Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Bilboko Farmazietako Erakusleihoen Lehiaketa, 2012

2012.eko ekainak 21

Bilbo tabako-kerik gabe

Maiatzaren 31 Tabakorik Gabeko Nazioarteko Eguna izan zela-eta, Osakidetzaren Bilbo Eskualdeak eta Bilboko Udala "Bilboko Farmazietako Erakusleihoen Lehiaketa 2012" ospatzen dute. Ekainean zehar, Abusu, Gazteleku eta Mesedeak LMUen jardun-eremuko farmaziek parte hartu dute ekimen honetan, eta amaiera emateko, ekainaren 21ean egingo da sari-banaketa Bilboko udaletxeko arabiar aretoan.

Tabakorik Gabeko Nazioarteko Egunaren ospakizuna Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) sustatzen du eta Bilbo eskualderaino iritsi da, ekimen honen bitartez.

Gogoratu behar da tabakismoa dela munduan heriotza gehien eragiten dituen bigarren kausa, hipertentsioaren ondoren, eta hamar heldutik baten heriotza eragiten duela. Aurten, begirada tabako-industriaren jarrera salatzera zuzendu da, OMEko zuzendari Margaret Chanek adierazitako arrazoi honengatik: "tabakoaren industriak erretzaile berriak behar ditu, erretzeari uzten diotenak edo hil egiten direnak ordezkatzeko, eta ez du inolako erreparorik taktika zikinak erabiltzeko milioika euro irabazten jarraitzeko". Hortik dator kanpainaren lema: "Tabakoaren industriaren interferentzia tabakismoa prebenitzeko eta kontrolatzeko neurrietan".

Erakusleihoen lehiaketa Osakidetzaren Bilbo Eskualdea eta Bilbo Udalaren Osasun eta Kontsumo area, erakundeen babesarekin, Bilboko biztanleen artean tabakoari uztea sustatzeko egiten ari den ahaleginaren adibide da.

Lehiaketa hori, eskualdearen gainerakora zabaltzeko asmoarekin antolatu da, Osakidetzaren Bilbo Eskualdeko Lehen Mailako Arretaren, Bizkaiko Farmazialarien Elkartearen, Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailaren eta Bilboko Udalaren arteko lanari esker.

Hiru eremu horietako farmazia ugarik -14tik 12k- parte hartu izanak adierazten du erakunde arteko lan horren emaitza ona dela eta erakunde horiek helburu bera lortzeko batera lan egiteko ahalegina egiten dutela. Guztien arteko lan horren adierazgarri, sariak ematen dituen epaimahaian erakunde bakoitzeko kide bat egongo da.

Lau erakunde horiek partekatzen duten eta Bilboko farmazien erakusleihoen lehiaketarekin lor daitekeen helburua da biztanleria tabakismoaren arazo larriaren inguruan sentsibilizatzea. Horretarako, oso garrantzitsutzat jo da farmaziak osasuna sustatzeko eta prebentziorako zentro gisa aurkeztea. Farmazialariek, bezeroarekin harreman zuzena dutenez, ohitura osasungarriak sustatzeko gaitasuna eta betebeharra dute. Oraingo honetan, helburu nagusia da erretzeari uzteko informazioa eta eskuragarri dauden baliabideak ematea.

Udal Saria farmazia honek irabazi du: Unceta, La Merced - en Farmazia aldiz, Eskualde Mailako Saria Echarri Gatazlekuetako Farmazia, farmaziari egokitu zaio; horrez gain, parte hartu duten gainerako bulegoei egiaztagiri bat eman zaie.

Bestalde, aurten beste ekimen batzuk egin dira, arestian aipatutako helburuarekin:

Maiatzaren 29an, kerik gabeko 2 karpa jarri ziren Arenal Plazan eta Errekaldeko Anbulatorioaren plazan. Ekimen honetan parte hartu zuten Gazteleku, Mesedeak, Alde Zaharra, Errekalde eta Deustuko osasun-zentroetako profesionalen asmoa zen herritarrei hurbiltzea osasun-zentroetan tabakoari uzteko eskaintzen den aukera. Elkarrizketak egin zitzaizkien 286 pertsonari tabakoaren inguruko ohiturei buruz eta, motibazio-mailaren arabera, aholku labur bat eman zitzaien edo tabakoari uzteko kontsultara igorri ziren.

● Maiatzaren 31n, Tabakorik Gabeko Nazioarteko Eguna zela-eta, Deustu, Gazteleku, Alde Zaharra eta Abusuko osasun-zentroetan informazio-mahaiak jarri ziren, zentro horiek tabakoaren aurka burutzen duten lana ikusgarriago egiteko, bai eta tabakorik gabeko esperientziak adierazteko panelak ere. 300 elkarrizketa baino egin ziren eta erabiltzaileen esperientziei buruzko 30 esaldi jaso ziren.

● Bilbo eskualdeak google site bat du, farmazia-bulegoei eta Osakidetzako profesionalei estaldura emateko, eta, bertan, tabakismoari buruzko hainbat dokumentu kontsulta daitezke: Osasun Sailak argitaratutako informazio-liburuxkak, OMEk edo Familia eta Komunitate Medikuntzako Espainiako Elkarteak egindako osasun-inkesten emaitzak, Bilbo Eskualdeko zentroetan tabakismoaren erreferentzia diren pertsonen harremanetarako datuak, etab.

Halaber, EAEko herritarrek Osasun eta Kontsumo Sailaren webgunean ikus ditzakete tabakoari uzteko laguntza eskaintzen duten zentroak. Bilbo Eskualdeko zentroak helbide honetan kontsulta daitezke: http://goo.gl/maps/Fr48.

Proiektu horiek abian jartzeak eta etorkizuneko ekimenak antolatzeak, zalantzarik gabe, Osakidetza eta Osasun eta Kontsumo Saila tabakoari uzteko tratamenduetako profesionalen prestakuntzan egiten diren ahaleginari erantzuten diote. Horrez gain, hainbat erakunde lankidetzan jarduten direnez eta helburu bera lortu nahi dutenez, berehala ikusiko da herritarrengan duen eragin positiboa. Honi gehitzen badio Bilboko Udaletxea eta helburu ohikora heltzeko nahietarako Bizkaiko Farmazialari Elkargoko entitate kolaborazioa, hiritarrengan inpaktu positiboak ez du iristean tardatuko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan