Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Bilboko Metroaren 3. Linearen Txurdinaga-Zazpi Kaleak-Uribar tarteen lehenengo harria jarri du

2010.eko otsailak 10

Tarte horrek 5,8 kilometro ditu eta Norman Fosterrek birmoldatuko du Zazpi Kaleetako geltokia, Euskadiko intermodalik handiena bihurtzeko

Patxi López lehendakariak Bilboko 3. Linearen Zazpi Kaleak-Txurdinaga-Uribarri tartearen lehenengo harria jarri du Lehendakariak adierazi du proiektu hau "herri honek behar duenaren, hau da, adostasunaren, adibiderik onena" dela eta "eztabaida antzuak" eta "alde bateko ezarpenak, guztion etorkizuna zehazten dutenak" alde batera utzi behar direla.
Lehenengo harria kokatu den tarteak 5,8 kilometroko luzera du eta bertan dagoen Zazpi Kaleetako geltokia Norman Fosterrek birmoldatuko du, Euskadiko bidaiarien intermodalik handiena bihurtzeko.

Patxi López lehendakariak Bilboko Metroaren 3. Linearen Zazpi Kaleak-Txurdinaga-Uribarri tartearen lehenengo harria jarri du. Azpiegitura horrek 185 milioi euroko inbertsioa izango du eta hori erdibana ordainduko dute Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Lehendakariak nabarmendu du, hau, "herri honek behar duenaren, hau da, adostasunaren, adibiderik onena" dela, "herri mailako" proiektu estrategikoak gauzatzeko , eta "eztabaida antzuak" eta "ezarpenak" alde batera utzi behar direla. "Adostasuna, errealitatearen eztabaida serio eta sakon batetik jaiotzen da, proposamenak eta ereduak egiaztatzetik, akordioari argia emateko", azaldu du lehendakariak. Halaber, ziurtatu du "ez dela inolaz ere onartuko, inoren aldetik, herri honen etorkizuna zehaztuko duen alde bateko ezarpenik".

Gasaren Plaza izan da, Bilboko Metroaren 3. Linearen barruan, Zazpi Kaleak-Txurdinaga-Uribarri tartearen lehenengo harria kokatzeko ekitaldia ospatu den lekua. Lehendakariaz gain, ekitaldi horretan izan dira Iñaki Arriola Garraio sailburua, José Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusia eta Iñaki Azkuna Bilboko alkatea.

Lehendakariak nabarmendu gu gaurkoa "pozik egoteko eguna dela, izan ere, batera, erakunde desberdinek, berriro ere guztiontzako etorkizun hobea eraikitzeko batera jardun dugu lanean". Eta adierazi du, Metroaren 3. Linearen tarte honen lanak hastea "Metroaren linea bat baino gehiago den" zerbait hastea dela. "Duela 15 urtetik Bilboko tren metropolitanoaren sarearen hazten doan egituraren beso berri bat baino gehiago da", adierazi du.

Linea honen ibilbideak, herritarrek 1 eta 2. lineekin lotura bat izatea ahalbidetuko du, baita, etorkizunean, Errekaldeko 4. linearekin eta Loiukoarekin ere, eta hori "gobernu honen apustu irmoa" da, Lópezen hitzetan. "Helburua da Bilbao hobe bat eta Bizkaia hobe bat edukitzea, non pertsonak malgutasun, erraztasun eta segurtasun handiagoz mugi daitezkeen, hiriko bideetan ibilgailu pribatuen etengabeko saturazioa ekidinez".

Horrela, azpiegitura berri hau tren garraio osoaren modernizazioa bihurtzen da, intermodalitatearen esparruan eta iraunkortasunaren aldeko apustu irmoan, azaldu du lehendakariak. "Modernitatea, iraunkortasuna eta intermodalitatea, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean partekatutako apustu irmoa hoberen irudikatzen duten hiru ardatz handiak, bere hiritarren beharren eta eskarien mailan dagoen Bilbao metropolitano bat eraiki ahal izateko", azpimarratu du.

Lehendakariak, halaber, nabarmendu du azpiegitura hau "krisiaren aurkako talka plan bat" dela, enplegua eta aberastasuna sortzen dituelako, epe labur eta ertainera.
Bere kostua 185 milioi eurokoa da eta hori erdibana ordainduko dute Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak. Zazpi geltoki izango ditu eta egungo Zazpi Kaleetakoa birmoldatu egingo da. Obra hori Norman Foster arkitektoari esleitu zaio eta "Euskadin dagoen bidaiarien intermodal handiena" bihurtuko da.

Azkenik, lehendakariak adierazi du nahiko lukeela, adibide honetatik aurrera, guztion artean "eztabaidatzea, ereduak kontratatzea eta herri hau guztion artean hobetzeko akordioari argia ematea".

Bilbao-aireportua, 10 minutuan

Iñaki Arriola Garraio sailburuak, nabarmendu du, etorkizunean, Moiuatik edo Zazpi Kaleetatik aireportura 10 minutuan iristea posible izango dela. "Amets hori egia bihurtzetik geroz eta gertuago gaude", gehitu du. Arriolak ziurtatu du trena "orainaren eta etorkizunaren" garraioa dela, eta adierazi du "harro dagoela etorkizun hobeago baterako ekarpena egiteaz, non bermatutako izango dugun mugikortasunaren eskubidea, bitarteko seguru, irisgarri, eroso, azkar eta iraunkor baten bidez".

3. linearen trazadurak 5.885 metroko luzera izango du, eta zazpi geltoki egingo dira bide horretan: San Antonio-Etxebarri, Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Alde Zaharra, Uribarri eta Matiko. Guztiak ere metrokoen itxurakoak.

3. lineak Bilbo iparraldeko auzoak zerbitzatuko ditu batez ere; baina Bermeo, Durango eta Eibar aldetik Bilbo erdi aldera joan nahi dutenentzat ere aukera bikaina izango da, eta gainera, Txorierriko trenbidekoentzat, Artxandako tunela medio, metro-sarerako konexioa izango da.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria