Berriak
Eu

Idoia Mendia: “Sorturen legeztapenari buruzko epaiak jada existitzen zen errealitate bat berresten du”

2012.eko ekainak 20

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak gaur arratsaldean Bilboko Justizia Jauregian Auzitegi Gorenaren epaia baloratu du. “Espero genuen epai bat izan da. Erabakia soilik ezagutzen dugu, ez xehetasunak, baina Euskadin jada gertatzen zena berretsi du: hau da, ezker abertzalea erakundeetan Bildu eta Amaiur koalizioen bidez ari zela politika egiten".

Idoia Mendiak esan du “Sorturen legeztapenak alderdi berri horren estatutuetan jaso diren oinarri demokratikoak bultzatzea” nahiko lukeela.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia