Berriak
Eu

Ana Ferrer, Euskadi bisitatzen

2012.eko ekainak 19

Guillermo Echeniquek eta Marta Aresek Ajuria Enean harrera egin diote Vicente Ferrer Fundazioaren presidenteari

Ana Ferrer, Vicente Ferrer Fundazioaren presidentea, Euskadira etorri da Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren arduradun Marta Aresekin eta Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin batzartzera. Bisita hau Patxi López lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batek martxoan Fundazioak Anantapur-en (India) duen kanpamentura egin zuen bisitaren ondorioz antolatu da. Agenda-arazoak direla eta, lehendakaria ezin izan da Ana Ferrer-ekin batzartu, gaur Bartzelonan baitago, ETAk duela 25 urte Kataluniako hiriburuko Hipercor merkataritza-gunean egin zuen atentatuaren biktimen omenaldian. Topaketa informal horretan Fundazioa Indiako eremurik kaltetuenetan gauzatzen ari diren eta Eusko Jaurlaritzak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bitartez babesten dituen proiektuak analizatu ahal izan dira.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Marta Ares, Guillermo Echenique