Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

EuskoTrenek Bilboko eta Gasteizko tranbietan udako zerbitzua abian jarriko ditu

2012.eko ekainak 21

BILBOKO TRANBIA

Datorren uztailaren 2an, astelehenean, Bilboko  tranbian udako zerbitzua hasiko da, maiztasuna aldatuko da, horrela zirkulazioak 10 minutukoak izan beharrean 15 minutukoak izango dira egun osoan zehar.

GASTEIZKO TRANBIA

Gasteizko tranbian, ekainaren 25etik aurrera, egun burutzen den eskola egunetako zerbitzu gehigarria kendu egingo da, eta berriro ere hasiko da eskola egunak hasten direnean.

Ukitutako tranbiak ondorengo hauek dira:

Ibaiondo-Angulema,  8:42an eta 12:35ean

Angulema-Ibaiondo,  9:04an

Lovaina-Ibaiondo,     13:03an

Tranbia biak ohiko ordutegira itzuliko dira irailaren 3etik aurrera.

Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete


 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan