
Kalitate-ziurtagiriak dituzten Euskadiko turismo arloko erakundeen eta enpresen kopurua laukoiztu egin da bost urtetan
Ø
Turismoaren
Euskal Agentziaren, Basquetourreren, funtzio nagusietako bat kalitatea hobetuta
lehiakortasuna hobetzea da eta prozesua bizkortu egin du azken hiru urteotan:
ziurtagiri horiek zituzten 453 entitatetatik, 775era pasatu dira; hau da, % 70
gehiago gutxi gorabehera.
Ø
Sortu zenetik
bost urte igaro direnean, Basquetourrek turistarentzat eskaintza zabalagoa ere
lortu du; gaur egun, Euskadiz gozatzeko esperientzia mailako 88 produktu ditu
eskuragarri.
Ø
Agentziak
bere bosgarren urteurrenean dituen erronka nagusiak honako hauek dira:
produktuaren saila eta turismoaren behatokia sortzea, lurralde mailako
kudeaketa-eredua abian jartzea, eta berrikuntzaren eta kalitatearen aldeko
apustua egitea. Azken 3 urteotan turisten sarrera % 17 igo da.
Basquetourrek, Turismoaren Euskal Agentziak, ia laukoiztu egin du
kalitate-ziurtagiriak dituzten sektore mailako enpresen eta erakundeen kopurua
bost urteko ibilbide honetan. Ziurtagiri horiek dira Euskadiko
turismo-eskaintzaren lehiakortasuna
hobetzeko gakoetako bat eta gaur egun ia 800 erakundek du kalitatearen
“Q” ziurtagiria eta “Jardunbide Egokien” bereizgarria. Lan hori da, hain zuzen
ere, Basquetourren lanaren hiru oinarrietako bat (Euskadiko turismoaren
lehiakortasun-estrategiarekin lotutako bultzada eta ezarpena zuzentzeko sortu
zuten) eta batez ere azken hiru urteotan bizkortu da. Izan ere, tarte horretan,
kalitate-ziurtagiri horiek dituzten enpresen kopurua 453tik 775era igo da; hau
da, % 70 gehiago gutxi gorabehera.
Turismo-estrategiaren oinarrizko beste aldaketa bat orain hiru urte arte
lurralde mailako irizpideetan oinarrituta zegoen politika aldatzea eta
turismogunea bultzatzea izan da turismoguneekin alderatuta, lehentasuna
produktuei emanez. Horri esker, gaur egungo eskaintza zabalagoa da eta turistak
aukera gehiago ditu eskuragarri: orain, bisitariak gozatu ahal izateko lehen ez
zeuden 88 esperientzia daude. Ezarritako prezioaren truke, bisitariari gozamen
handiagoa eskaintzen dien antolatutako jarduerak dira. Aurretik, eskaintza
baliabidean oinarrituta zegoen (kasu hartan, turistak ikusle moduan esku
hartzen zuen); gaur egun, ordea, esperientzien bidez, jarrera aktiboa izateko
aukera du. Orain eskaintzen ditugun esperientzien 88 produktu horien artean,
hauek nabarmendu behar ditugu: “Barruan duzun chefa” edo benetako sukaldari
batek gainbegiratuta, tailer batean janaria prestatzea. “Guggenheim Bilbao +”
edo museoa bisitatzea, baina gidari batekin sekula bisitatzen ez diren guneak
ezagututa. "Ardoaren kultura, upategiz upategi” edo Arabako Errioxako
upategiak bisitatzea, ardoak dastatzea eta "ginkana"
enogastronomikoetan parte hartzea. “Euskadi jatorrizko bertsioan” edo landatar
inguruneko tradizioak eta eguneroko lanak bizitzea: animaliak jeztea edo
gaztagintza, adibidez. “Flysch experience” edo gure kostaldeko “hostopil
geologikoak” gertutik ikusteko aukera…
Esperientzia gehiago dago Euskadiko turismo-atarian:
Horrez gain, azken urteotan agentziak
lortutako beste helburu nagusietako bat Euskadiko Behatoki Turistikoa sortu
izana da. Euskadiko turismoaren estatistika mailako egoeraren araberako informazio
guztia zentralizatzen eta kudeatzen duen onlineko plataforma da. Informazioa
hainbat iturritatik jaso ohi du: Eustat, EIN, Eurostat... gainera, erabakiak
hartzeko garaian oso tresna garrantzitsua da.
Basquetourren kudeaketaren inguruko emaitza hauek gaur azaldu dituzte
Bilbon egindako prentsaurrekoan Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak,
Pilar Zorrillak, eta Basquetourreko zuzendari nagusiak, Ana Izaguirrek. Bertan,
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren mendeko agentziaren balantzea
egin dute. Agerraldi horretan, Basquetourren funtzionamendua azaldu dute;
agentziaren egitura hiru sailetan bana dezakegu: lehiakortasunaren arloa:
Euskadiko turismoaren balio-kateko lehen mailan egiten du lan eta haren zeregin
nagusia lurraldearen egituraketa lantzea da turismoguneari balioa emateko.
Horretarako, lankidetza publiko-pribatu estuaren bidez, jarduerak eta programak
ezartzen dituzte. Bigarren mailan lan egiten duen produktuaren sailaren misio
nagusia Euskadiren posizionamendua eta lehiakortasuna hobetzen lagun dezaketen
produktu turistiko berriak sortzea da. Hau da, turismo-agente publikoekin eta
pribatuekin elkarlanean, Euskadiko turismo arloko baliabideak edo
erakargarritasunak egituratu behar ditu bisitariarentzat eskuragarri izan daitezen
eta haietaz goza dezan. Eta, azkenik, marketin arloaren funtzioa kalitatezkoa
eta lehiakorra den eskaintza (turismogunearena eta produktuena) Euskadiko
turismorako interesekoak diren merkatuetan komertzializatzen laguntzea eta
sustatzea da.
Lehiakortasunarekin lotuta, aldi honetan egindako jarduera nagusia
Euskadiko turismo arloko lurralde mailako kudeaketa-eredua sortu eta abian
jarri izana da. Horretarako, beharrezkoa izan da turismo arloko egitura eta
laguntzen aginduak berriro antolatzea, eta eskualde mailako eta hiriburuetako
turismoguneetako turismo-lankidetzarako erakundeak (eragile publikoak eta
pribatuak biltzen dituzte) berrantolatzea. Gaur egun, Euskadi osoko 24
erakunderekin egiten du lan. Gainera, kudeaketa-eredua sistematizatu dute. Atal
honen baitan, nabarmendu beharrekoa da eskualde bakoitzean egindakoaz gain,
lehen aldiz, goi mailan, eskualdez gaindikoan, lan egin dutela. Zehazki,
lurralde mailako antolaketa-eredua garatu dugu. Eredu horrek kostaldeko
eskualde guztiak biltzen ditu eta turismogune zehatza osatzen dute: euskal
kostaldea.
Aipatu beharreko bigarren jarduera
enpresetan eta turismogunearen kalitate turistkoaren “Q" ziurtagiria eta
“Jardunbide Egokiena” ezartzeko egindako kalitate arloko lana da. Bost
urteotan, guztira, 150 elkartek lortu dute kalitatearen “Q” ziurtagiria, eta
407k “Jardunbide Egokien” egiaztagiria. Gehienak, gainera, azken hiru urteotan
lortu dituzte. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailean gaur
egun lanean ari den taldearekin, kalitatearen "Q" ziurtagiria ehun
enpresa inguruk lortu du, eta “Jardunbide Egokien” ziurtagiria, aldiz, 230
elkarte inguruk. Berrikuntza arlotik ere bereziki landu dituzte jardunbide
egokiak. Zehazki, Euskadiko turismo-sektorean informazioaren eta
komunikazioaren teknologien erabilera azpimarratu dute gai horrekin lotuta.
Programa horren helburua Euskadiko turismo-eragileak berrikuntzaren inguruan
sentsibilizatzea eta haien arteko kultura berritzailea bultzatzea izan da.
2011. urtean gai hori lantzen hasi zirenetik gaur egunera arte, 135 enpresak
hartu du parte programan, eta Euskadi Espainia mailan aitzindari bihurtu da
programa hori lantzen.
Azken bost urteotan arlo horretan
egindako hirugarren jarduera garrantzitsuena “Anfitrioiak” proiektua sendotu
izana da. Ekimen horrek kalitatea ere lantzen du, baina, kasu honetan,
turismogunean turistei eskaini ohi zaien arreta-zerbitzutik abiatuta, haren
kalitatea hobetze aldera. Arreta-zerbitzua hobetzeko programari dagokionez,
aldi honetan 3.000 profesionalek jaso du prestakuntza. Bestalde, turismo arloko
24 eskualdetako eragile publiko eta pribatuek turismogunea hobetzeko eta
edertzeko prestakuntza jaso dute.
Azkenik, turismo iraunkorrari dagokionez,
2009. urtetik, Euskadi NECSTOUR Sarean sartuta dago Europako eskualde gisa. Bertan,
turismo arloko tradizio handiko Espainiako beste bi eskualde bakarrik daude:
Katalunia eta Balear uharteak. Gai espezifikoak lantzen dituzten eskualdeen
arteko koordinazio-sarea da: Turismoaren Europako Behatoki Birtuala sortzea,
adibidez. Horri esker, Euskadi Europako turismogune iraunkor bihurtu da foro
garrantzitsuetan izan duen presentzia aktiboaren bidez: "Euromeeting"
eta "European Tourism Forum", adibidez.
Produktuen arloan, lorpen nagusia arlo
hori sortu izana da. Arlo hori eskaintza sortzeaz arduratzen da eta azken
urteotan Euskadiko turismoguneko produktu nagusien inguruko plan estrategikoak
garatu ditu: gastronomia eta ardoa, eta MICE (negozioen turismoa).
Gastronomiaren plan estrategikoan, aurten, eskualdeetan eta eskualdeetatik
turismo hori bultzatzeko eragile pribatu eta publikoen taldeak edo produktuaren
klubak sortzeko lanean ari dira. Ekimen horrek, hasieran, oso erantzun ona izan
du; izan ere, klub eta eskualde bakoitzeko, batez beste, 70 eragilek hartu du
parte eta aitzindari bihurtu da Espainian metodologia horri dagokionez.
Gainera, hilabete honen amaieran, kultura arloko plan estrategikoa ere garatzea
aurrez ikusi dute. Bestalde, eta hiriko turismoarekin eta MICE turismoarekin
lotuta, agentziak AHTa (Abiadura Handiko Trena) 2016. urtean Euskadira iristeak
eskainiko dituen turismo arloko aukera berrien inguruko ikerketa egin du.
Horren helburua garraiobide horrek turismogunean eragingo dituen aldaketei
aurre hartzea eta turismo arloko politika egokiak ezarri ahal izatea da.
Marketin
arloan, 2010ean aurkeztu zuten 2010-2013 Euskadiko turismo arloko Marketin
Plana. Gaur egun plana indarrean dago
eta turismogunea produktuen bidez sustatzeari lehentasuna ematen dio (batez
ere, Euskadi lehiakorrena den produktuen inguruan). Planak bi kategoria ezarri
zituen: lehen kategorian gastronomiarekin, hiriko ihesaldiekin, touring-arekin
(Euskadiko zirkuitu orokorra) eta MICErekin (negozioen turismoa) lotutakoak
daude. Bigarren kategoriak, aldiz, lehentasun maila txikiagoko beste 3 produktu
barne hartzen ditu: landatarra, natura-abentura eta kultura-ekitaldiak.
Gainera, plan horrek, lehen aldiz,
Euskadi turismogunea “esperientzien” filosofiarekin saltzea proposatu zuen.
Horretarako, 88 esperientzia edo jarduera gogoangarri eta berezi garatu, merkaturatu
eta bultzatu dituzte. Esperientzia horiek turismoguneaz gehiago gozatzea
ahalbidetzen dute, antolatuta egon ohi dira eta prezioa ezarrita izaten dute.
Horrez gain, bezero berritzailearen profil bera duten hiru turista mota (ardura
eta zaletasun
landuak dituztenak) zehazten ditu.
Herrialdeak landu beharrean, hiriburuetan oinarritzen da eta lehentasuna duten
merkatuak segmentatzen ditu.
Planak 15 estrategia eta 15 taktika ditu
zehaztuta. Horien artean, nabarmendu beharrekoa da marketineko tresna gisa
teknologia berrien eta "Euskadi Goza Ezazu" izeneko marka turistiko
berriaren aldeko apustu argia egin duela. Aipatutako marka hori zehaztutako
publikoarekin bat dator eta bi helburu ditu: alde batetik, turismo-produktu
nagusia eta berezitzaileena (gastronomia, alegia) sendotzea, eta bestetik,
Euskadi lasaitasunez gozatzeko turismogunea dela jakinaraztea.
Marketin-plan berri horrek teknologia
berrien eta onlineko komunikabideen aldeko apustua egin du eta, hori dela eta,
beharrezkoa zen turismogunea ezagutarazteko kanpaina ezberdina izatea.
Horretarako, "Euskadiko enbaxadoreak" izeneko ekimena erabili dugu
eta, bertan, Euskadiko pertsona ospetsuek, modu altruistan, Euskadi maite
dutenak gonbidatzen dituzte helburu horretarako garatutako web-plataforman alta
ematera. Plataforma horretan, esperientziak partekatu eta Euskadi
turismogunearen alderdi onak zabaldu ohi dira.
Gainera, bost urteotan, lehentasuna duten
atzerriko gure merkatuetako (Frantzia, Erresuma Batua, Alemania eta Italia)
kazetariekin eta bidaia-agentzia handizkariekin bidaiak egin dituzte gure
turismogunea ezagutu eta beren herrialdeetan “saldu” dezaten. Guztira, 123
bidaia antolatu dituzte kazetariekin, eta 46 bidaia-agentzia handikariekin edo
bidaia-agenteekin.
Euskadiko turismoaren datuak bost urteotan.-
Bost urteotan, Euskadiko turismoko datuak
igo egin dira turisten sarrerei (hoteletakoak eta landa-turismoetakoak) dagokienez. Igoera 263.658 turistakoa izan da
eta haietatik 161.006 turista espainiarrak ziren, eta 102.652 atzerritarrak. Gaua
emandako turistei (ostatu-gauak) dagokienez, igoera 491.061 lagunekoa izan da.
Igoerarik handiena 2009. urtetik gertatu da politika turistikoan egindako
aldaketarekin batera. Izan ere, urte hartan, sarreren eta ostatu-gauen
kopuruetan ordura arte izandako beheranzko joera alderantzikatu egin zen. Bestalde,
azken hiru urteotan, (2011 urtea 2009rekin
alderatuta) turisten sarrerak 359.753
etan igo dira, hauetatik 198.626 turista espainiarrenak dira eta 161.127
atzerritarrenak. Era berean, epe honetan izandako gaualdien igoera 705.134koa
izan da, hauetatik 420.621 turista espainiarrek eginak eta 284.513,
atzerritarrek.
Turisten sarrerak Euskadiko hoteletan eta
landa-turismoetan jatorriaren arabera, 2007-2011
Iturria: Eustateko Establezimendu Turistiko
Hartzaileen Inkestako datuetatik abiatuta prestatuta. Euskadiko Turismo
Behatokia
Estatukoa:
-
2007: 1.527.888
-
2008:
1.473.525
-
2009:
1.490.268
-
2010:
1.630.378
-
2011:
1.688.894
Atzerritarra:
-
2007:
673.621
-
2008:
659.538
-
2009:
615.146
-
2010:
727.153
-
2011:
776.273
2007 eta 2011 artean, sarreren guztizko
igoera % 12koa izan da; 2009 eta 2011 artean, aldiz, % 17koa.
Turisten
ostatu-gauak Euskadiko hoteletan eta landa-turismoetan jatorriaren arabera,
2007-2011
Iturria: Eustateko Establezimendu Turistiko
Hartzaileen Inkestako datuetatik abiatuta prestatuta. Euskadiko Turismo
Behatokia.
Estatukoa:
-
2007: 2.960.305
-
2008:
2.818.262
-
2009:
2.846.488
-
2010:
3.164.602
-
2011:
3.267.109
Atzerritarra:
-
2007:
1.321.055
-
2008:
1.300.965
-
2009:
1.220.799
-
2010:
1.388.550
-
2011:
1.505.312
2007 eta 2011 artean, ostatu-gauen igoera % 11,5ekoa izan da; 2009 eta
2011 artean, aldiz, % 17,3koa.
-
2012-06-26
Estimado Javier,
Efectivamente, coincidimos en el analisis de la situación, en el sentido de entender como necesario el establecimiento de un marco de actuación común para todas las empresas, así lo hemos recogido en el Plan de Competitividad e innovación del Turismo Vasco, y por ello estamos trabajando en esa dirección: primero actualizando la Ley de Ordenación del Turismo, adecuandola a la Directiva de Servicios (cambios publicados el pasado 30 de abril en la Ley 7/2012); y en segundo lugar desarrollando un nuevo decreto regulador de las AAVV, cuyas competencias han sido transferidas a finales del año pasado, y cuyo decreto hemos publicado el pasado 6 de junio; así como actualizando y adecuando los decretos reguladores de la actividad turistica. En este último sentido, estamos preparando los proyectos de decretos de los albergues turisticos, el de los campings, y un decreto general que pretende adaptar todos los procedimientos de ordenación a la Ley de Ordenación de Turismo recientemente modificada.
Lamentablemente hemos tenido que secuenciar los proyectos de ordenación, y el de Turismo Activo, como ya sabes por el puesto que has venido desempeñando en Aktiba hasta hace poco tiempo, está en sus primeras fases de consenso técnico con la Dirección de Deportes del Gobierno Vasco.
Somos conscientes de la necesidad de regular este sector, y deseamos poder resolver esta carencia normativa prontamente.Isabel Muela
Directora de Turismo -
2012-06-26
El esfuerzo en el ámbito del turismo en los últimos años se ha multiplicado desde todos los ámbitos, tanto las administraciones como las empresas. Nos quedan retos importantes, la calidad y la competitividad son importantísimas, pero mas importante es regular las actividades turísticas, crear un marco de actuación común para todas las empresas turísticas y no lo que ocurre actualmente que por ejemplo en Turismo Activo todo el mundo puede hacer lo que le de la gana, no hay ningún tipo de protección ni para los usuarios/as ni para las empresas. Decreto de Turismo Activo YA!! ( desde el año 2002 lo venimos reclamando), un buen regalo para el cumpleaños de Basquetour de año que viene, ánimo.