Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Larunbatean Bilboko 1.go Sagardo Eguna ospatuko da eta Eusko Label ziurtagiria duen Sagardoaren 2011. uzta aurkeztuko da

2012.eko ekainak 21

Bilbo, ekainak 21.- Gaur goizean aurkeztu du Arrantza eta Elikagai Industrietako sailburuordeak, Jon Azkuek, Bilboko 1. Sagardo Eguna, zeinetan Eusko Label ziurtagiria duen 2011ko sagardo uzta dastatu ahal izango den. Modu horretan, eta ziurtagiria lortu eta urte batera sagardo ekoizleen lanaren kalitatea frogatu ahal izango da.

Jon Azkue sailburuak berak sagardo ekoizleen lana eta Eusko Label ziurtagiriarekin konpromisoa hartu dutenak goraipatu nahi izan ditu, “Euskadiko sagarrekin bakarrik egindako sagardo naturala dugu, kalitate handikoa eta, batez ere, proiektu hau babestu duten ekoizle eta sagardotegien konpromisoa dugu eta hori da, gure departamentuarentzat eta Eusko jaurlaritzarentzat, gauzarik garrantzitsuena“.

Eusko Jaurlaritzak, Eusko Labelek eta hiru lurraldetako sagardogile elkarteek babesten duten festa goizeko 11:30tan hasiko da Bilboko Areatzan eta Gipuzkoako 10 sagardo ekoizleren, Bizkaiko 6en eta Arabako 1en sagardoa dastatu ahal izango da. Bilbon dastatuko den sagardo guztia %100 bertak sagarrarekin egina dago, hau da, Eusko Label ziurtagiria du.

Arrantza eta Elikagaietako Industria sailburuordearen hitzetan, “bertako produktu baten kontsumoa zabaltzeko ahalegin bat besterik ez da baina baita ere Eusko Label ziurtagirira batu diren ekoizleei gure babesa eskaintzea. Lan itzela egin dute eta orain, ereindako uzta oparoa jasotzeko garaia iritsi zaie”.

Sagardo naturala laguntzeko Euskal Okelarekin egindako hanburgesak jateko aukera ere izango da. Guztira, 1200 pintxo banatuko dira eta bakoitzak 1,5 euro balioko du. Edalontziak 2,5 euroko kostua izango du eta jasotako dirua Esklerosi Anizkoitza Elkartearentzat izango da.

PARTE HARTUKO DUTEN SAGARDOGILEEN ZERRENDA

Bizkaia
Axpe (Markina-Xemein)
Etxebarria (Gatika)
Laneko (Gizaburua)
Kandi (Muxika)
Malgarrazaba (Gatika)
Uxarte (Zornotza)

Gipuzkoa
Ola (Irun)
Iparragirre (Hernani)
Aburuza (Aduna)
Calonge (Donostia-Igeldo)
Lizeaga (Astigarraga)
Añota (Azpeitia)
Astarbe (Astigarraga
Bereziartua (Astigarraga)
Petritegi (Astigarraga)
Saizar (Usurbil)

Araba
Iturrieta (Aramaio)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jon azkue