Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Euskadik lehen aldiz hartuko ditu autonomi erkidego guztietako Turismoko zuzendari nagusiak

2012.eko ekainak 20

Bilera ostiralean izango da Donostiako Aquariumean, baina ostegunean Basque Culinary Center bisitatuko dute.

Euskadik ostiral honetan ostatatuko du lehenengoz autonomi erkidego guztietako Turismoko Zuzendari Nagusien Mahaia. Aldian behin Madrilen ospatzen den bilera hori Donostiara ekarriko da oraingoan, Eusko Jaurlaritzak hala eskatuta.

Manuel Butler izango da 17 autonomi erkidegoetako eta Ceuta eta Melillako turismo zuzendariak elkartuko dituen bilera honen buru. Manuel Butler Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren menpeko Turespaña organismo publikoko zuzendari nagusia da.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburu Bernabé Undak ostiralean egingo dio harrera taldeari Donostiako Aquiariumean, eta sailburuarekin batera egongo dira baita ere Pilar Zorrilla, Merkataritza eta Turismo sailburuordea eta Isabel Muela, Turismoko zuzendaria. Han izango da baita ere Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatea.

Ostegunean, autonomi erkidegoetako Turismoko zuzendariek aukera izango dute Basque Culinary Center ezagutu eta instalazioak bisitatzeko, eta ongietorri afaria ere egingo zaie.

Bilera Donostian izango denez, autonomi erkidego guztietako arduradunek lehen eskutik ezagutuko dituzte Euskadiko erakargarritasun turistikoak. Zuzendari batzuek beren egonaldia luzatuko dute eta asteburuan ere geratuko dira, hurbiletik ezagutzeko Eusko Jaurlaritzak iaz garatutako “Esperientziak”.

Guztira 88 esperientzia abiarazi dira, non turistak une bikainak bizi baititzake, eta ez bakarrik paisaiak ikusi edo ibilaldiak egin. Helburua da gure bisitarien leialtze maila handitzea tokiko agenteekiko lankidetzaren bidez.

AGENDA/ DEIALDIA

Osteguna, 20:30 Joxe Mari Aizega Basque Culinary Center-eko zuzendariak ongi etorria egingo dio taldeari Basque Culinary Center-en (Donostiako Teknologi Parkea) eta gero instalazioak bisitatuko dituzte. Hedabide grafikoek irudiak har ditzakete.

Ostirala, 9:30 Argazki ofiziala Donostiako Aquariumean. Han egongo dira Bernabé Unda, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua, Pilar Zorrilla, Merkataritza eta Turismo sailburuordea eta Isabel Muela, Turismoko zuzendaria. Han izango da baita ere Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatea. Hedabideek irudiak har ditzakete eta agintarien adierazpen batzuk ere jasoko dituzte. Gero, Turismoko Zuzendari Nagusien Mahaiaren bilera egingo da.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko ekainaren 20an

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)