Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Industria Sailak berrantolatu egin ditu bere programak, euskal enpresei zerbitzu hobea emateko

2010.eko otsailak 11

SPRI taldea berrantolatu egin da Jaurlaritzaren estrategia berrietara egokitzeko.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak hiru estrategia berri diseinatu ditu euskal enpresei zerbitzu hobea emateko. Hori dela-eta, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren (SPRI) 52 programak berrantolatu, eta sozietate publiko horren barne-berrantolaketa sakona egin da.

Enpresa-sarearen premiak ikusi ondoren, enpresetarako irtenbide globalak bilatzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Horretarako, hainbat programa konbinatu eta hiru estrategia berri horiek jarriko ditu abian. Hona hemen estrategia horien izenak: RESISTE (enpresei krisialdiaren aurrean eusten laguntzeko), COMPITE (lehiakortasuna handitzeko) eta LIDERA (sektoreak eta talde estrategiko handiak sustatzeko). Hiru estrategiak elkarren osagarriak dira, eta ez daude esparru itxiak izateko pentsatuta. Horrela, beraz, enpresa bera hiru estrategietako programei lotuta egon daiteke. Azken batean, enpresa bakoitzaren "neurriko trajea" egin, eta Administrazioaren programa-sarea ezagutzen ez duten enpresak orientatu behar dira. 

Erabaki horiek SPRI Taldearen berrantolaketa ekarri dute. Izan ere, eraginkortasun eta efizientzia handiagoko kudeaketa batera eta euskal enpresei zerbitzu hobea emateko beharrera egokitu du Taldeak bere egitura.

SPRI Taldean erabiltzen hasi den kudeaketa-sistemak hiru kontzeptu ditu oinarri: enpresa batek laguntza eskatzen duenetik kobratzen duenera bitarteko epeen murrizketa, sozietate publikoen funtzionamendu-gastuen aurrezpena ("gutxiagorekin gehiago egin" lemapean), eta SPRI Taldea euskal enpresen eta Administrazio Publikoaren arteko lankidetzarako 'Leihatila Bakar' bihurtzea.

'Lehiatzeko eraldatzen dugu'

SPRI Taldearen berrantolaketa logotipora ere iritsi da. Izan ere, hemendik aurrera 'Lehiatzeko eraldatzen dugu' lema gaineratuko zaio. Era horretan, euskal enpresa-sarearekiko konpromisoa eta zerbitzua erakutsi, eta konfiantza-giro bat sendotzen lagundu nahi du Jaurlaritzak.

Sailaren politika berriaren ondorioetako bat SPRI Taldearen organigramaren berrikuntza da. Zuzenean zuzendari nagusi Tomas Orbearen mende dauden hiru sail sortu dira. Sail horietako bi politika horren bi zutaberi dagozkie: Eragiketa Saila eta Azpiegitura Saila dira. Laguntza Zerbitzuen Saila, berriz, beste biei estaldura emateaz arduratzen da. Gainera, Plangintza eta Estrategia Saila indartu egin da.

Eragiketa Sailaren barruan, RESISTE, COMPITE eta LIDERA estrategiak daude, hau da, SPRI Taldeak eskaintzen dituen programa, laguntza eta zerbitzu operatiboak biltzen dituztenak. Horien artean, hainbat sailek (Berrikuntza, Ekintzailetza, Enpresa Eraldaketa, Teknologia eta Nazioartekotzea eta Arrisku Kapitala) eskaini izan dituzten eta eskaintzen dituzten klasikoak zein enpresei krisialdiaren aurrean Eusten laguntzeko, Lehiatzeko oinarriak finkatzeko eta etorkizuneko ekintza estrategikoak Gidatzeko berariazkoak daude.

Azpiegitura Sailak SPRILUR sozietatearen programak eta zerbitzuak, eta Parke Teknologikoen Sarearen politikak biltzen ditu. Sailaren helburua honako hau da: azpiegituretan inbertitzea, gure enpresek kokapen-soluzio egokiak izango dituztela bermatzeko, bai gaur egun, bai krisialdia amaitzean (lurzoruaren palanka-efekturako finantzaketa publiko/pribatua, parke teknologiko berrien kokapena eguneratzea eta abar).

RESISTE, COMPITE eta LIDERA

Euskal enpresei laguntzeko politika berria arazoak dituzten, baina proiektu bideragarria duten enpresei laguntzean datza, krisialdiari eusten eta krisialdia gainditzen laguntzean (RESISTE estrategiaren bidez) eta, aldi berean, enpresei irauteko eta merkatuan duten posizioa hobetzeko aukera emango dieten lehiakortasun-elementuak egokitzen eta bultzatzen laguntzean (COMPITE estrategiaren bidez), alegia. Bestalde, LIDERA estrategiaren helburua honako hau da: Estatuan edo nazioartean merkatu-posizio garrantzitsu bat lortu nahi duten eta Euskadin eragin handia izango duten enpresen edo enpresa taldeen proiektu estrategikoak sustatzea eta babestea.

RESISTE estrategiak elkarri laguntzen dioten enpresei laguntzea du abiapuntuko ideia. Jaurlaritzak, hainbat sailen eta SPRI Taldearen bitartez, etorkizuna baduten, baina krisialdia gainditzeko arazoak dituzten enpresentzako laguntzak ematen eta tresnak garatzen ditu. Estrategiaren barruko programak honako hauek dira: izen berekoak (RESISTE), hots, enpresei finantza-aholkulariak kontratatzen laguntzeko helburua dutenak (beren finantza-zorrak berriz negoziatu ahal izan ditzaten), eta RENOVE izenekoak, hots, sektore jakin batzuetan (altzariak, automobilak, makina-erreminta eta abar) kontsumitzaileen konfiantza suspertzeko eta sendotzeko helburua dutenak.

COMPITE estrategiak xede gisa enpresa-hazkundea, nazioartekotzea, sustapen ekonomikoa, berrikuntza eta teknologia, eta informazioaren teknologia berriak dituzten programak eskaintzen ditu indibidualki. Halaber, SPRI Taldearen jardueraren ondorioak areagotzeko helburua du, Euskadiko lehiakortasun-agente guztiak mobilizatzearen bidez (eskualdeko garapen-agentziak, trakzio-enpresak, kluster sektorialak, lurralde-elkarteak, enpresa- eta berrikuntza-zentroak, enpresa-elkarteak eta abar), eta agenteek aurkezten dituzten proiektuak garatzeko laguntzen bidez. Era horretan, SPRI Taldearen eta bere programen kapilaritatea hobetu, eta ahalik eta enpresa gehienetara iritsi nahi da.

LIDERA estrategia, berriz, Euskadin bertako trakzio-proiektuak izateko premiak -gaur egun inoiz baino handiagoa denak- sortuko du. Eusko Jaurlaritzak, horren bidez, inpaktu handia eta trakzio-ahalmen handia duten eta normalean nazioarteko dimentsioa duten mota horretako proiektu estrategikoak bultzatu nahi ditu. Jakina, ekimenek enpresa-izaera garbikoak izan behar dute.

3 iruzkin
  • 2010.eko otsailak 12

    RESISTE, COMPITE Y LIDERA ... e ¿INNOVA?

  • @Mrlugosi
    2010.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    Mi primera aportación a Irekia va de la crisis y resistir. http://tinyurl.com/yc6lnga

  • 2010.eko otsailak 12

    Muy interesante el programa Resiste. Sin duda tendremos que hacer más con menos o al menos aprender a hacerlo. Espero que SPRI nos enseña a cómo hacerlo. A ver si conseguimos ser "transformistas" para competir como dice el eslógan.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bernabe Unda sailburua