleria bati erantzuteko gai diren produktu eta zerbitzuak lortzea, eta sanitate- eta gizarte-arloko laguntza-ereduaren beharrezko eraldaketa ahalbidetzea da, betiere iraunkortasunaren egungo erronkei erantzunez, Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak, AAL A erakundeak (Bizitza Lagundu Independentea Elkartea), zahartze aktiborako politika eta merkatuak garatzeko esparruko Europako elkarte handienak, eta Tecnalia Research & Innovation erakundeak antolatzen duten konferentzia honen helburu nagusia. 

Inpaktu Ekonomikoa Bilbon

Bilborentzat AAL Summit 2012 konferentzia hartzeak eragin dezakeen inpaktu ekonomikoa 500.000 eurotik gorakoa izango da. Adituen arabera, biltzarretara bertaratzen direnek pertsona eta egun bakoitzeko 300 euroko batez bestekoa uzten dute, eta batez ere jatetxe, hotel eta erosketen artean banatzen da gastu hori.

Zifra horri parte-hartzaileek aparteko aisialdi-jardueretan egiten duten inbertsioa gehitu behar zaio, beren egonaldia zabalduz eta bisita Euskadin turismoa egiteko aprobetxatuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan