Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Kalitate-ziurtagiriak dituzten Euskadiko turismo arloko erakundeen eta enpresen kopurua laukoiztu egin da bost urtetan

2012.eko ekainak 19

 

 

Ø      Turismoaren Euskal Agentziaren, Basquetourreren, funtzio nagusietako bat kalitatea hobetuta lehiakortasuna hobetzea da eta prozesua bizkortu egin du azken hiru urteotan: ziurtagiri horiek zituzten 453 entitatetatik, 775era pasatu dira; hau da, % 70 gehiago gutxi gorabehera.

Ø      Sortu zenetik bost urte igaro direnean, Basquetourrek turistarentzat eskaintza zabalagoa ere lortu du; gaur egun, Euskadiz gozatzeko esperientzia mailako 88 produktu ditu eskuragarri.

Ø      Agentziak bere bosgarren urteurrenean dituen erronka nagusiak honako hauek dira: produktuaren saila eta turismoaren behatokia sortzea, lurralde mailako kudeaketa-eredua abian jartzea, eta berrikuntzaren eta kalitatearen aldeko apustua egitea. Azken 3 urteotan turisten sarrera % 17 igo da.

Basquetourrek, Turismoaren Euskal Agentziak, ia laukoiztu egin du kalitate-ziurtagiriak dituzten sektore mailako enpresen eta erakundeen kopurua bost urteko ibilbide honetan. Ziurtagiri horiek dira Euskadiko turismo-eskaintzaren lehiakortasuna  hobetzeko gakoetako bat eta gaur egun ia 800 erakundek du kalitatearen “Q” ziurtagiria eta “Jardunbide Egokien” bereizgarria. Lan hori da, hain zuzen ere, Basquetourren lanaren hiru oinarrietako bat (Euskadiko turismoaren lehiakortasun-estrategiarekin lotutako bultzada eta ezarpena zuzentzeko sortu zuten) eta batez ere azken hiru urteotan bizkortu da. Izan ere, tarte horretan, kalitate-ziurtagiri horiek dituzten enpresen kopurua 453tik 775era igo da; hau da, % 70 gehiago gutxi gorabehera.

 

Turismo-estrategiaren oinarrizko beste aldaketa bat orain hiru urte arte lurralde mailako irizpideetan oinarrituta zegoen politika aldatzea eta turismogunea bultzatzea izan da turismoguneekin alderatuta, lehentasuna produktuei emanez. Horri esker, gaur egungo eskaintza zabalagoa da eta turistak aukera gehiago ditu eskuragarri: orain, bisitariak gozatu ahal izateko lehen ez zeuden 88 esperientzia daude. Ezarritako prezioaren truke, bisitariari gozamen handiagoa eskaintzen dien antolatutako jarduerak dira. Aurretik, eskaintza baliabidean oinarrituta zegoen (kasu hartan, turistak ikusle moduan esku hartzen zuen); gaur egun, ordea, esperientzien bidez, jarrera aktiboa izateko aukera du. Orain eskaintzen ditugun esperientzien 88 produktu horien artean, hauek nabarmendu behar ditugu: “Barruan duzun chefa” edo benetako sukaldari batek gainbegiratuta, tailer batean janaria prestatzea. “Guggenheim Bilbao +” edo museoa bisitatzea, baina gidari batekin sekula bisitatzen ez diren guneak ezagututa. "Ardoaren kultura, upategiz upategi” edo Arabako Errioxako upategiak bisitatzea, ardoak dastatzea eta "ginkana" enogastronomikoetan parte hartzea. “Euskadi jatorrizko bertsioan” edo landatar inguruneko tradizioak eta eguneroko lanak bizitzea: animaliak jeztea edo gaztagintza, adibidez. “Flysch experience” edo gure kostaldeko “hostopil geologikoak” gertutik ikusteko aukera… 

Esperientzia gehiago dago Euskadiko turismo-atarian:

www.euskaditurismo.net

Horrez gain, azken urteotan agentziak lortutako beste helburu nagusietako bat Euskadiko Behatoki Turistikoa sortu izana da. Euskadiko turismoaren estatistika mailako egoeraren araberako informazio guztia zentralizatzen eta kudeatzen duen onlineko plataforma da. Informazioa hainbat iturritatik jaso ohi du: Eustat, EIN, Eurostat... gainera, erabakiak hartzeko garaian oso tresna garrantzitsua da.

 

 

 

Basquetourren kudeaketaren inguruko emaitza hauek gaur azaldu dituzte Bilbon egindako prentsaurrekoan Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak, Pilar Zorrillak, eta Basquetourreko zuzendari nagusiak, Ana Izaguirrek. Bertan, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren mendeko agentziaren balantzea egin dute. Agerraldi horretan, Basquetourren funtzionamendua azaldu dute; agentziaren egitura hiru sailetan bana dezakegu: lehiakortasunaren arloa: Euskadiko turismoaren balio-kateko lehen mailan egiten du lan eta haren zeregin nagusia lurraldearen egituraketa lantzea da turismoguneari balioa emateko. Horretarako, lankidetza publiko-pribatu estuaren bidez, jarduerak eta programak ezartzen dituzte. Bigarren mailan lan egiten duen produktuaren sailaren misio nagusia Euskadiren posizionamendua eta lehiakortasuna hobetzen lagun dezaketen produktu turistiko berriak sortzea da. Hau da, turismo-agente publikoekin eta pribatuekin elkarlanean, Euskadiko turismo arloko baliabideak edo erakargarritasunak egituratu behar ditu bisitariarentzat eskuragarri izan daitezen eta haietaz goza dezan. Eta, azkenik, marketin arloaren funtzioa kalitatezkoa eta lehiakorra den eskaintza (turismogunearena eta produktuena) Euskadiko turismorako interesekoak diren merkatuetan komertzializatzen laguntzea eta sustatzea da.

Lehiakortasunarekin lotuta, aldi honetan egindako jarduera nagusia Euskadiko turismo arloko lurralde mailako kudeaketa-eredua sortu eta abian jarri izana da. Horretarako, beharrezkoa izan da turismo arloko egitura eta laguntzen aginduak berriro antolatzea, eta eskualde mailako eta hiriburuetako turismoguneetako turismo-lankidetzarako erakundeak (eragile publikoak eta pribatuak biltzen dituzte) berrantolatzea. Gaur egun, Euskadi osoko 24 erakunderekin egiten du lan. Gainera, kudeaketa-eredua sistematizatu dute. Atal honen baitan, nabarmendu beharrekoa da eskualde bakoitzean egindakoaz gain, lehen aldiz, goi mailan, eskualdez gaindikoan, lan egin dutela. Zehazki, lurralde mailako antolaketa-eredua garatu dugu. Eredu horrek kostaldeko eskualde guztiak biltzen ditu eta turismogune zehatza osatzen dute: euskal kostaldea.

 

Aipatu beharreko bigarren jarduera enpresetan eta turismogunearen kalitate turistkoaren “Q" ziurtagiria eta “Jardunbide Egokiena” ezartzeko egindako kalitate arloko lana da. Bost urteotan, guztira, 150 elkartek lortu dute kalitatearen “Q” ziurtagiria, eta 407k “Jardunbide Egokien” egiaztagiria. Gehienak, gainera, azken hiru urteotan lortu dituzte. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailean gaur egun lanean ari den taldearekin, kalitatearen "Q" ziurtagiria ehun enpresa inguruk lortu du, eta “Jardunbide Egokien” ziurtagiria, aldiz, 230 elkarte inguruk. Berrikuntza arlotik ere bereziki landu dituzte jardunbide egokiak. Zehazki, Euskadiko turismo-sektorean informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera azpimarratu dute gai horrekin lotuta. Programa horren helburua Euskadiko turismo-eragileak berrikuntzaren inguruan sentsibilizatzea eta haien arteko kultura berritzailea bultzatzea izan da. 2011. urtean gai hori lantzen hasi zirenetik gaur egunera arte, 135 enpresak hartu du parte programan, eta Euskadi Espainia mailan aitzindari bihurtu da programa hori lantzen.

Azken bost urteotan arlo horretan egindako hirugarren jarduera garrantzitsuena “Anfitrioiak” proiektua sendotu izana da. Ekimen horrek kalitatea ere lantzen du, baina, kasu honetan, turismogunean turistei eskaini ohi zaien arreta-zerbitzutik abiatuta, haren kalitatea hobetze aldera. Arreta-zerbitzua hobetzeko programari dagokionez, aldi honetan 3.000 profesionalek jaso du prestakuntza. Bestalde, turismo arloko 24 eskualdetako eragile publiko eta pribatuek turismogunea hobetzeko eta edertzeko prestakuntza jaso dute.

Azkenik, turismo iraunkorrari dagokionez, 2009. urtetik, Euskadi NECSTOUR Sarean sartuta dago Europako eskualde gisa. Bertan, turismo arloko tradizio handiko Espainiako beste bi eskualde bakarrik daude: Katalunia eta Balear uharteak. Gai espezifikoak lantzen dituzten eskualdeen arteko koordinazio-sarea da: Turismoaren Europako Behatoki Birtuala sortzea, adibidez. Horri esker, Euskadi Europako turismogune iraunkor bihurtu da foro garrantzitsuetan izan duen presentzia aktiboaren bidez: "Euromeeting" eta "European Tourism Forum", adibidez.

 

 

Produktuen arloan, lorpen nagusia arlo hori sortu izana da. Arlo hori eskaintza sortzeaz arduratzen da eta azken urteotan Euskadiko turismoguneko produktu nagusien inguruko plan estrategikoak garatu ditu: gastronomia eta ardoa, eta MICE (negozioen turismoa). Gastronomiaren plan estrategikoan, aurten, eskualdeetan eta eskualdeetatik turismo hori bultzatzeko eragile pribatu eta publikoen taldeak edo produktuaren klubak sortzeko lanean ari dira. Ekimen horrek, hasieran, oso erantzun ona izan du; izan ere, klub eta eskualde bakoitzeko, batez beste, 70 eragilek hartu du parte eta aitzindari bihurtu da Espainian metodologia horri dagokionez. Gainera, hilabete honen amaieran, kultura arloko plan estrategikoa ere garatzea aurrez ikusi dute. Bestalde, eta hiriko turismoarekin eta MICE turismoarekin lotuta, agentziak AHTa (Abiadura Handiko Trena) 2016. urtean Euskadira iristeak eskainiko dituen turismo arloko aukera berrien inguruko ikerketa egin du. Horren helburua garraiobide horrek turismogunean eragingo dituen aldaketei aurre hartzea eta turismo arloko politika egokiak ezarri ahal izatea da.

Marketin arloan, 2010ean aurkeztu zuten 2010-2013 Euskadiko turismo arloko Marketin Plana. Gaur egun plana indarrean dago eta turismogunea produktuen bidez sustatzeari lehentasuna ematen dio (batez ere, Euskadi lehiakorrena den produktuen inguruan). Planak bi kategoria ezarri zituen: lehen kategorian gastronomiarekin, hiriko ihesaldiekin, touring-arekin (Euskadiko zirkuitu orokorra) eta MICErekin (negozioen turismoa) lotutakoak daude. Bigarren kategoriak, aldiz, lehentasun maila txikiagoko beste 3 produktu barne hartzen ditu: landatarra, natura-abentura eta kultura-ekitaldiak.

Gainera, plan horrek, lehen aldiz, Euskadi turismogunea “esperientzien” filosofiarekin saltzea proposatu zuen. Horretarako, 88 esperientzia edo jarduera gogoangarri eta berezi garatu, merkaturatu eta bultzatu dituzte. Esperientzia horiek turismoguneaz gehiago gozatzea ahalbidetzen dute, antolatuta egon ohi dira eta prezioa ezarrita izaten dute. Horrez gain, bezero berritzailearen profil bera duten hiru turista mota (ardura eta zaletasun

landuak dituztenak) zehazten ditu. Herrialdeak landu beharrean, hiriburuetan oinarritzen da eta lehentasuna duten merkatuak segmentatzen ditu.

Planak 15 estrategia eta 15 taktika ditu zehaztuta. Horien artean, nabarmendu beharrekoa da marketineko tresna gisa teknologia berrien eta "Euskadi Goza Ezazu" izeneko marka turistiko berriaren aldeko apustu argia egin duela. Aipatutako marka hori zehaztutako publikoarekin bat dator eta bi helburu ditu: alde batetik, turismo-produktu nagusia eta berezitzaileena (gastronomia, alegia) sendotzea, eta bestetik, Euskadi lasaitasunez gozatzeko turismogunea dela jakinaraztea.

Marketin-plan berri horrek teknologia berrien eta onlineko komunikabideen aldeko apustua egin du eta, hori dela eta, beharrezkoa zen turismogunea ezagutarazteko kanpaina ezberdina izatea. Horretarako, "Euskadiko enbaxadoreak" izeneko ekimena erabili dugu eta, bertan, Euskadiko pertsona ospetsuek, modu altruistan, Euskadi maite dutenak gonbidatzen dituzte helburu horretarako garatutako web-plataforman alta ematera. Plataforma horretan, esperientziak partekatu eta Euskadi turismogunearen alderdi onak zabaldu ohi dira.

Gainera, bost urteotan, lehentasuna duten atzerriko gure merkatuetako (Frantzia, Erresuma Batua, Alemania eta Italia) kazetariekin eta bidaia-agentzia handizkariekin bidaiak egin dituzte gure turismogunea ezagutu eta beren herrialdeetan “saldu” dezaten. Guztira, 123 bidaia antolatu dituzte kazetariekin, eta 46 bidaia-agentzia handikariekin edo bidaia-agenteekin.

 

 

Euskadiko turismoaren datuak bost urteotan.-

 

Bost urteotan, Euskadiko turismoko datuak igo egin dira turisten sarrerei (hoteletakoak eta landa-turismoetakoak)  dagokienez. Igoera 263.658 turistakoa izan da eta haietatik 161.006 turista espainiarrak ziren, eta 102.652 atzerritarrak. Gaua emandako turistei (ostatu-gauak) dagokienez, igoera 491.061 lagunekoa izan da. Igoerarik handiena 2009. urtetik gertatu da politika turistikoan egindako aldaketarekin batera. Izan ere, urte hartan, sarreren eta ostatu-gauen kopuruetan ordura arte izandako beheranzko joera alderantzikatu egin zen. Bestalde, azken hiru urteotan, (2011 urtea 2009rekin

 

alderatuta) turisten sarrerak 359.753 etan igo dira, hauetatik 198.626 turista espainiarrenak dira eta 161.127 atzerritarrenak. Era berean, epe honetan izandako gaualdien igoera 705.134koa izan da, hauetatik 420.621 turista espainiarrek eginak eta 284.513, atzerritarrek.

                                                                                                                                                                                         

Turisten sarrerak Euskadiko hoteletan eta landa-turismoetan jatorriaren arabera, 2007-2011

Iturria: Eustateko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestako datuetatik abiatuta prestatuta. Euskadiko Turismo Behatokia

 

Estatukoa:

-          2007: 1.527.888

-          2008: 1.473.525

-          2009: 1.490.268

-          2010: 1.630.378

-          2011: 1.688.894

 

Atzerritarra:

-          2007: 673.621

-          2008: 659.538

-          2009: 615.146

-          2010: 727.153

-          2011: 776.273

 

2007 eta 2011 artean, sarreren guztizko igoera % 12koa izan da; 2009 eta 2011 artean, aldiz, % 17koa.

 

Turisten ostatu-gauak Euskadiko hoteletan eta landa-turismoetan jatorriaren arabera, 2007-2011

Iturria: Eustateko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestako datuetatik abiatuta prestatuta. Euskadiko Turismo Behatokia.

 

Estatukoa:

-          2007: 2.960.305

-          2008: 2.818.262

 

-          2009: 2.846.488

-          2010: 3.164.602

-          2011: 3.267.109

Atzerritarra:

-          2007: 1.321.055

-          2008: 1.300.965

-          2009: 1.220.799

-          2010: 1.388.550

-          2011: 1.505.312

                                        

 

 

2007 eta 2011 artean, ostatu-gauen igoera % 11,5ekoa izan da; 2009 eta 2011 artean, aldiz, % 17,3koa.

 

 

 

 

 

2 iruzkin
  • Departamento de Industria, Innovación, Comercio y Turismo
    2012.eko ekainak 26

    Estimado Javier,
    Efectivamente, coincidimos en el analisis de la situación, en el sentido de entender como necesario el establecimiento de un marco de actuación común para todas las empresas, así lo hemos recogido en el Plan de Competitividad e innovación del Turismo Vasco, y por ello estamos trabajando en esa dirección: primero actualizando la Ley de Ordenación del Turismo, adecuandola a la Directiva de Servicios (cambios publicados el pasado 30 de abril en la Ley 7/2012); y en segundo lugar desarrollando un nuevo decreto regulador de las AAVV, cuyas competencias han sido transferidas a finales del año pasado, y cuyo decreto hemos publicado el pasado 6 de junio; así como actualizando y adecuando los decretos reguladores de la actividad turistica. En este último sentido, estamos preparando los proyectos de decretos de los albergues turisticos, el de los campings, y un decreto general que pretende adaptar todos los procedimientos de ordenación a la Ley de Ordenación de Turismo recientemente modificada.
    Lamentablemente hemos tenido que secuenciar los proyectos de ordenación, y el de Turismo Activo, como ya sabes por el puesto que has venido desempeñando en Aktiba hasta hace poco tiempo, está en sus primeras fases de consenso técnico con la Dirección de Deportes del Gobierno Vasco.
    Somos conscientes de la necesidad de regular este sector, y deseamos poder resolver esta carencia normativa prontamente.

    Isabel Muela
    Directora de Turismo

  • 2012.eko ekainak 26

    El esfuerzo en el ámbito del turismo en los últimos años se ha multiplicado desde todos los ámbitos, tanto las administraciones como las empresas. Nos quedan retos importantes, la calidad y la competitividad son importantísimas, pero mas importante es regular las actividades turísticas, crear un marco de actuación común para todas las empresas turísticas y no lo que ocurre actualmente que por ejemplo en Turismo Activo todo el mundo puede hacer lo que le de la gana, no hay ningún tipo de protección ni para los usuarios/as ni para las empresas. Decreto de Turismo Activo YA!! ( desde el año 2002 lo venimos reclamando), un buen regalo para el cumpleaños de Basquetour de año que viene, ánimo.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan