Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Datorren astelehenean, ekainaren 25ean, Gipuzkoan EuskoTreneko autobusen udako ordutegiak indarrean sartuko dira

2012.eko uztailak 09

Udako garaiarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak bere eskaintza egokituko du ekitaldiaren aldi honetan hiritarren mugikortasunaren beharrizan desberdinetara, egungo zerbitzuari dagokionez ondorengo aldaketak sartuz.

KOSTALDEA:

- Zarautzetik irten eta autobidetik lanegunetan doazen Zumaia-Donostia lineako zerbitzu gehigarriak kendu egingo dira ondorengo orduetan 7:15, 8:15, 8:45, 9:15 eta 9:45ean Donostiatik irteera 13:00ean eta 18:00etan.

- Zumaiatik Donostiara 7:00etako, 13:55etako eta 21:00etako autobidetik Ospitaletara eta Donostiatik Zumaiara 8:10eko, 15:10eko eta 22:10eko doan zerbitzua mantendu egingo da

- Ordu birik behin autobideko zerbitzua burutuko da Ospitaletik eta irteerak Zumaiatik Donostiara 8:30, 10:30, 12:30, 14:30, 16:30 eta 18:30ean eta Donostiatik Zumaiara 9:30, 11:30, 13:30, 15:30, 17:30 eta 19:30ean.

- Zumaiatik zein Donostiatik autobidetik larunbat eta igande arratsaldeko Zumaia-Donostia lineako zerbitzuak mantendu egingo dira.

- Neguko larunbat gaueko zerbitzua mantendu egiten da.

- N-634 errepidetik Zarautzetik irteten den 9:45eko zerbitzua bere irteera Getariatik 9:40an burutuko du, era berean Donostiatik irtengo diren 8:40ko eta 18:40ko zerbitzuak Getariaraino iritsiko dira.

- Gainerako lineatako ordutegiak mantendu egingo dira.

UROLA:

- Zumaia-Zumarraga linean hondartzetatik zenbait zerbitzu gehigarri jarriko dira.

- Zumaiatik Zumarragaraino 20:00etako zerbitzua luzatu egingo da.

- Zumarragatik Zumaiara Aizarnazabaletik ordutegia aldatu egingo da, 14:35eko Zumarragako irteera ez da Aizarnazabaletik igarotzen, bere ordez Aizarnazabaleko igarotzea Zumarragatik irteten den zerbitzuak burutuko du 15:35ean.

- Gainerako lineatako ordutegiak mantendu egingo dira.

DEBA BARRENA:

- Ermua-Ondarroako zerbitzu guztiak Mallabiraino luzatu egingo dira.

- Orduak eta 5 minutuan Mallabitik Mendarora irteten diren zerbitzuak, data horretatik aurrera Ermutik burutuko dira Debaraino 10:10, 11:10, 12:10, 13:10, 14:10, 17:10, 18:10 eta 19:10ean herri horretatik irteerak 11:15, 12:15. 13:15, 14:15, 15:15, 18:15, 19:15 eta 20:15ean.

- Egun horretatik aurrera, astelehenetik ostiralera, 15:00etan Eibartik Arratera zerbitzua burutuko da eta Arratetik 15:30ean jaitsiko da.

- Gainerako lineatako ordutegiak mantenduko dira.

 

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan, eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan