
Ehun enpresa inguru bildu dira Goierrin, gastronomiari lotutako turismo eskaintza bateratua saldu nahian
Ø
Gaur Ordizian Euskadi gastronomia marka aurkeztu du
Merkataritza eta Turismo sailburuordeak, Pilar Zorrillak.
Ø
Eskualde gipuzkoarrak “Gastronomiari lotutako
Produktu Kluba” du dagoeneko, Eusko Jaurlaritzak, Basquetourren bidez, eta
Goiturrek, eskualdeko turismo agentziak, inguru horretan gastronomia sustatzeko
asmoarekin sortutako eragile publiko eta pribatuen elkartea, hain zuzen ere.
Gaur goizean, Merkataritza eta Turismo
sailburuordeak, Pilar Zorrillak Euskadiko gastronomia marka ezagutarazi du,
Goierriko “Gastronomiari lotutako turismo produktuaren Klubaren” aurkezpenean,
Ordizian. Gastronomia, turismo produktu gisa, euren eskualdean sustatzeko
helburua duten ehunen bat eragile publiko eta pribatuen elkartea da, Eusko
Jaurlaritzak, Basquetour- Turismoaren Euskal Agentziaren bidez, eta Goiturrek,
Goierriko Turismo Agentziak bultzatuta.
Honek esan nahi du ehun enpresa hauek gastronomiari lotutako turismo
eskaintza bateratua saltzeko biltzen direla.Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearekin batera,
Euskadin sortutako lehen gastronomia klubak dira.
Produktu klubak Eusko Jaurlaritzaren Gastronomia
sustatzeko Plangintzan ezarritako baliabide estrategikoak dira, gastronomian
indarra duten eskualdeetan turismo produktu gisa garatzeko, Goierriren kasuan
bezala.
Gaur egunera arte, klubaren sormena gastronomiaren
sustapenerako eskualde gipuzkoarran emandako pausurik garrantzitsuena da. Hala
ere, 2012an zehar, antolaketarekin, kudeaketarekin, turismo produktu eta
esperientziekin, eta turismo marketinarekin lotutako ekintzak garatuko dira.
Hauen helburua, eskualdeko gastronomia turismoarekin zerikusia duten ekintza
guztiak egituratzea, produktuaren egitura, kudeaketa eta sustapenerako
metodologia bat jartzea, eragile publiko eta pribatuen arteko harremanak
indartzea eta Goierri marka gastronomiaren munduan sustatzea da.