Berriak Eusko Jaurlaritza IX. leg
Eu

Lehendakaria: “Euskadik Espainiako zama finantzariorik kaudimendunena du”

2012.eko ekainak 22

Patxi López lehendakariak bermatu du Eusko Jaurlaritzak %1,5eko defizita beteko duela aurten. Jaurlaritzaren Kontrolerako Bilkuran, Eusko Jaurlaritzaren buruak esan du Euskadiren zama finantzarioa "arrazoizkoa dela, aurreko krisietan zuena baino hobea, eta Espainiako kaudimendunena”. Azaldu duenez, 2011n Euskadiren finantza-zama 312 milioikoa izan zen, aurrekontuaren %3,31koa, hain zuzen; 2001ean, berriz, 475 milioikoa izan zen (%8,3koa), eta 1993a eta 2002a bitartean aurrekontuaren %7tik gorakoa izan zen. Defizita ez gainditzeko, lehendakaria “%1,5aren eta berrorekarako finantza-plan ekonomikoaren konpromisoak betetzearen” alde agertu da.

Lehendakariak gogorarazi du Euskadi ez dela aurreikusitakoa “baino euro bakar bat gehiago” zorpetu; izan ere, azaldu duenez, Eusko Legebiltzarrak Lege baten bidez berariaz baimentzen badu soilik gerta daiteke hori.

Horren harira, Patxi Lópezek esan du hori “behin bakarrik” gertatu zela, “2009ko urrian, alegia, egungo legealdia hasi zenean, eta aurrekontuan benetako diru-sarreren eta aurreko gobernuaren aurrekontuen arteko desoreka izugarriaren ondorioz zegoen 2.600 milioi euroko desdoikuntzari aurre egiteko egin zen. Hor datza gaur egungo zorraren zati handi bat”, esan du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria