Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

HTAi Bilbao biltzarrak datorren astean osasun-sistemen berrikuntzaren arloko nazioarteko hainbat aditu bilduko ditu

2012.eko ekainak 22

“1.300 pertsonaren parte-hartzea espero da eta horien %90 atzerritarrak izango dira”. José Asuak, Eusko Jaurlaritzaren Ezagutzaren eta Ebaluazioaren Kudeaketaren zuzendari eta biltzarra antolatu duen batzordearen buruak, gaur goizean Bilboko Meliá Hotelean Euskalduna Jauregian ekainaren 23tik 27ra gauzatuko den ekitaldiaren inguruko datu batzuk azaldu ditu. Biltzarra osasunaren teknologien arloko garrantzitsuena da, eta urtero antolatzen du nazioarteko HTAi erakunde zientifikoak. “Konklusioek eragin zuzena izango dute osasun-sistemetan eta gaixoen arretan datozen urteotan”.

Iñaki Gutiérrez-Ibarluzea, sozietatearen idazkaria, prentsa-gosariaren aurkezpenaz arduratu da, eta Clifford Goodman-ek, HTAi Sozietatearen presidente eta Obama administrazioaren osasun-erreformako aholkulariak, esku-hartzea gauzatu du bertan.

Asuak azaldu duenez, biltzarra osoki egingo da ingelesez, eta 17 prestakuntza-jarduera ziurtatu eta 30 bilera paralelo egingo dira. Horrez gain, “asteburu honetan ekitaldi paralelo” bat egingo dela azaldu du, eta “biltzarraren  aurreko ekitaldi” horretara joateko gonbidapena luzatzean azaldu du bertan izango direla “Osasunaren Munduko Erakundearen goi-karguak”.

Goodman-ek aurkezpena amaitzeko esan du “ohore handia” dela biltzarrean parte hartzeko aukera izatea eta “osasun-sistemetan berrikuntza aintzat izan behar dugula”.

Iruzkin bat
  • @HTAiMeeting
    2012.eko ekainak 23

    Comentario de Twitter:
    Rueda de prensa 22-06: #HTAiBilbao reunirá la próxima semana a expertos mundiales en innovación en sistemas sanitarios. http://t.co/t3oeEryf

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • José Asua, Clifford Goodman