
Lehendakariak herrialdeen eta autonomia erkidegoen arteko “elkartasunaren” alde egiten du apustu nazionalismoen jarrera indibidualistaren aurrean
Adostasun eta itun errezeta hirukoitza da Patxi López lehendakariak Europa pairatzen ari den krisi ekonomikorako eskaini duen irtenbidea. Nazionalismoek egiten dituzten “herrialde edo erkidego” mailako proposamenek jarrera indibidualista erakusten dute, baina López hiru itun handi erdiesteko lan egitearen alde agertu da: lehenengoa Europa “benetako batasun politiko eta sozial” gisa berregiteko, bigarrena Espainiako erakunde eta gizarte-eragile guztiak “herrialde-itun” batekin bateratzeko, eta hirugarrena autonomia erkidegoen papera “indartzeko”. Eta zor publikoari, fiskalitateari eta politika ekonomiko berriari buruzko akordioak lortu behar direla azpimarratu du.
Itun handi horien helburua da “politikak berriro ere nagusitasuna izatea, ekonomiaren gainetik, finantza- eta espekulazio-botere kontrol gabeak kontrolatzeko”. "Europa: la hora de la verdad" izan da Patxi López lehendakariak gaur goizean Forum Europan eskaini duen hitzaldiaren izenburua. Bertan azaldu duenez, Jaurlaritza “Euskadi Eredua”ren bitartez gauzatzen ari den politikek Mariano Rajoyren Gobernuak proposatutako murrizketak aplikatzea ezinduko dute, eta, aldi berean, “hazten, lana sortzen eta ongizate-estatua eta zerbitzu publikoak mantentzen lagunduko du”. Lehendakariak, atzo ETAk Hipercor-en egin zuen atentatuaren biktimen omenaldian parte hartu ondoren, terrorismoaren porrota “Euskadiren inbertsio sozial eta ekonomiko handiena” izan dela gogorarazi du.
Azkenik, hauteskundeak aurreratuko ote diren galdetu diotenean, Patxi Lópezek ziurtatu du “ezin dela herrialde bat geldiarazi batzuek boterera iristen saiatzeko presa handia dutelako; nik herritarren arazoak konpontzeko presa dut”.
-
2012-06-20
Comentario de Twitter:
RT @MariajePR: LHK @Patxilopez apuesta x la solidaridad entre países y CCAA. #ForumEuropa @irekia http://t.co/ftf80HNu http://t.co/RDMhcWc0 -
2012-06-20
Comentario de Twitter:
RT @MariajePR: LHK @Patxilopez apuesta x la solidaridad entre países y CCAA. #ForumEuropa @irekia http://t.co/ftf80HNu http://t.co/RDMhcWc0 -
2012-06-20
Comentario de Twitter:
LHK @Patxilopez apuesta x la solidaridad entre países y CCAA. #ForumEuropa @irekia http://t.co/ftf80HNu http://t.co/RDMhcWc0 -
2012-06-20
Comentario de Twitter:
LHK @Patxilopez apuesta x la solidaridad entre países y CCAA. #ForumEuropa @irekia http://t.co/ftf80HNu http://t.co/RDMhcWc0