Berriak
Eu

Urumea ibaiaren arroan uholdeak ekiditeko erakunde arteko Batzordearen bigarren bileran erabaki berriak hartu dituzte uholdeen arriskua murrizteko

2012.eko ekainak 19

Gaur goizean, Donostiako udalean, Urumea ibaiaren arroan uholdeak ekiditeko erakunde arteko batzordearen bigarren bilera egin da. Bertan hurrengoek hartu dute parte: Eusko Jaurlaritzako eta Uraren Euskal Agentziako ordezkariak, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, Donostia, Astigarraga eta Hernaniko Udaletako ordezkariak, Añarbeko Uretako ordezkariak eta, Gobernu zentralaren aldetik, Kosten Zuzendaritza. Hauekin batera, bizilagun elkarteen ordezkaritza ere egon da.

Erakunde arteko batzorde horren helburua uholdeak ekiditeko ekintzak koordinatzea da; hain zuzen, Urumea ibaiak, aldian-aldian, gainezka egitean, Donostia, Astigarraga eta Hernanin sortzen dituen kalteak ekiditeko.

Bertan udalerri hauek uholdeekiko duten egoera eztabaidatu, eta etorkizunera begira, ekintza eta proposamen zehatzak aztertu dira. Ildo horretan, zonan egin beharreko ekintzak aztertu ondoren, ondoko jarduera hauek lehenetsi dira, epe laburrera abian jartzeko aukera gehien dituztenak direlako 

  • Donostiako ETS Zubia eta kolektorearen pasagunea. Proiektu hau abian dago. Honen harira, Udalak Loiolako zubiaren inguruan sortu diren penintsulen altura murrizteko eskaera egin du, kostako departamenduari eskatu dioen bezala
  • Egiako (Sarasola) zubiaren ordezkapena. Hitzarmenaren zirriborroa gaur bertan helarazi dio Udalak Uraren Euskal Agentziari, exekuzio proiektua zehaztearren.
  • Donostiako Udala "Ciudad Jardín" deritzon zonaldearentzat Plan Berezi batean ari da lanean eta partaidetza prozesu baten bidez, 2013ko otsaila/martxorako behin-betiko onarpena izatea aurreikusten da
  • Donostiako Txomin-Enea auzoan urbanizatze lanak. Hauen lehenengo fasea 2013an has liteke, uholdeen arriskua aurre egiteko lanekin. Horren harira, Donostiako Udalak Tokiko Plan Berezia aurrera darama, URAk lurzoruak zamarik gabe jaso ditzan
  • Donostiako Martutene auzoan aurreikusten diren lanak. Horiek, ingurumen izapideak eta lurraren erabilgarritasuna argitu ondoren, 2014ean has litezke.
  • Hernaniko Karabel auzoan egingo diren ekimenak. 2013an martxan egon litezkeenak
  • Añarbeko presaren kudeaketa hobetzeko ekimenak. Ezarriak daude eta 2012-2013an eman daitezkeen formalizazio administratiboen zain daude.

Batzorde honek 2012ko irailan/urrian egingo du hurrengo bilera. Berau berriro, Donostiako Udaletxean ospatuko da, eta bertan obren kronogramaz eta finantzaketen gaineko akordio posibleez hitz egingo da. Bitartean, parte hartzen duten erakundeek, elkarlanean arituko dira gainontzeko lanen programazioa prestatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko